Groenlandiako ozeanoan, 2.000 metroko sakoneran, orain arte aurkitu duten animalia ornodunik zaharrena bizi da: 'Somniosus microcephalus' marrazoa. Duela 400 urte jaio ziren espezie horretako aleak bizirik daude oraindik.
Gorputz lodia, hegal motzak eta kolore gris-arre iluneko azala. Ezaugarri fisiko horiekin mugitzen da poliki-poliki Somniosus microcephalus
marrazoa, Groenlandiako itsaso sakonean. Groenlandia bizileku duen
marrazoa da ornoduncloseOrnoak dituena, hezurduraz hornitua.
en artean bizitzarik luzeena duen animalia: 400-500
urte inguru bizi baita. Zientzialariek gaur egun argazkietan jaso ahal
izan duten marrazo bera da 1620an bizirik zegoena; Galileo Galileik
Jupiter behatzen zuen bitartean, espezie horretako marrazoak itsasoan
zeuden, igerian, jakin gabe laurehun urte geroago ur horietan irauteko aukera izango zutela.
Zientzialariek zailtasunak izan dituzte animalia horren adina zehazteko:
hegatsetan arantzarik, gorputzean ehuncloseMorfologia eta egiteko bera duten zelulen multzoa.
gogorrik edo ornoetan hazteko
bandarik ez dutenez, duela gutxira arte ezin zen kalkulatu haren adina
ziurtasunez. Urtean zentimetro bat hazten dela deskubritu zuten
zientzialariek, eta, animaliaren luzera neurtu, eta eragiketa
matematikoa egin zuten. Alfonso Ramos Alacanteko (Herrialde Katalanak)
Unibertsitateko Zoologiako katedradun eta itsas biologiako irakasleak
azaldu duenez, marrazoaren bizitza bi hazkuntza fasetan banatzen da:
«Marrazoa etengabe hazten da, eta bere bizitzan bi etapa daude. Bata,
iraunkorragoa, heldutasun sexualeraino, 150 urtetik gora; eta bestea,
etengabea baina irregularragoa, zelula sexualen ekoizpenaren ondorioz
gertatzen dena».
Urtean zentimetro bat hazten dela deskubritu zuten zientzialariek, eta, animaliaren luzera neurtu, eta eragiketa matematikoa egin zuten.
Etengabeko hazkuntza prozesuaren ondorioz, animalia zazpi metro luze
izan daiteke. Ornoak hazteko eraztunek informazio pixka bat eman ahal
izan zuten adina zehazteko orduan, baina arrastorik handiena begietan
aurkitu zuten. Zientzialariak begiko kristalinocloseBegi organo gardena, irisaren atzean dagoena.
aren nukleoaren
karbono-14 proba bidezko datazioan oinarritu dira. Nukleo hori
konstantea da jaiotzatik, eta, zuhaitz baten eraztunak balira bezala,
espezie horren adina zehaztu ahal izan dute: laurehun urte.
Marrazoaren
begietako proteinak aztertzeko metodoari esker, Julius Nielsen Kopenhage
unibertsitateko biologoak lehen aldiz datatu zuen 28 emeren adina;
denak lau mendekoak ziren. Begiak arrastorik handiena izan arren,
animalia horiek ia erabat itsuak dira, eta Lurraren eremu magnetikoari
esker mugitzen dira Artikoko itsaso izoztuetan. KorneacloseBegi globoaren aurreldeko geruza gardena.
n maizter bat ere
badute, krustazeo parasito bat, bioluminiszentecloseArgia egiten duena.
a dena, eta adituek uste
dute parasitoak igortzen duen argiak harrapakin posibleak erakar
ditzakeela.
Marrazo horiek arrantza dute mehatxurik handiena: arrantzako sareetan ustekabean harrapatzeagatik arriskuan dagoen espezie gisa sailkatuta dago. Izan ere, animalia horietako 3.500 inguru hiltzen dira urtero, Natura Zaintzeko Nazioarteko Batasunaren (IUCN) kalkuluen arabera.
Arrantzako sareetan ustekabean harrapatzeagatik arriskuan dagoen espezie gisa sailkatuta dago. Izan ere, animalia horietako 3.500 inguru hiltzen dira urtero.
Hotzean eta sakonean
Marrazoen inguruan zabaldu den irudia ez bezala, ur hotzetan murgilduta
dauden marrazoak lotsatiak eta iheskorrak dira. Informazio gutxi bildu
dute haien portaerari buruz. Izan ere, ugalketa eta jaiotza ezin dira
ikertu; zaharrenak duela lau mende jaio zirelako, eta gazteenak ez
direlako ateratzen iluntasunetik. Gainera, bereziki zaurgarricloseErraz kaltetua gerta daitekeena.
ak dira,
hazkunde eta ugalketa-erritmoak oso motelak baitira. Baina, nola lortu
dute laurehun urtez bizirik irautea? «Ur polar edo sakonetako espezieek
metabolismocloseIzaki bizidunengan gertatzen diren erreakzio kimiko, fisiko eta biologikoen multzoa.
motela dute, eta horrek garapen motela dakar, tenperatura
baxuen ondorioz», azaldu du Ramosek. Gainera, bere tamaina handiak
harrapari askorengandik libratzen du. Ozeano
Artikoan, eta Amerikako eta Europako eskualde borealetan ibiltzen da
igerian.
Beren habitat naturalean baliabideak urriak direnez, oso astiro mugitzen dira; lasaiak dira, eta oso gutxitan ikusten dira gainazalean, nahiago baitituzte 2.200 metroko sakoneran dagoen hotza eta iluntasuna. Haien lehengusu tropikalek egiten duten bezala, planetaren eremu magnetikoa erabil dezakete bidea ezagutzeko eta itsasoan ez galtzeko, eta horrek energia gutxiago gastarazten die, eta bizi itxaropen luzeagoa bermatu.
Ozeano Artikoan, eta Amerikako eta Europako eskualde borealetan ibiltzen da igerian.
Jatorrizko artikuluak
- 400 urteko marrazoa igerian Itsaso Jauregi | |