Mikel Araolaza: «Ume lapurtu bat izan nintzela esplikatu zidan aitak»
Mikel Araolaza Errumaniako Campulung herrian sortu zen 1999an. Urrian hara bidaiatu, eta lortu zuen familiarekin berriro elkartzea.
Noiz hasi zinen Errumaniako familiaren bila?
Handitzen hasi nintzenean, galdetu nion Euskal Herriko amari: «Ama, non jaio nintzen?». Denok egiten dugu galdera hori adin batetik aurrera. Gutxi gorabehera 5 edo 6 urterekin izan zela esango nuke. Amak erantzun zidan adoptatua naizela eta Errumanian jaio nintzela, Campulungen.
Errumaniara joateko jauzia noiz egin zenuen?
Betidanik jakin
nahi izan dut nire errocloseSustrai.
ak non ditudan. Nire lagun min Andoitzekin
prestatu nuen oporraldia. Errumania bisitatzeko eta ezagutzeko nahia
nuen, baina misio batekin: nire familia ezagutzeko nahia.
Noiz egin zenuten bidaia?
Urrian. Zortzi egunez egon ginen Errumanian. Bukaresten egon ginen lehenik, eta laugarren egunean Campulungera joan ginen.
Han jaio zinelako eta informazio hori bazenuelako?
Bai, ni herri hartan jaio nintzen. Eskura nuen informazio bakarra hau zen: nire sorterriaren izena eta nire amaren izena, Adela Voicu. Pista horiekin joan nintzen Campulungeko polizia etxera. Ailegatu, eta Euskal Herritik eramandako jaiotze agiria eman nion polizia bati. Ingelesez egin nion.
«Eskura nuen informazio bakarra hau zen: nire sorterriaren izena eta nire amaren izena, Adela Voicu. Pista horiekin joan nintzen Campulungeko polizia etxera».
Zer dela eta?
Komunikatzen saiatzeko. Poliziak oso gutxi zekien ingelesez, eta hantxe hasi ginen ahal zen bezala hitz egiten. Nahiz eta nire amaren izena eman nion, hark erantzun zidan ezin zidala informaziorik eman, sekretupekoa delako. Ez dakit pena-edo eman genion, baina, azkenean, handik ateratzeko bidean geundela, deitu eta papertxo bat eman zidan.
Zer zegoen paperean?
Helbide bat. Boligrafoz hauxe idatzi zuen: «Com. Micesti [herria], Purcareni [barrutiacloseDepartamendua.], Arges [eskualdea]». Paperaren behean: «Adela Chiritoiu». Berehala pentsatu genuen agian emakume hori ezkondua zegoela eta abizen hori senarrarena izango zela.
Helbidea eskuan izanik, zer egin zenuten?
Helbidea eta izena
bageneuzkan jada. Bukaresteko hotelera itzuli ginenean, sare sozialetan
bilatzen hasi ginen izen horri lotutako profilcloseSoslai.
posibleak. Facebooken
aurkitu genuen argazki bat; bi neska agertzen ziren.
Eta?
Argazkia handitu nuenean, eskuinekoa ni nintzen txikitan, baina ile luzearekin, nire antza baitzuen: sudur bera, ile bera eta batez ere begi berak genituela ikusten da. Nire lagunak eta biok esan genuen seguru geundela argazkiko neska hori nire familiako norbait zela.
Hori funtsezkoa izan zen pista ikertzen segitzeko?
Bai, jakina. Facebooken amak arreben izenak eman zituen. Lehenik, amari idatzi nion Facebooketik, baina ez zidan inoiz erantzun. Ondoren, Instagrametik idatzi nion arreba zaharrenari; ingelesez idatzi nion Adela Voicu bere ama zen galdetuz. Biharamunean, hoteleko komunean nengoela, arreba zaharrenak erantzun zidan, Ralucak. Baieztatu zidan Adela Voicu zela bere ama. Oihu egin nuen.
«Lehenik, amari idatzi nion Facebooketik, baina ez zidan inoiz erantzun. Ondoren, Instagrametik idatzi nion arreba zaharrenari».
Zein izan zen hurrengo pausoa?
Micesti herrira abiatzea. Poliziak aipatu zidan lekura joan ginen zuzenean. Herrira sartu, eta jendeari galdezka hasi ginen argazkia eskuan. Topatzen genuen pertsona orori Facebookeko argazki hura erakusten genion. Erdi ingelesez, erdi keinuka, zerbait egin genuen. Halako batean, auto bat konpontzen ari ziren birengana joan, argazkia erakutsi, eta norbaiti deika hasi ziren; orduan entzun nuen gure amaren izena esaten zutela. Deia amaitu ondoren esan ziguten gure autoan sartzeko eta euren atzetik joateko.
Nora joan zineten?
Egia esan, momentu hartan pixka bat beldurtu egin ginen. Micestiko herritarrek beste planeta batekoak bagina bezalaxe begiratzen gintuzten... Bi herritar haiek familiako etxearen kale hasieran utzi gintuzten, eta esan ziguten kale horretan zegoela bila genbiltzan etxea.
Topatu zenuten.
Bai. Kaleko azkena zen. Sarrerako hesia irekia zuen. Kalean ez zegoen inor. Txakur zuri bat zaunkaka ari zitzaigun, eta urrunetik emakume bat ikusi nuen balkoian, arropa eskegitzen. Emakumeak ile gorria zuen, Facebookeko argazkian bezalaxe.
«Urrunetik emakume bat ikusi nuen balkoian, arropa eskegitzen. Emakumeak ile gorria zuen, Facebookeko argazkian bezalaxe».
Zer egin zuen emakumeak? Eta zuek?
Emakumea balkoitik jaitsi, eta etxe bazterreko bankuan eseri zen. Telefonoz hitz egiten ari zen norbaitekin. Nire laguna ezkutatu egin zen; erabat beldurtua zen. Ez genekien zer egin. Bi zigarro erre behar izan nituen pausoa emateko.
Eta?
«Adela, ama, aupa!» esaten hasi nintzen, besoa altxatuta. Ez nekien zer hizkuntzatan ari nintzen ere! Burua altxatu zuen, eta hurbiltzen hasi zen, azkar. Hurbildu ahala, telefonoz bestaldekoari esaten zion: «Raluca, Raluca, Leonard hemen dago!». Pare-parean neukan ama, eta, lehen-lehenik, nire eskuei begiratu zien, eta besarkatu egin ninduen bere indar guztiarekin, etengabe aitaren eginez kopeta gainean. Ez nuen sinesten; ezusteko handia izan zen niretzat.
Zer zioen zure lagunak?
Kolore
guztiak zituen aurpegian: berdea, zuria, ubelacloseIluna.
... Txikitatik elkarrekin
gaude, baina ez nuen inoiz horrela ikusi. Negar egitear zegoen, eta,
gainera, mareatuta.
Zer esan zenion amari?
Argazkia erakutsi nion, eta baieztatu zidan nire arrebak zirela biak: Raluca eta Arabela. Eta erantsi zuen argazkiko gizona nire aita zela. Etxe barrura sartu ginen, eta nire aitari deika hasi zen.
Agertu zen aita?
Bai, hogei minuturen ondoren, ziztu bizian, autoz, musika ozen jarrita eta zigarro bat ahoan. Autotik atera, eta bazirudien maratoi bat egin zuela. Niregana korrika etorri zen, arnasestuka. Negarrez hasi nintzen. Burua heldu zidan, eta muxuak eman. Ondotik, belauniko jarri zen, eta etengabe barkamena eskatzen hasi zen: «Barkatu, Leonard; barkatu, barkatu». Elkar besarkatu, eta negarrez hasi ginen biak.
«Aita belauniko jarri zen, eta etengabe barkamena eskatzen hasi zen: 'Barkatu, Leonard; barkatu, barkatu'. Elkar besarkatu, eta negarrez hasi ginen biak».
Festa edo zer egin zenuten ondotik?
Handik ordu erdira autoz bete zen kale guztia, etxe aurrea barne. Uste dut bat-batean 20-30 pertsona etorri zirela etxera. Haien artean ziren aitaren eta amaren anai-arrebak. Han zeuden nire lehengusuak. Eromena izan zen.
Aspalditik bila zenbiltzana aurkitu zenuen.
Bai, guztiz. Puzzlearen azken pieza zen; falta nuen pieza aurkitu dut. Ez da metaforikoa. Nabaritu nuen bat-batean dena ulertzen hasi nintzela. Oso harro eta oso-oso pozik nago.
Ulertu duzu zergatik ailegatu zinen Donostiara?
Erantzuna
aurkitu nuen: ume lapurtu bat izan nintzela esplikatu zidan aitak. Nire
gurasoek ezkondu aurretik eduki ninduten. Nahiz eta Nicolae CeausescucloseErrumaniako presidentea 1974tik 1989ra.
ren
diktadura amaituta zegoen, esango nuke diktaduraren ondotik sortutako
mafiak zerikusia izan zuela nire lapurretan. Diktaduraren arrastoetariko
bat izan da mafia talde asko garatu zirela eta ume lapurtuen aferarekin
lotura dutela. Hori uste dute Errumaniako familiako kideek ere. Horrez
gain, ordea, egia da Errumaniako familia guztia oso katolikoa dela
—katoliko ortodoxoa, hain zuzen—, eta, hala, erlijioaren presio handia jasan zuten ezkondu aurretik ume bat edukitzegatik.
Sortu eta handik gutxira umezurztegira eraman zintuzten, Errumanian bertan.
Bai, hilabete batekin. Aitak eraman ninduen. Umezurztegian esan zioten umea berreskuratu ahal izateko ezkontzeko tramite guztiak egin behar zituztela. 11 hilabete nituela, aita ezkontza agiri guztiekin joan zen umezurztegira, baina ez zioten umea eman.
«11 hilabete nituela, aita ezkontza agiri guztiekin joan zen umezurztegira, baina ez zioten umea eman».
Errumaniako familiak bazekien Donostiara iritsi zinela?
Ez, eta Errumaniako familiak berak orain galdetu didan lehen gauza izan da ea non bizi naizen gaur egun. Errumaniako nire izeba batek esan zidan negar malkotan zegoela, uste zuela hilda nengoela.
Euskal Herriko gurasoek nola erreakzionatu dute zure aurkikuntza dela eta?
Egia esateko, Errumanian nengoela, egunero hitz egiten nuen Donostiako gurasoekin, telefonoz. Gertatutakoa kontatu nien. Ume lapurtua izan nintzela jakin zutenean, isiltasun luze bat izan zen. Donostiako aitari pena ikaragarria eman zion, eta, atzera berriz ere Euskal Herrira etorri nintzenean, aitortu zidan bihotza erdibitu egin zitzaiola baina oso kontziente zela eurek ez zutela errurik. Injustizia handi bat da, azken finean.
«Euskal Herrira etorri nintzenean, Donostiako aitak aitortu zidan bihotza erdibitu egin zitzaiola baina oso kontziente zela eurek ez zutela errurik».
Jatorrizko artikuluak
- Mikel Araolaza: «Ume lapurtu bat izan nintzela esplikatu zidan aitak» Xalbat Alzugarai Etxeberri | |