Maskaradaren aroa
Altzai eta Lakarriko gazteek dute muntatu Zuberoako inauterien aurtengo erritua. Martxoaren 30era bitarte, hamabi emanaldi izanen dituzte, eta, Altzai eta Lakarrin ez ezik, beste hamar herritan ere ibiliko dira.
Altzai eta Lakarri (Zuberoa) aldeko gazteak prest dira maskaradaren abiatzeko. Urtarrilaren 12an izan da lehen emanaldia, Lakarriko plazan. Hamabigarren eta azken emanaldia, herrira itzulirik, Altzaiko plazan eginen dute, martxoaren 30ean.
Marie Ürruti kantaria xorrotxacloseZorroztailea.
ren roletan ariko da maskaradan, Kattin ahizparekin. Lakarriarra da, eta 20 urte ditu. «Txipitik» ari dira kantuz etxean, aitarekin eta ahizparekin. Nicolas aita kantaria da, eta 2007an, Gamere-Zihigako Eñaut Elizagarai pastoraleko sujetcloseProtagonista.
izan zen.
Aurten Marie eta Kattin Ürrütik dute xorrotxen kargua eramanen, beraz. Ahizpa biek usaiacloseOhitura.
handia dute elkarrekin kantuan aritzeko. 2015eko Urdiñarbeko (Zuberoa) haur kantu-txapelketan aritu ziren. Euskal Herrikorako sailkatu ziren, eta Bilboko finalean bi sari irabazi zituzten. «Geroztik, kantaldiak egiten ditugu». Ahizparekin xorrotx izateak anitz pozten du Ürrüti: «Izugarri kontent nauzu Kattinekin kantan aritzeaz eta horren partekatzeaz. Elkarrekin kantan aritzeko usantza baitugu, aisecloseErraz.
ago duzu».
«Izigarri kontent nauzu Kattinekin kantan aritzeaz eta horren partekatzeaz. Elkarrekin kantan aritzeko usantza baitugu, aiseago duzu».
Kantuak eta inprobisazioa
Johaiñe Sarraillet bertsolaria kautercloseMaskaradako beltzen taldeko pertsonaia.
en taldean ari da maskarada horretan. Xorrotxen kantua eta maskaradako azkena idatzi ditu, baina prediku edo plazako hitzaldien idazteko bi taldeetan ere badabil: kauterenean eta buhamecloseIjito.
enean. Lehentze du ariketa horretan ari dela. Azken aste hauetan, lehen maskaradetarako berri biltzen ibiliak dira ezker-eskuin: «Joaten gara herrietako berrien biltzera, eta, gero, baditugu gordezkako berri emaileak», erran du Sarrailletek.
Plazara ekartzeko istorioen biltzea ez zaio lanik gaitzena. Desafio zailagoa iduritu zaio Kabana HandicloseBeltzen taldeko nagusia.
ren eta buhame jaunaren ahotik aterako den elea ahalik eta molderik ederrenean idaztea. «Istorio horiek predikucloseHitzaldi.
ko erranaldi zenbaitetan ederki idaztea da lanik gogorrena».
Jakina da azken urteetan beltzen kargu nagusietan aritzeko euskaldunen atzematea lehentasun bat bilakatua dela zenbait lekutan. Predikuen idazteko euskararen menperatzea baldintza dela oroitarazi du Sarrailletek: «Beharrezkoa da. Ez da hauturik: behar da euskara ontsa menperatu ahozkoan eta idatzian; ez egun oroz elestancloseHizketan.
ari garen bezala idazteko. Indar bat egiten dugu erranaldien ederki inguratzeko». Gehiago dena, Altzai eta Lakarriko prediku egileak ausartu dira aurten forma berezia ematera, errimatuz.
Kauteren jokorako, prediku idatziaz bestalde, zati anitz libre uzten dituzte idazleek. «Kabanak badu bere predikua, baina gure arteko jokoa ez dugu landu; hori momentuan ilkicloseAtera.
ko zaigu... ala ez; ikusiko. PitxucloseBeltzen taldeko pertsonaia.
k xorrotxekin edo kerestucloseZamaltzaina zirikatzen duen pertsonaia.
ekin ari delarik duen jokoa ez dugu landu. Inprobisazioari lekua utziko diogu».
Sarraillet zaharrenetan da taldean, eta gazteak gogotsu ikusten ditu maskarada denboraldiaren abiatzeko. Besta egiteko gogoz, nagusiki, aitortu duenez. «Maskarada bateko parte hartzaileek usu hori dute arrazoi lehena: bestaren egitea. Maskaradaren zentzua eta funtsa baino haborocloseGehiago.
. Ez dakit gauza ona den; baina ez da gauza txarra ere».
«Maskarada bateko parte hartzaileek usu hori dute arrazoi lehena: bestaren egitea».
Maskaraden egutegia
• Urtarrilaren 12a. Altzai.
• Urtarrilaren 19a. Zalgize.
• Urtarrilaren 25a. Larraine.
• Otsailaren 1a. Altzürükü.
• Otsailaren 9a. Ligi.
• Otsailaren 15a. Pagola.
• Otsailaren 23a. Atharratze-Sorolüze.
• Martxoaren 1a. Gamere-Zihiga.
• Martxoaren 9a. Idauze-Mendi.
• Martxoaren 15a. Barkoxe
• Martxoaren 23. Urdiñarbe.
• Martxoaren 30a. Altzai.
Jatorrizko artikuluak
- Lakarritik hasiko da maskaradaren aroa, igandean Iñaki Etxaleku | |