Gai eta estilo askotako albisteak, gertaerak, galderak eta eztabaidak jorratzen dituzten komunikazio lanei egin nahi die tokia BERRIA Ikasgela sariketak. Ikasleek erreportajeak, kronikak, elkarrizketak eta iritzi artikuluak bidali ahalko dituzte. Gainera, idatzizko testuak, audioak zein bideoak izan daitezke. Era berean, ikasturte honetan ikastetxe bakoitzaren aldizkarian argitaratu diren artikuluak edo sareetan zabaldutako ikus-entzunezko lanak ere aurkez daitezke.
Iaz, Andoaingo (Gipuzkoa) Leizaran institutuko DBH 1eko D eta E gela osoak izan ziren irabazle. Astronomo bati eta arkeologo bati elkarrizketa egitea zen ikasleen erronka. Hamar ikastetxek aurkeztu zituzten lanak sariketara: orotara, laurogei lan.
Iaz, Andoaingo (Gipuzkoa) Leizaran institutuko DBH 1eko D eta E gelak izan ziren irabazle.
Sariketaren bitartez,
BERRIA Ikasgelak herritar guztien eskura jarri nahi ditu ikasturteak
iraun bitartean ikasleek landu dituzten lanak. «Hain zuzen ere, ikasle
gazteen begiradak ekarri nahi ditugu BERRIAren komunitatera,
aktualitateari, inguruari eta munduari buruzko begiradak, besteak
beste». Lanak maiatzean
argitaratuko dira BERRIA Ikasgelan. Euskarazko egunkarian lanean ari den erredakzioko talde batek egingo du
lanen hautaketa.
Aurkezten diren lanen artean, zozketa bat egingo dute, Otxandio-Oleta Hontza Extrem abentura parkera joateko (Bizkaia). Saria ikasgela osoarentzat izango da. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak babestuko du sariketa.
Aurkezten diren lanen artean, zozketa bat egingo dute, Otxandio-Oleta Hontza Extrem abentura parkera joateko (Bizkaia).
Dagoeneko Youtube, Ivoox eta antzeko plataformetan dauden ikus-entzunezko lanak bidali behar dira sariketarako, eta idatzizko lanak PDF formatuan jasoko dira. Lan bakoitzari azalpen testu labur bat gehitu behar zaio, eta irakasleek bidalitako lanak hartuko dira balekotzat.