Maurice Ravel: musika gogoan, euskara bihotzean

Bolero-z harago, orkestrarako moldeak irauli eta testura, kolore eta tonu berriak bilatu zituen musika artisau bat izan zen Maurice Ravel ziburutarra. Sarri Euskal Herrian aurkitu zuen bere ezin eta zaputzaldien sendabidea.

Lapurdiko kostaldean azken balea arrantzatu zuten urtean jaio zen Maurice Ravel (Ziburu, Lapurdi, 1875-Paris, 1937), duela mende eta erdi. Garai hartan, itsasoak eta arrantzak baldintzatzen zuten ziburutar gehienen bizibidea, eta euskara zuten noranahiko mintzairacloseHizkuntza, hitzezko adierazpidea..

KaskarotcloseLapurdiko kostaldean bizi zen jatorri ezezaguneko gizatalde bateko kidea. Teoria batzuen arabera, ijitoen azpitalde bat.en alaba eta biloba zuen ama, Marie Deluart; aita, berriz, Joseph Ravel ingeniari genevarra. Madrilen ezagutu omen zuten elkar, bata jostun baten laguntzaile eta bestea Madril-Irun trenbideko lanetan ari zirela. Esposatu closeEzkondu.orduko, Parisera jo zuten senar-emazteek, eta hango etxe xume batean finkatu zuten behin betiko bizitokia, Joseph Ravelen lanbideak hala eskatuta.

Pierre Narbaitzen biografiak dio Marie Deluart espresuki itzuli zela Ziburura, ordurako haurdun, senarra Parisen utzita (Maurice Ravel, un Orfèvre basque, 1975). Etienne Rousseau-Ploto idazleak, berriz, halabeharrez heldu zela, haren ama hil-aurre zelako (Ravel portraits basques, 2004). Nolanahi dela ere, Marie Deluartek Ziburun hartu zuen ostatu, bere izeba zahar Gaxuxa Billac atezain zegoen etxean, eta hantxe erditu zen seme zaharrenaz, Mauricez. Holandar estiloko harrizko etxe bat da, behinola San Estebenia deitua, Esteban Etxeto armadoreak eraikiarazi zuelako. 1930az geroztik, ibaiaren bokalean Donibane Lohizunera begira dagoen etxe hori Ravelena da beste inorena baino gehiago, musikariari gorazarre closeGoraipamen.egiten dion plakari esker.

Euskal Herrian sortuagatik ere, Ravel Frantziako hiriburuan hazi, hezi eta orkestra konpositore eta piano jotzaile gisa zaildu zen, hain zuzen Paris kulturaren eta kosmopolitismoaren gailurtzat jotzen zuenean munduak.

Euskal Herrian sortuagatik ere, Ravel Frantziako hiriburuan hazi, hezi eta orkestra konpositore eta piano jotzaile gisa zaildu zen, hain zuzen Paris kulturaren eta kosmopolitismocloseLeku askotako jendearen eta ohituren bilgune.aren gailurtzat jotzen zuenean munduak —1900ean Erakusketa Unibertsalaren egoitza izan zen, kasurako—. Hango kultur giroan, eta batik bat Gabriel Faure irakasle eta konpositorearen eskutik urratu zuen Ravelek bere musikari ibilbidea. Beraz, paristarra izan zitekeen praktikan; ez, ordea, bihotzez, adiskideei eta biografistei igorritako ehunka gutunetan dokumentatuta utzi zuenez.

Maurice Ravel, 1925. urtean.

Hilabete eskas batzuk zituela utzi zuen Ziburu Ravelek, eta hurrengo 25 urteetan ez zuen Euskal Herriko lurrik berriz zapaldu. Alta, tarte horretan ezinbesteko presentzia izan zuen euskarak haren egunerokoan: Marie ama eta Gaxuxa izeba zaharra —ama-semeekin Pariseratu zen hura ere— euskaraz mintzatzen ziren arrunki, beren artean ez ezik baita Mauriceri zuzentzen zitzaizkionean ere. Beste horrenbeste egiten zuten Parisera bildutako erkide askorekin ere. Mariek ondotxo zekien euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz. Gaxuxa, berriz, nekez moldatzen zen euskaraz ez bazen.

Marie ama eta Gaxuxa izeba zaharra euskaraz mintzatzen ziren arrunki, beren artean ez ezik baita Mauriceri zuzentzen zitzaizkionean ere.

Amaren adarretik jasotako transmisioa ez zen nolanahikoa izan Ravelentzat. Txikitandik ikasitako hizkuntzak Lapurdiko kostaldea bere egitera eraman zuen, eta maitasun horrek, berriz, Euskal Herria bere osoan sentitzera, nazioaren kontzeptura. Hala, Pablo Sarasate biolin jotzaile iruindarra eta Aita Donostia musikologoacloseMusikaren teorian eta historiaren azterketan aditua., adibidez, «aberkide» zituela esaten zuen han eta hemen —«arraza anaiatzat» jotzen zituela ere aipatzen zuen, orduko hizkerari jarraikiz—.

'Gauden gu Eskualdun'

Garai hartako joerak ere laguntzen zuen horretan, Zazpiak Bat kontzeptua puri-purian baitzegoen Anton Abadia astronomo, kartografo eta idazleak emandako hauspoari eta babesari esker: 1892an, Euskal Herriko Nazioarteko Festa Nagusia antolatu zuten Donibane Lohizunen, eta bertan, festetako diskurtsoaren amaieran «biba Zazpiak bat!» oihukatzeaz gain, Euskal Herriko zazpi lurraldeen armarria aurkeztu zuten jendaurrean. Garai bertsukoa da Gratien Adema Zaldubi idazlearen Gauden gu Eskualdun poema ere. Haren bertsoek ia gaurdaino heldu den sona erdietsi zuten argitara eman orduko: «Zazpi Eskualherriek bat egin dezagun/ Guziak bethi, bethi, gauden gu Eskualdun...».

Ez da, beraz, harritzekoa Ravelek ere naziotasun hori bera bere sormenari uztartu izana, bereziki 1914ko Gerla Handia baino lehen, Euskal Herri osoan barrena ibili, Aiako Harria eta beste hainbat mendi gailur ezagutu, eta Donibane Lohizunen berebiziko «atsedenaldi zoriontsuak» iragan ostean kasik urtero. 1913an sarritan hartu zuen hizpide Zazpiak Bat izenburupean lantzen ari zen baina sekula amaitu ez zuen rapsodiacloseBeste obra batzuen pasartez edo herri doinuz ondutako musika lana.. Lehen Mundu Gerrak, baina, alderantzikatu egin zuen dena, eta Ravel ez zen salbuespena izan: proiektuak ez ezik aldartea ere aldatu zion, batik bat soldadu joaterik ez, eta anbulantzietako gidari gisa zaurituak harantz eta honantz eramaten ibili ostean.

Maurice Ravel Donibane Lohizunen, 1902an. Valery Vidry argazkilari baionarrak egindako erretratua.

Adiskideei eta biografoei idatzitako gutunetan ageri denez, bere izaeraren esplikazio bihurtzeraino barneratu zuen Ravelek euskalduntasuna. Halaxe mintzatu zitzaion Parisko auzokide eta idazle Jacques Zogheb-i, bere biografia baterako testua lantzen ari zirela: «Lehorra edo sentiberatasunik gabea naizela esaten dute batzuek, baina ez da egia. Dakizun bezala, Euskal Herrikoa naiz, eta euskaldunok gutxitan eta soilik gutxi batzuei zabaltzen diegu bihotza» (Souvenirs ravéliens, 1939).

«Lehorra edo sentiberatasunik gabea naizela esaten dute batzuek, baina ez da egia [...]. Euskal Herrikoa naiz».

Maurice Ravel (konpositorea)

Bihotz euskaldun horrek konposizioetan utzitako zantzuak ondo aztertu gabe daude gaur egun oraindik ere, hurbilpen bat edo beste egin den arren. Alabaina, ezin esan langintza erraza denik, Ravelek ez baitzituen bide agerikoenak inoiz aintzat hartu, Jon Bagues musikari eta Eresbil Euskal Artxiboko zuzendari ohiak azaldu duenez: «Ravelek ez zuen folklorera edo euskal musika tradizionalera jo nahi izaten, besteak beste, eta haren ustez betiere, molde horiek ez zuelako obra klasiko handietarako balio».

Musikarako grina eta konplexutasuna

Inori zor izatekotan, aitari zor zion Ravelek haren gogoa musikara bideratu izana. Konpositoreak berak esana da, 1928an: «Haurra nintzela, musika mota guztiak zitzaizkidan erakargarri. Gure aita beste edozein zale baino askoz ere jantziagoa zen arlo horretan, eta hari esker garatu nituen nik ene gustuak. Garai onean piztu zidan musikarako harra». Musikari bat baino gehiago omen zuen aitak, Genevan (Suitza) utzitako familian.

Inori zor izatekotan, aitari zor zion Ravelek haren gogoa musikara bideratu izana.

Aitaren kemenez, beraz, eta 6 urte besterik ez zuela, piano eskolak hartzen hasi zen Ravel, eta 14 urte betetzerako Parisko kontserbatorioan ari zen konposizioa eta harmonia closeMusika akordeak antolatzeko antzea.ikasten, besteak beste. 40 urte pasatsuko ibilbidean, eta, gorabeherak gorabehera, ehun obra inguru sortu zituen, tartean orkestra handietarako pieza handi eta konplexuak, baina baita lan lirikoak eta pianorako zein bizpahiru musika tresnatarako lan apalagoak ere.

Baina Ravelen artea ez da edonork interpretatzekoa. Ruben Gimeno EGO gazte orkestrako zuzendari artistikoaren iritziz, «heldutasun handia eta denbora» eskatzen du haren konplexutasunak: «Baliabideak xehetasun ikaragarriz erabiltzen ditu, eta oso modu arduratsuan, gainera. Haren lengoaia aberatsak dituen testurak eta koloreak lortzea ez da batere erraza; eta orkestrako instrumentu familien arteko loturak ulertzea ere nekeza da, ez baitira batere agerikoak».

Ravelek aparteko ahalegina eskatzen du Gimenoren arabera, eta horrek «errespetu» handia sortzen dio. Alde horretatik, «maisuen artean maisutzat» dauka Gimenok Ravel, baina ez dio bete-betean inoiz heldu, ez bederen EGOko zuzendari gisa. Azken urteetan garrantzi apalagoko piezaren bat edo beste izan dute errepertorioan, «haren lanean eta soinu jakin batean apurka sartzearren». Kasurako, Rapsodia espainola, Dafne eta Kloe eta Ene Ama antzara-ren suitea.

Horien guztien artetik Bolero da alde handiz ezagunena eta munduan gehien jo izan dena. 1928ko abenduan estreinatu zen, Parisko Garnier operan, eta haren arrakasta berehala zabaldu zen lau haizeetara; are, Ravel bera hil osteko hurrengo urteetan —gaitz neurologiko baten ondorioz hil zen—, mundu osoko fenomeno bilakatu zen.


Hain zuzen, lan ospetsu hori nabarmendu du Iñigo Alberdi Bilboko Koral Elkarteko kudeatzaile eta musikariak, gainontzekoen aldean: «Ez da munduan orkestra sinfonikorik izango Bolero inoiz interpretatu ez duenik. 2016an jabari publikoko ondasun bilakatu zen arte egile eskubideetan diru gehien bildu duen obra klasikoa izango da».

Aberastasun horren zati batek Ravelen hil arteko guraria izango zatekeena betetzen lagundu zion haren anaia bakarrari: Edouard Ravelek etxe eder bat erosi zuen Donibane Lohizunen, eta Mayatza ipini zion izena.

111 pieza oso egin zituen Ravelek, Marcel Marnatek egindako katalogoaren arabera. Horietatik famatuenak:

Ramon Lazkano, Donostian. JON URBE / FOKU

Ramon Lazkano: «Ravel osorik da goresgarria»

Egun Parisen bizi da, baina Ramon Lazkano konpositore eta Musikeneko orkestrakuntza irakasleak (Donostia, 1968) ez ditu ahaztekoak bere erroak. Musika konposizioan daramatzan hiru hamarraldietan alboan izan du beti Ravelen lana. Aurten Ezker eskua estreinatuko du, Ravelen izen bereko pianorako piezan inspiratutako opera.

Zein da haren dohainen artean gehien estimatzen duzuna?

Ravel, niretzat, osorik da goresgarria: gizonaren izaera eta musikariaren gaitasuna neurri berean. Artean bat aukeratu beharko banu, zintzotasuna izango litzateke: bai bere obrarekikoa, bai bere garaiko munduarekikoa.

Haren lanen artean ospetsuena Bolero da. Zure ustez, zergatik?

Ravelek berak, Bolero-az, musikarik gabeko musika ariketa bat dela esaten zuen. Beste batzuek, obraren berezitasunen eta konbentzioen arteko loturaren bila, polifoniacloseHainbat ahotsen eta doinu lerroren konbinazioa.rik gabeko fugacloseKontrapuntuaren erregelen arabera eratutako musika forma. bat dela ere esan izan dute. Baina, azkenean, zer da? Hasieran Fandango izena eraman behar zuen konpromisozko balleta, bere anaiaren Asnieres-ko  [Frantzia] etxebizitzatik ikusten zen fabrikak inspiratua, futurismocloseXX. mendearen hasierako doktrina estetikoa, dinamismoa, makinen erabilera eta etorkizuneko mundua aurreikusten zuena.z blaitua, garai hartako musika mekanikoei emaniko erantzunik originalena beharbada. Melodiaren kalitateak eta errepikapenek buruz azkar ikastea ahalbidetzen dute, beste musika askotan bezala. Baina azken zarrastaraino orkestraren dilatazioarekin pausoka eraikitzen duen halabeharrezko denbora metafora existentzial bat da, eta suntsiketa horretan guztiok geure buruaren amaitzea antzematen dugula uste dut.

Haren lanik gustukoena zein duzu?

Ezinezko erantzuna eskatzen duen galdera bat da hori, baina, beharbada, guztien artean Ezker eskurako piano kontzertua aipatuko nuke lehenik. Hain zuzen ere, aurten estreinatuko den nire operaren izena La main gauche da, ezker eskua, Jean Echenozen Ravel liburuan oinarrituta; musika pieza hori hartu dut ardatz eta oinarri bezala, bai emozioen esanahiagatik, bai eta euskal musikarekin aurkezten dituen ezaugarriak esanguratsuak iruditzen zaizkidalako ere. Hala ere, ezin ahaztu beste guztia, Biolin eta txelo sonata, Trio, Balsa, Ispiluak, Madagaskarko abestiak...eta haurrarena, noski: Haurra eta aztikeriak.

Zer toki du Ravelek goi mailako ikasketetan? Eta gaur egun egiten den musikan? 

Ravelen tokia garaienetakoa da bai errepertorioan, hala akademian nola kontzertuetan, bai eta musikagileen erreferentzietan ere, zalantzarik gabe. Nire kezka hau litzateke: haren obrari buruzko literatura gehiena frantsesa edo anglo-saxoia closeHizkuntza eta kultura ingelesekoa.da, eta haren musikan nabarmen ageri diren euskal musiken arrastoei buruzko ikerketa sakonik ez da egin oraino.

Jatorrizko artikuluak