Marta Extramiana: «Hilerriak gizartearen isla dira»

Nekroturismoa modan ei dago. Marta Extramiana idazlea da (Gasteiz, 1964) Gasteizko Santa Isabel hilerriko bisita gidatuen arduraduna. Han ezagututakoren bat bere eleberrietako pertsonaia bihurtu du.

NekroturismoacloseHilerriko turismoa.
modan dago?

Geroz eta jende gehiagori interesatzen zaio. Azken batean, jendeak elizak bisitatzen dituenean, edo meskitak, edo sinagogak, Erdi Aroan jende guztia hilobiratzen zuten tokiak bisitatzen ditu. Greziara joan eta Efeso bisitatzen duzunean, nekropolicloseAntzinako hilerri handia.
bat ari zara bisitatzen.

Eta gureak garaikideak dira.

Hori da. Gure hilerriak XIX. mendeko nekropoliak dira. Aire zabalean dauden museoak: eskulturak, erliebeak, beiratecloseBeirazko egitura batez osaturiko itxitura.
ak —ganorabako horiek suntsitzen ez dituztenak, behintzat—. Artxibo historikoak ere badira; arkitektura aberatsa dute, eta baita landareria ere.

Landaredia?

XIX. mendeko hilerri gehienak lorategiak dira, oso lorategi bereziak. Helburua ez baitzen hildakoak han utzi eta «agur, hor konpon» esatea. Garai horretakoak dira hilobietako botanikari buruzko lehen tratatuak. Oso interesgarria da jakitea zuhaitz eta landare bakoitzak esanahi ezberdina duela hilerri bakoitzean.

Ez da morbo kontua, beraz.

Inolaz ere ez. Hilerri bakoitza entziklopedia baten gisakoa da. Horiek ikusteko bisita bat antolatzen duzunean, bertan daudenei omenaldi bat egitera zoaz, haiek oroitzera.

Nola iritsi zinen zu honetara?

Arte Ederrak ikasi nituenerako, asko gustatzen zitzaizkidan hilerriak. Oso estetikoak iruditu izan zaizkit beti. Artearen Historia ikasi nuenean, Erdi Aroko hilobien ikonografiacloseGai edo izaera jakin bateko irudien multzoa.
n sakondu nuen. Ana de Begoña izan zen nire tesiaren zuzendaria. XIX. mendean espezializatuta zegoen, niri hasieran ez zitzaidan bereziki interesatzen, baina beste begirada batekin irakatsi zidan, eta, orain, XIX. mendeko hilerriekin maiteminduta nago.

Zer berezitasun dute, bada?

Garai hartako hirien kopia bat dira. Hiri txiki batzuk. Zonaka banatuta daude: aristokratena, burgesiarena, langileriarena... Eta bakoitzak dauka bere iruditeria: kapera closeEliza txikia.
itzelak, panteoi dotoreak, porlanezko hilerri xumeak... Azken batean, hilerriak garaiko gizartearen isla dira.

«[XIX. mendeko hilerriak] Garai hartako hirien kopia bat dira. Hiri txiki batzuk».

Marta Extramiana (idazlea eta Santa Isabel hilerriko gidaria)

Eta bisitariak?

Toki askotatik etortzen dira. Gasteizkoak ere asko, Santa Isabel ezagutzen ez dutenak. Arte Ederretako ikasleak, historian interesa dutenak, ele-melecloseBerriketa.
eta pasadizo bila datozenak...

Zer du, bada, Santa Isabelek?

Eskultura izugarri ederrak izateaz gain, arkitektura oso aberatsa, beirate zoragarriak, eta pertsonaia oso interesgarriak.

Adibidez?

Guztiz ezezaguna den bat, ai gajoa! Pancracia Ollo, Tomas Zumalakarregiren alarguna, hementxe dago ehortzita. Ni naiz agurtzen duen bakarra; nire maitea. Sebastian Iradier ere hemen dago, habanerencloseKuban sortutako dantza mota baten kantuen.
asmatzailea; Manuel Iradier esploratzailea, Alaba jenerala, Mateo Moraza politikaria, Pedro Egaña ministroa... Eta jendea sailean erail eta bortxatu zuen lehen gaizkilea ere bai: Juan Diaz de Garaio, Sacamantecas.

«Pancracia Ollo, Tomas Zumalakarregiren alarguna, hementxe dago ehortzita».

Marta Extramiana (idazlea eta Santa Isabel hilerriko gidaria)

Zure eleberrietarako materiala badaukazu, beraz?

Bai, noski. Adibidez, Geronimo Roure hemen ezagutu nuen. Pertsona zoragarria eta xarmagarria. Medikua eta Gasteizko Ateneoko presidentea. Hark ekarri zuen baztangacloseGaitz kutsakor larria.
ren kontrako txertoa, besteak beste. Harribitxi bat. Oso inteligentea. Nire eleberrietako pertsonaia nagusi bihurtu nuen. Baina ez CSIkoen estiloan, estilo intelektualagoan.

Jatorrizko artikuluak