Indar eskuindarrek Nafarroan hildako 95 emakumeren istorioak
1936ko gerran hasi eta 1948 arte Nafarroan hildako 95 emakumeren izen-deiturak eta istorioak bildu dituzte Amaia Kowasch eta Aitor Garjon ikerlariek liburu batean, eta Txalapartarekin argitaratu dute.
1936ko udatik 1948 bitartean eskuineko indarrek Nafarroan hil zituzten 95 emakumeren bizitzak eta istorioak berreskuratu eta argitara atera dituzte Amaia Kowasch (Iruñea, 1990) eta Aitor Garjon (Iruñea, 1989) ikerlariek. Nombres que recorren el tiempo. Mujeres asesinadas en Nafarroa 1936-1948 (Denboran irauten duten izenak. Nafarroan hildako emakumeak, 1936-1948; Txalaparta, 2024) liburuan bildu dituzte emakume horien izen-abizenak.
Maravillas Lambertorena izango da horien artean ezagunenetakoa. 1936Ko abuztuan, Guardia Zibilak Vicente Lamberto eta haren alaba Maravillas etxetik eraman zituen. Aita hil aurretik, haren aurrean bortxatu zuten 14 urteko neska; gero, kamioi berean sartu zituzten aita-alabak. «Aita Deierriko Iruñuelako paraje batean hil eta gero, metro batzuk aitzinago, berriro bortxatu, eta hil egin zuten Maravillas». Horrela jaso dute liburuan.
Maravillas Lambertoren memoriak iraungo du, Fermin Valentziaren kantuan, Berri Txarrak taldearenean, eta Maravillasen ahizpa Josefinak haren oroitzapena gordetzeko egindako lanean. Baina 1936ko kolpe militarracloseMatxinatu talde bat aginteaz jabetzea.
k Maravillas anitz eragin zituen, eta horietako gehienen istorioek ez dute argia ikusi. Ahaztura horren aurka idatzi dute Kowaschek eta Garjonek liburua. Emakume horien izenak erran, idatzi eta oroitu nahi izan dituzte; emakume horiek izendatu, eta omendu.
Datuak
1939an bukatu zen gerra, baina frankismoak ez zuen gerra bukatzeko bandoacloseAldarria.
1948 arte argitaratu, eta ikerketaren epea urte horretara arte luzatu dute beraz. Horri esker, Bigarren Mundu Gerran hildako zenbait andreren berri ere jaso ahal izan dute.
Nafarroan jaio eta bertan hildako emakumeen zerrenda bildu dute, baina Nafarroatik kanpo hildakoen berri ere jaso dute, baita Nafarroan jaio ez ziren baina herrialdean hil zituztenena ere.
Emakumeei era askotan eragin zieten errepresioa: sexu erasoak, ile mozteak, karrikan biluztea... Baina hildakoei erreparatu diete lan honetan
Emakumeen kontrako errepresioak forma asko hartu zituen: sexu erasoak, ile mozteak, emakumeak karrikacloseKalea.
n biluztea... Baina hildako emakumeen kasuei erreparatu diete, ikerketa mugatu ahal izateko. Edozein moduz, emakumeek emakume izateagatik jasan zuten errepresioa ere aztertu dute ikerlariek. «Errepresio bikoitza sufritu dute andreek», azaldu du Garjonek.
95 emakume horietatik 45 Nafarroan hil zituzten; bi, nazien kontzentrazio esparruetan; hamahiru, Katalunian; hiru, Frantzian; hamasei, Espainian; eta hamabi, Euskal Herriko beste probintzietan. Ezin izan dute argitu non hil zituzten hiru, eta baten gorpua desagerrarazi egin zuten. Landa eremukoak ziren emakume gehienak, 30 eta 60 artekoak, eta herenek politikan militatzen zuten.
Adibide latz bat
Julia Lazaro Etxeberria iruindarrari egin ziotena jaso dute Kowaschek eta Garjonek liburuan: bederatzi poliziak bortxatu zuten Madrilen, eta haurdun gelditu zen. Espetxera eraman, eta hura han erditu eta gero, hil egin zuten. Umezurztegira eraman zuten haren umea.
Iruñean sortu, baina Madrilen bizi zen Julia Lazaro Etxeberria, eta Alderdi Komunistako militanteacloseKidea.
zen. Nafarroan ez ezik, Madrilen ere aritu dira ikerlariak informazio bila, eta zenbait emakume nafarri buruzko informazioa lortu dute han, Lazarori buruzkoa, esaterako.
Hiru bat urtez aritu dira ikerketan eta liburua idazten, baina ez dute bukatutzat eman: ikertzen jarraitu behar dela nabarmendu dute, eta herritarren esku utzi dute liburua, osatzen jarraitzeko
Ikerlariak 2020an hasi ziren liburua ontzen, eta aurten argitaratu. Ez dute bukatutzat ematen, ordea. Herritarren esku jarri nahi dute, informazio gehiago dutenek testuan jasotakoa berrikus, zuzen edo zabal dezaten.
Gainera, artxiboetan aurkitu duten informazioa, kasu anitzetan, «emakumeon borrerocloseZigortzen duen pertsona.
ek» idatzi zutela ohartarazi dute. «Liburu hau jada ez da gurea; orain herritarrena da», esan du Kowaschek: «Parte hartzera deitu nahi ditugu herritarrak, hain zuzen, guk jaso duguna osatzen segi dezaten».
Nafarroako emakumeen historia osatzen jarraitu behar dela nabarmendu dute ikerlariek. «Denon artean egin behar dugu. Ezkutuko iraganetik atera, eta orainera ekarri behar ditugu emakumeok, sufritu zuten errepresioaren berri jasotzeko», erran du Kowaschek. Batu egin du Garjonek: «Urrats bat egin dugu, baina lan handia dago, oraindik, egiteko».
Jatorrizko artikuluak
- Memoria izendatu Edurne Elizondo | |