Bi urte lurtar Marte sakon aztertzen
Urte martetar bat, hots, bi urte lurtar igaro dira Mars 2020 misioak Marten lur hartu zuenetik. 'Perseverance' deitutako rover edo robota Marten da orduz geroztik, eta informazio anitz bildu dute planeta gorria hobeki ezagutzeko. Robot horretako pieza batzuk EHUko taldeek diseinatuak dira.
Gizakiak pixka bat hobeki ezagutzen du Marte. Pixka bat hobeki ezagutzen dira planeta gorriko atmosfera eta fenomeno meteorologikoak, baita Jezero kraterreko arrokak ere. Ikerketa horietan alea paratu dute Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Planetarioen Taldeak eta Ibea Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoko Taldeak, nazioarteko beste erakunde batzuekin batera. Urte martetar bat, hau da, bi urte lurtar igaro dira Mars 2020 misioak Marten lur hartu zuenetik.
Perseverance deitutako rover edo robota Marten da orduz geroztik, eta informazio anitz bildu dute planeta gorria hobeki ezagutzeko. Robot horretako pieza batzuk EHUko taldeek diseinatuak dira, eta hortik bildutako datuak aztertzeaz ere arduratu dira. Orain, 2028ra begira daude, orduan hasiko baita Marten bildutako zenbait lagincloseAtal, puska, zati. Lurrera ekartzeko misioa. Uste dute 2030ean lagin horiek bertatik bertara aztertzeko aukera izanen dutela.
MEDA tresna EHUk diseinatua
Martera bidalitako robotak zazpi tresna zientifiko konplexu ditu, eta horietako bat da MEDA, EHUko taldeak diseinatua. Askotariko sentsore meteorologikoen sistema bat da, eta tenperatura, presioa, hezetasuna, haizea eta abar neurtzeko gai da. «Eguzki sistemako planetetako atmosferen fisika ikertzen dugu. Esan liteke planetetako meteorologo moduko batzuk garela», esan zuen Zientzia Planetarioen Taldeko zuzendari Agustin Sanchez-Lavegak orain arteko ikerketen berri emateko agerraldian.
«Eguzki sistemako planetetako atmosferen fisika ikertzen dugu. Esan liteke planetetako meteorologo moduko batzuk garela».
Sentsore akustikoetatik eskuratutako datuei esker jakin dute nolakoa den Marteko Jezero kraterra: «Leku idorracloseLehorra. da, hautsez betea; han, haizeak zurrunbiloak sortzen ditu. Zenbaitetan, ufada biziz jotzen du, eta atmosferan hauts ugari sartzen da».
Jasotako datuak aztertuta, planetaren atmosferaren ezaugarriak zehazten ari dira. «Meteorologia oso aldakorra da, eta askotarikoa. Egin ditugun artikuluetan, erakutsi dugu nola aldatzen den presio atmosferikoa urtaroen zikloan, karbono dioxidozko kasko polarrak urtzen direlako. Bestalde, tenperatura asko aldatzen da, 80 graduraino egunetik gauera».
«Erakutsi dugu nola aldatzen den presio atmosferikoa urtaroen zikloan, karbono dioxidozko kasko polarrak urtzen direlako. Bestalde, tenperatura asko aldatzen da, 80 graduraino egunetik gauera».
Laginak alderatzen
Roverraren beste tresna bat Super Cam da, urrutiko analisiak egiteko eta laginetara modu multianalitikoan hurbiltzeko gaur egun dagoen sistema espektroskopikocloseErradiazio elektromagnetikoen eta materiaren arteko elkarrekintza.rik konplexuena. Talde horrek datuak aztertzen ditu, eta robotari aginduak ematen dizkio operazio gelatik. Kamerak erabiliz aukeratzen dute zer gune edo zer arroka diren interesgarriak aztertzeko. Zer jaso eta zer ez erabakitzeko, Marteko meteoritoen lagin milimetrikoak dituzte batetik, eta Lurreko analogocloseAntzeko, berdintsu.ak bestetik.
Arroketan zentimetro bateko zuloak egiten dituzte; analizatu, eta lagin gisa egokiak direnetz erabakitzen dute. Juan Manuel Madariaga Ibeako zuzendariak esan zuen hamabost lagin bildu dituztela: arroken hamalau lagin eta atmosferaren lagin bat. Bildutako laginak 2030ean ekartzea espero dute. Ordurako laborategia prestatzen ari dira dagoeneko.
Hamabost lagin bildu dituzte Marten: arroken hamalau lagin eta atmosferaren lagin bat.
Ehunka milioi urtez urez beteta egon ondoren, ez dute arroka sedimentariocloseSedimentuak, materia organikoa edo prezipitazio kimikoa metatzean sortutako harria.en hondakinik aurkitu Jezero kraterrean, baina bai arroka igneocloseMagma likidoa hoztean sortzen diren harriak.ak, gutxienez hiru gertaera bolkanikotakoak. Arroka igneo horien barruan gatzak detektatu dituzte. Alderaketa garrantzitsua da, Madariagak nabarmendu zuenez. Horretarako, Marten aurkitu daitezkeen elementuen analogoak bilatzen dituzte Lurrean. «Misioa prestatzen, bi analogo posible proposatu ditugu. Jezero kraterrean hartutako irudietan, lur bolkanikoak ikusten dira, eta, zuriz, barruan sartu diren gatzak. Armintzako eta Meñakozko irudiekin alderatuta, oso antzekoak dira. Orain, kimikoki demostratu behar dugu antzeko formazioak direla».
«Jezero kraterrean hartutako irudietan, lur bolkanikoak ikusten dira, eta, zuriz, barruan sartu diren gatzak. Armintzako eta Meñakozko irudiekin alderatuta, oso antzekoak dira».
Super Cam tresnarekin Marten dagoen soinuaren abiadura neurtzeko aukera ere izan dute, lehenbiziko aldiz, mikrofonoak jasotako informazioa erabiliz.
Jatorrizko artikuluak
- Marten bildutakoak zabaltzen Iker Tubia | |