Maoriak protestan

Zeelanda Berriko Gobernuak indigenen eskubideak mugatu nahi ditu. Horrek haserrea piztu du maorien artean, eta parlamentua inguratu dute milaka lagunek.

Cape Reinga lurmuturrean hasi zuten  maoriZeelanda Berrian bizi den etnia.
en martxa, ia hamar egun iraun du, eta Zeelanda Berriko ipar uhartea gurutzatu dute. Protesta horren bidez, gobernuari eskatu diote bertan behera uzteko indigenen eskubideak mugatzen dituen lege proiektua.

Poliziaren arabera, bidean geroz eta jende gehiago batu da protestara, eta, amaieran, 35.000 lagun zenbatu dituzte. Tartean izan da, besteak beste, Nga Wai Hono i te Po maorien erregina. Tribu indigenen banderak eta gobernuaren asmoen aurkako leloak eskuan, Kill the bill oihukatu dute —lege proposamena hil, ingelesez—. Bukatzeko, hitza hartu dute Eru Kapa-Higi martxaren sustatzaileak eta Te Pati Maori eta Alderdi Berdeko buruzagiek. Thamata Paul parlamentariak esan du «zerbait hobea» merezi dutela, eta elkarrekin egonda ez dituztela «zapalduko».

Proiektuak aurreko astean pasatu zuen lehen galbahea, protesta artean: Te Pati Maori alderdiko Hana-Rawhiti Maipi-Clarke parlamentariak, lege proiektuaren dokumentuak urratu, eta hakacloseDesafio dantza maoria.
bat hasi zuen; alderdikideek jarraitu egin zioten, eta, azkenean, eten egin behar izan zuten eztabaida. Haiek gabe berrekin zioten.

Lege proiektuak beste bi bozketa gainditu beharko ditu lege bihurtu aurretik. Eta ACT alderdia bakarrik utzi dute bazkideek. Zeelanda Berriko Gobernua osatzen duten beste bi alderdiek iragarri dute asmoa ez dutela babestuko datozen eztabaidetan.

ACT alderdia bakarrik utzi dute bazkideek. Zeelanda Berriko Gobernua osatzen duten beste bi alderdiek iragarri dute asmoa ez dutela babestuko datozen eztabaidetan.
Berrehun urte tratatua sinatu zutenetik

Waitangiko Tratatua edo maorien eta britainiarren arteko akordioa 1840. urtean sinatu zuten. Independentzia lortu berritan eta indigenak gehiengoa zirela, adostu zuten lurrak indigenenak izango zirela baina agintea britainiarren esku geldituko zela. Indarrean dago oraindik, nahiz eta ia bi mende hauetan autoktonoen eta kolonocloseKolonia batean bizi den pertsona, bertakoa ez dena.
en arteko oreka irauli egin den.

Independentzia lortu berritan eta indigenak gehiengoa zirela, adostu zuten lurrak indigenenak izango zirela baina agintea britainiarren esku geldituko zela.

Akordioa eztabaidagai izan da hasiera-hasieratik, alde bakoitzak era batera interpretatu izan duelako. Ika-mikak bukatzeko, azken 50 urteetako gobernuek, maorien ordezkariek eta auzitegiek akordioa sakondu dute, «betiere, maoriek pairatzencloseJasaten.
dituzten desparekotasun ekonomikoak eta sozialak berdintzeko asmoarekin». Egun, bost milioi biztanle baino gehiago ditu Zeelanda Berriak, eta indigenak gutxiengoak dira; halere, maorien arabera, «diskriminazio orokorra jasaten dute», baita «pobreziaren, espetxeratzearen, gaixotasunen eta etxeko abusuen neurriz kanpoko tasak» ere.

Gobernu koalizioan dagoen ACT alderdiarentzat, baina, kontrakoa jazo da. David Seymour alderdi horretako buruzagiaren hitzetan, azken urteetan egindako aldaketen eraginez tratatua «desitxuratu» egin da, eta maoriak ez diren zeelandaberritarrentzat «diskriminatzailea» bilakatu da. Gobernuak horregatik jarri du martxan tratatua berrikusteko lege proiektua.

ACT alderdiarentzat, azken urteetan egindako aldaketen eraginez tratatua «desitxuratu» egin da, eta maoriak ez diren zeelandaberritarrentzat «diskriminatzailea» bilakatu da.

Jatorrizko artikuluak