Mattin Solis: «Komunikazio burujabea sustatzea da gure hautua»

Teks elkarteko kidea da Mattin Solis (Errenteria, Gipuzkoa, 1996), teknologia burujabetza, teknologia librea eta ekonomia soziala sustatzeko elkarteko kidea. Beraien ustez, komunikazio bide libreak erabilita lortzen da komunikazio ona.
Esaldi bakarrean azaldu al daiteke «komunikazio ona» zer den?
Gure ikuspegitik, komunikazio bide libreak erabilita lortzen den hori da komunikazio ona. Gaur egun, asko erabiltzen ditugu sare sozialak, baina marketinerako gehiago, sozializatzeko edo komunikazio tresna gisa baino. Erabiltzen ditugun teknologiek gure izaera markatzen dute. AEBcloseAmeriketako Estatu Batuak.etako sare sozialek, bereziki, oso izaera pribatiboa dute; doakoak dira, eta jendea erakartzea dute helburu bakar, adikzioa sortzea, datuak ustiatzea... guztia kanpoko zerbitzarietan biltegiratzen dute, gainera. Komunikazio hori modu burujabean sustatzea da gure hautua, tresna propioak lehenestea.
Sare sozialei dagokienez, mamu moduko bat sortu da azken urteotan. Arriskuari bakarrik erreparatzen zaio, ikuspegi ezkor batez?
Bai... Azkenean, sare sozialek dituzten kalteak aipatzen dira gehienetan; FOMO closeBesteek bizipen atseginak edukitzen dituztenean, bertan egoteko beharra sentitzea.sindromea edo gauzak galtzeko beldur hori; adibidez, norbere buruaren itxurakeria, erreferenteen iruditegia... Datuen ustiapen jakin bat egiten da sare sozial horietan, eta datuak trukatzen dira etengabe. Sare sozial libreek, berriz, ez dute algoritmoen bidezko komunikazio hori helburu, ez eta dirua egitea ere.
«Norberak jar dezala filtroa», esaten da sarri. Baina zer dago norbanakoen edo kolektiboen esku?
Ez da erraza filtroak jartzea, justu horien kontra diseinatuta baitaude sare sozial horiek, jendea harrapatzeko. Garrantzitsua da kritikotasuna lantzea, alternatibak erakustea... Baina presio sozial handia dago; mundu guztia sare horietan dago, eta gauzak galtzeko beldur handia dago. Gizarteak erabat jo du komunikazio mota horretara, baina hori gainditu daiteke; ikuspegi kritikoa landu behar da horretarako.
«Demostratuta dago sare sozialen algoritmoek hedabideen albiste batzuk ezkutatzen dituztela historia lerroan».
Adibide jakin bati helduta, X sareak bidegurutzean jarri ditu komunikabide, erakunde, enpresa eta norbanako asko. Goazenlagunok esan zenuten zuek.
Sare sozialek hartu duten bidearen oso adibide nabarmena izan da X sarearena. Kakazte terminoa erabiltzen da horrelakoetan. Argi dago horretara doazela sare sozial pribatibocloseNorbaitena, norbaiti bakarrik dagokiona.ak. X sareari dagokionez, gauza asko elkartu dira: Elon Musken presentzia, Donald Trumpekin daukan lotura... Goazenlagunok egitasmoa baliatu genuen jendearen beldur horren bidez alternatiba libreak helarazteko eta sare sozial libreak zabaltzeko. Bluesky eta beste alternatiba batzuk ere badaude, bai, baina, gure ustez, X-k bezala amaituko du Bluesky sareak ere, logika pribatibo horri jarraitzen baitio. Interesgarria da hainbat eragilek X sarearen inguruan hartu duten erabakia, uste baitugu beste batzuentzat ere lagungarria izan daitekeela.
EurobarometroacloseEuropako Batzordeak 1973tik egiten dituen galdeketak, herritarren iritzia jakiteko.
ren datua da: gazteen erdiek sare sozialak aukeratzen dituzte informatzeko; gehienek, Instagram. Horrek aldatu egin al du komunikatzeko sarea?
Gazteek sare sozialak erabiltzen dituzte bertatik, adibidez, BERRIAra edo beste toki batzuetara jauzi egiteko, baina, gure ustez, sare sozial pribatibo horiek baliatu daitezke jendea hortik ateratzera bultzatzeko ere. Sare sozial pribatiboetatik libreetara joateko trantsizioan hiru gidalerro eskaintzen dira: hedabideek sare sozialak haiek promozionatu gabe erabiltzea; sare sozialetako edukia hedabideen kontrolpean egotea, eta norberak, sare sozialen ordez, bere webgunea lehenestea; eta marketin kanpainak ez sustatzea sare sozial horietan —Premium kontuak ez sortzea, sare sozial horiei dirurik ez ematea...—. Demostratuta dago sare sozialen algoritmoek hedabideen albiste batzuk ezkutatzen dituztela historia lerroan.
Etengabeko eraldaketa prozesuan, zein da komunikazioaren etorkizuna? Zer izan dezake alde? Eta zer arrisku izan ditzake?
Euskal komunikabideei dagokienez, euren lana egiten ari dira, eta hori sustatu eta indartu behar da. Norberak bere gunetik indartu behar du komunikazio hori; ez dut irudikatzen sare sozialekin lotutako komunikazio bat. Etorkizuna badu bide horrek, bai, baina ziurtasun handirik gabekoa da, kanpo zerbitzuen mende dagoelako. Komunikazio burujabea behar dugu komunikazio onaren bidean pausoak emateko.
Jatorrizko artikuluak
-
Mattin Solis: «Komunikazio burujabea sustatzea da gure hautua»
Unai Zubeldia |
|