Mikel Cazenave: «Zapatak arraberritzea politikoa da»
Mikel Cazenavek (1993, Baiona) zapatak arraberritzen eta sortzen ditu Baionako Atelier Roseau zapata lantegian. Nahiz eta egungo kontsumo eredu nagusia produktu bat erostea eta botatzea den, zapataginak etenaldia inposatzen dio erauntsi horri, arraberritzean baita gakoa.
Nola sortu zitzaizun zapatagintzan sartzeko gogoa?
Ene
lehen marrazkiak sei urterekin egin nituen, eta zapatak marrazten
nituen. Ene aitatxicloseAitona.
Dassault enpresan ari zen lanean, eta harekin
marrazten nituen autoak eta zapatak asteazken arratsaldean. Hortik, 9
urterekin edo, aski ongi nekien nora nahi nuen joan. Ikasketak ideia
horrekin egin ditut. Rene Cassinen nintzen lizeoan, eta ondotik
unibertsitate diploma lortu nuen Mekanika Ingeniaritzan. Compiegneko
eskola batean sartu, eta laugarren urteko ikastaroa Adidas enpresan egin
nuen, Alemanian. Teknikoki, ingeniarien marrazkiak hartu, eta horiek
moldatzen nituen. Gero, zazpi urtez egon nintzen Decathlonen, Lillen.
Eta Baionan finitucloseBukatu.
zenuen bidaia.
Bai. Zapataren parte bat ezagutzen nuen bakarrik, eta parte hori industria handikoa zen. Decathlonen ez nuen ikasi zapata baten ekoizpen prozesu orokorra zein zen. Nahi nuen jakin zapata bat hasieratik finitzeraino nola egin zitekeen. Horregatik, Soulor enpresara eta bertze hainbatetara joan nintzen jakiteko zapatak nola egiten ziren.
«2016tik terrorista ekologikoa naiz.... Konbentzitua naiz zapatak arraberri daitezkeela eta aterabide bat badagoela, beti».
2016tik terrorista
ekologikoa naiz.... Konbentzitua naiz zapatak arraberri closeBerritu.
daitezkeela eta
aterabide bat badagoela, beti. Ondorioz, Decathlonetik atera eta
zapatagintzako gaitasun agiria lortu nuen Naoneden, zapata sorkuntzan.
Hain zuzen, ene azken ikastaroa Coissarderen lantegian egin nuen. Gaur
egun, ene helburua da Coissard ahal bezainbat babestea lanbideen
arriskuen kontra eta hark transmisioa egitea. Gure gaia zapata da:
zapatak berritzen ditugu, zaurituentzat egiten ditugu zapata
ortopedikoak, eta zapatak sor ditzakegu.
Arropa bezala, zapatak Europatik kanpo ekoiztuak dira, nagusiki.
Zapaten
%90 baino gehiago Asian barna eginak dira, baina zapata arraberritzea
aldatzen ari da. Gazteak sartzen ari dira arlo horretan gauzak aldatu
nahian eta ulertuz zaharren jakintza iturria. Hor, lotura bat egin behar
da belaunaldien artean. Euskal Herrian galdu dugu zapatagintzaren
jakintza. Frantziako Estatuan hiru herritan atxikicloseMantendu.
a izan da
zapatagintzari buruzko jakintza, baina bertzerik ez dugu. EspartinacloseAlpargata.
k
badakigu egiten, baina bertze gauza handirik ez, eta dena ezin da
espartina izan.
Gaurko kontsumoa ikusirik, zapatak zikin ontzira botatzeko ohitura aldatzen ari da?
Ene
ustez, zapatak arraberritzea politikoa da. Orokorki, BPG gehiago
sortzen da erosketa bat eginez. Adibide gisa, Birkenstock markak bere
zapatak arraberritzeko dena saltzen du; hots, zapataren parte guziak
eskura ditzakegu. Zapata berritu bat egiten dugu 30 edo 50 euroren
truke. Uste dut jendeek, oro har, ez dakitela hori egin dezaketela,
Birkenstocken webgunean ez baita nehorcloseInor.
zuri errateko «zoaz zure
zapataginarengana zure zapatak berritzera». Merkea eta teknikoki eskura
dugu dena. Diru guttiago gal dezake jendeak, eta berritzean produktua
bera salba dezakezu, baita tokiko kontsumoa bultzatu ere. Horregatik da
politikoa zapatak arraberritzea.
Uste duzu jendea prest dela zapata pare on bat kariocloseGaresti.
erosteko?
Ez dut batere erantzunik horren inguruan. Gaur egungo lansari minimoa ikusirik eta zer zailtasun diren eguneroko bizian, alokairua edota janaria pagatzeko, zaila da galdegitea jendeari berrehun euro baino gehiago zapata pare batean ematea. Nik jendeari nahi diot erran eguneroko zapatak arraberri daitezkeela eta posible dela kasik dena egitea! Sekulan zapatak ez badira konponketarako diseinatuak, ikusten dugu zer egin dezakegun; eskain dezakegu zapataren diseinua pixka bat aldatzea arraberritzen dugularik. Hor, elkarrizketa bat dago bezeroarekin, eta, hartu-eman hori ongi pasatzen delarik, egiazki dena konpon daiteke.
Zer zailtasun ukancloseIzan.
dituzu enpresa sortzerakoan?
Ez
dira bakarrik gauza positiboak zapatagintzan. Uste dut lanbidea gehiegi
erromantizatu dela. Batzuetan gauza matematikoak dira soilik, pauso
finko batzuekin, eta ez da jendeak uste duen bezain ederra. Ez da
ahantzi behar zaila dela ikastea zer den enpresa bat, dosierrakcloseTxostenak.
egitea,
eta, zehazki, nire kasuan bederen, jakitea hori dena kudeatzen. Baduzu zure eguneroko
lana eta bada mamu hori hor denbora mugatu horretan kudeatu
behar duzuna. Zailtasuna da sistema ulertzea. Dena neurtu behar da: alokairua, lan administratiboa, makinen
mantentzea, eta, azkenean, gelditzen dena gelditzen da zuretzat.
Jatorrizko artikuluak
- Mikel Cazenave: «Zapatak arraberritzea politikoa da» Xalbat Alzugarai Etxeberri | |