Mattin Aiestaran: «Zalantzarik ez dugu Irulegin emaitza gehiago ere izanen dela»

  • Albistea entzun

Irulegiko aztarnategiko zuzendaria da Mattin Aiestaran historialaria (Tolosa, Gipuzkoa, 1991). Sakon ezagutzen du Irulegiko Eskua azaldu den zona. Buruan fresko ditu antzinako pieza aurkitu arte emaniko pauso eta zizelkadak. Ondoko urratsak ere bai. «Sekulako ardura sentitzen nuen».

2017an hasi zinen aztarnategia zuzentzen. Hain justu, 2018an egin zenuten gaztelutik behera, eta herrixkan murgildu.

Bailarako biztanleak K. a. 1400. urtearen inguruan igo ziren lehen aldiz Irulegiko gailurrera bizitzera. Herrixkak bilakaera bat izan zuen, eta handituz joan zen K.a. I. mendera arte. Horrekin topo egin dugu.

Ohikoa da aztarnategi batek fase kronologiko hain zabalak biltzea? Bada halako besterik?

Nafarroan, guztira 260 herrixka inguru daude katalogatuta, eta hamar baino gutxiago daude induskatuta area zabalean. Are gehiago, etxebizitza bat baino gehiago osorik aterata dauzkatenak esku bakarreko behatzekin konta ditzakegu. 1970eko hamarkadan Amparo Castiellak Muru-Asterainen induskatu zuen Santsoleko herrixkaz gain, Irulegikoa da horrela aztertutako bakarra.

Nolakoa da aztarnategia?

Kokapen orokor batetik begiratuta, Pirinioaurrean dago, Iruñerriko ibarraren eta Agoitz eta Irunberriko ibarren artean, nahiz eta Aranguren ibarraren aldean dagoen administratiboki. Pirinioaurrean egoteak esan nahi du, finean, bidegurutze bat dela: ez dago Ebroren ibarrean; ez dago, zehazki, Pirinioetan, ez isurialde atlantikoan, ezta Akitanian ere; tartean dago, 800 bat metroan. Baskoien lurraldeacloseErromatarren etorreraren aurretik hasita eta Erdi Aroaren hasieraraino gaur egungo Nafarroa Garaian, Gipuzkoaren ipar-ekialdean, Errioxan eta Aragoi iparraldean bizi izan zen tribuaren lurraldea.ren bihotzean. 

Kokalekua estrategikoa izanik, espero zen zona honetan beste inon baino aztarna gehiago aurkitzea?

Hainbat herrixka daude Irulegikoaren antzekoak. Iruñea bera da horietako bat. Eta Mendigorriko Andelos, eta Eslabako Santakriz. Kontua da horiek guztiak hiri erromatar bihurtu zirela gero, Burdin Aroko herrixkak azpian gelditu zirela, eraldatuta, eta, beraz, horiek ikertzea oso zaila da.

«Hainbat herrixka daude antzekoak. Kontua da horiek hiri erromatar bihurtu zirela gero, Burdin Aroko herrixkak azpian gelditu zirela, eraldatuta, eta, beraz, horiek ikertzea oso zaila da».

Mattin Aiestaran (Irulegiko aztarnategiaren zuzendaria)

Irulegiko herrixkari dagokionez, zorioneko zarete arkeologoak, ez baitzen Burdin Aroko herrixka eraldatu.

Hori da. Herrixkak jasan zuen erasoagatik, azken Burdin Aroko herrixka horrek oso ongi iraun du, ez da gainean beste hiririk eraiki, eta ordukoaren irudi izoztu bat lortu dugu. Sekulako pagotxacloseZortea. da guretzat.

Zer deskubritu duzue aztarnategian?

Aurkitutakoek balio izan digute jakiteko nolakoa zen arkitektura, nolakoa zen artisautza, nolako lan tresnak zituzten, nolakoak ziren haien jatekoak... Adibidez, agertu zaizkigu abereen hezurrak, eta horiek ikertu ditugu. Jakin dugu non zituzten errotarriak, non sutegiak... Pixkanaka, zantzucloseAztarna, arrastoa. horiek guztiak ikusten ari gara. Orain arte, orduko eguneroko bizitzako hainbat alderdi guztiz ezezagunak zitzaizkigun.

2020ko uztailean kontatu zenuten ninicloseHaur txikia. baskoi baten arrastoak azaldu zirela han.

Etxearen barrenean agertu zitzaigun, eta sekulakoa izan zen. Ez da ohikoa aztarna arkeologikoek kontu ez-materialez hitz egitea. Normalki, ongi solastatu gaitezke zeramikaz, artisautzaz, jaten zutenaz. Baina sinesmenez edo hizkuntzaz ikertzea oso afera zaila da. Irulegik bai, eman digu informazio hori.

«Sinesmenez edo hizkuntzaz ikertzea oso afera zaila da. Irulegik bai, eman digu informazio hori».

Mattin Aiestaran (Irulegiko aztarnategiaren zuzendaria)

Oroitzen duzu nola azaldu zen Irulegiko Eskua?

2021eko ekainaren 18an, Leire Malkorrari. Beste hainbertze pieza atera ziren: zeramikak, hezurrak, metalak... Brontzezko pieza bat ateratzeak ez gintuen harritu, lehenago ere agertu izan baitzaizkigu beste batzuk. Lurrez estalia zegoen, ez genuen bertan garbitu, eta ez genuen ongi ulertzen zer zen. Geroago jakin genuen pieza horrek zer esanahi zuen.

Nola jakin zenuten zer esanahi zuen?

ZaharberritzailecloseErrestauratzaile.ak eta arkeologia teknikariak deitu ninduten, eta biltegira joan nintzen, Iruñera, korrika eta presaka. Han, ikusi genuen piezan bazela zerbait idatzia, baina ez genekien zer jartzen zuen. Horrek halako ezinegon bat sortzen zidan barrenean. Bagenekien kontuz ibili behar zela, isilik. Ilusioa sentitu nuen, baina, batez ere, sekulako ardura. Gero, ikusita ez nengoela bakarrik eta sekulako profesional andanacloseAsko, ugari. nuela ondoan, lasaitu egin nintzen.

«Iruñeko biltegian ikusi genuen piezan bazela zerbait idatzia, baina ez genekien zer jartzen zuen (...). Bagenekien kontuz ibili behar zela, isilik. Ilusioa sentitu nuen, baina, batez ere, sekulako ardura».

Mattin Aiestaran (Irulegiko aztarnategiaren zuzendaria) 

2021eko ekainean aurkitu zenuten pieza. Ordutik, asko aldatu zen aztarnategian lan egiteko manera?

Aurtengo kanpainan, nik neronek jadanik banekien eskua bagenuela, eta idazki bat zuela, baina nire taldeko arkeologoek ez zekiten deus. Beraz, lanak berdin-berdin segitu zuen, ordura arte bezala. Beste galdera batzuei erantzun nahian jarraitu genuen. Bigarren etxea induskatzen bukatu dugu aurten; horretan ibili gara buru-belarri. Normal aritu ginen, oso kontent.

Deus esan ezinda, posible al da normal jarraitzea indusketan?

Erronka handia izan da niretzat, baina bagenekien hori eskatzen zutela bai momentuak eta bai ikerketak.

Gaur egun, esperantza duzue ondare gehiago aurkitzeko?

Zalantzarik ez dugu, horrela jarraituz gero, Irulegin emaitza gehiago ere izanen dela. Batez ere, kontuan izanda zer ona den lanean dabilen profesional taldea. Irulegikoaren pareko aztarnategiek urteetako lana ematen dute, hamarnaka urte eman daitezke halako herrixka bat ikertzen, baldin eta borondatea badago. Lau urte bakarrik daramatzagu hemen, eta honen bidez doktoretza tesi batean sartuko duguna lehenbiziko hurbilketa da. Hurbildu besterik ez gara egin Irulegik kontatzen duen horretara.

«Irulegikoaren pareko aztarnategiek urteetako lana ematen dute, hamarnaka urte eman daitezke halako herrixka bat ikertzen, baldin eta borondatea badago».

Mattin Aiestaran (Irulegiko aztarnategiaren zuzendaria)

Borondatea aipatu duzu lanean segitzeko ezinbesteko baldintza gisa. Erakundeena nolakoa da gaur egun?

Gertuko erakundeei dagokienez, borondatea agerikoa izan da. Aranguren inguruko ibarraz ari naiz batez ere. Nafarroan, oso toki gutxitan egin da halako apustua, luzera begirakoa, tokiko ondarearen alde. Zorionekoak gara herri honetan egoteagatik eta inguruan halako jendea edukitzeagatik. Horrez gain, Nafarroako Gobernuak laguntza teknikoa eman digu ikerlan honetan; azken urteotan, gehixeago. Uste dut hori dela bidea.

Irulegiko Eskuak poztasun eta itxaropen handia ekarri die askori. Halere, Euskal Herriko beste aurkikuntza batzuk gogoan-edo, bada mesfidati denik ere. Zer berme dituzue pieza honen inguruan?

Protokolo zorrotz bati jarraituta egiten dugu lan 2019tik. Besteak beste, grabatu egiten ditugu azaltzen zaizkigun pieza guztiak, zehaztasun handiz erregistratzen ditugu argazkietan, eta geoerreferentzia bidez kokatu. Pauso horien bidez lortutako guztia txosten arkeologiko batean sartzen dugu, eta Nafarroako Gobernuari entregatu. Izatez, gobernukoekin eguneroko harremana dugu kasik. Zaharberritzaileekin ere bai, eta, bereziki horretan, zorte handia dugu.

«Protokolo zorrotz bati jarraituta egiten dugu lan 2019tik. Besteak beste, grabatu egiten ditugu azaltzen zaizkigun pieza guztiak».

Mattin Aiestaran (Irulegiko aztarnategiaren zuzendaria)

Zer zorte klase izan duzue, bada, zaharberritzaileekin?

Biltegia Irulegitik 10-15 minutura dute, oso gertu, eta, beraz, gure arkeologo taldearen parte bat ere han izaten da. Piezak lurpetik ateratzen ditugun egunean berean iritsi ohi dira haien eskuetara. Hala, zaintzaren katea deitzen zaion hori eztabaidaezina da Irulegiren kasuan. Jakina, hori bai: anitz dago ikertzeko.

Ez dago irregulartasunik azaltzeko arriskurik?

Carmen Usua eta Berta Balduz zaharberritzaileek sekulako lana egin dute. Hartzean, ez zuten pieza guztiz garbitu. XaflacloseMetalez edo beste material batez eginiko zati zabal, uniforme eta mehea.
k dituen puntu eta lerro horietako gutxi batzuk hustu zituzten soilik, ikusteko piezak azalean duen patinacloseBerniz. hori ba ote zegoen puntu eta lerro horien azpian ere, eta halaxe zegoen. Patina hori Nafarroako Unibertsitate Publikoko kimikariek aztertu dute. Eta argi ondorioztatu dute pieza eztabaidaezina dela. Hortik aurrera, filologoei eta epigrafistei dagokie irakurketa eta interpretazioak egitea. Nik fede osoa dut Javier Velaza eta Joakin Gorrotxategi adituengan.

«Nafarroako Unibertsitate Publikoko kimikariek aztertu dute piezaren patina. Eta argi ondorioztatu dute pieza eztabaidaezina dela. Hortik aurrera, filologoei eta epigrafistei dagokie irakurketa eta interpretazioak egitea».

Mattin Aiestaran (Irulegiko aztarnategiaren zuzendaria)

Jatorrizko artikuluak