Manosfera: feminismoaren aurrerapausoen aurkako erreakzioa
Mugimendu feminista saretu izanaren ondorioz, 'manosfera' izeneko espazio bat sortu da. Feministak «gelditzea» helburu hartuta, hainbat bidetatik eraso egiten diete. Mugimendu ekologistei eta arrazakeriaren kontrakoei ere aurre egiten diete.
Feminismoaren eta mugimendu ekologisten eta antirrazisten kontrako mezuak, feministen kontrako indarkeria zuzena, edota gizonak feminismoaren biktima gisa irudikatzea: gisako mezu anitz dabiltza bueltaka sareetan, eta ehunka dira horiek idatzi, zabaldu eta kontsumitzen dituzten gizonak eta mutilak, munduan bezala Euskal Herrian.
Ideia horiei lotuta, manosfera kontzeptuaz, sare horren helburuez eta funtzionamenduaz mintzo dira eragile eta erakunde anitz. Horri buruzko zalantzak argitu dituzte Estibaliz Linares doktoreak eta Asier Arizkorreta EmaginclosePentsamendu kritiko feminista sustatzen duen elkartea.
eko kideak.
Zer da manosfera?
«Misoginian eta antifeminismoan oinarritutako foro, webgune eta edukien multzoa». Horrela definitu du manosfera Asier Arizkorreta Emagineko kideak. Azaldu du bertan parte hartzen duten horiek «saretuta» daudela, eta badagoela horien arteko informazio trukaketa bat, gai anitzi buruz. Finean, «genealogia matxista» topatu daitekeela erran du: «Gizonak gizonkerietan aritzeko espazio bat da».
«Gizonak gizonkerietan aritzeko espazio bat da».
Nola sortu da espazio hori?
Feminismoaren eta feministen kontra egiten duten espazio horiek mugimendu feminista saretzearen eta indartzearen ondorio dira, eta hor dute iturria. Hain zuzen, Estibaliz Linares doktoreak azaldu du feminismoa mundu digitalean saretu izanaren «erreakzioa» direla. «Ikusi dugu feminismoak mundu digitalean oihartzun oso handia izan dezakeela, baita boterea ere. Hori gelditzeko saretu da matxismoa arlo digitalean», borobildu du.
«Ikusi dugu feminismoak mundu digitalean oihartzun oso handia izan dezakeela, baita boterea ere. Hori gelditzeko saretu da matxismoa arlo digitalean».
Non daude?
Informazio horiek guztiak sarean daude, hamaika espaziotan barrena: horietako batzuetara iristea erraza da, baina bertze zenbaitetara sarbidea lortzea, ez hainbertze. Arizkorretak bi multzotan banatu ditu manosferaren kokaleku nagusiak: Tiktok, Instagram eta Youtuberen gisako sare sozialak batetik, eta foroak bertzetik —ezagunenak Forocoches eta Reddit izenekoak dira—.
Sare sozialei dagokienez, horien funtzionamenduaren gibeleancloseAtzean.
«interes oso jakinak» daudela dio Linaresek: «Matxismoak beti izan du lotura kapitalismoarekin, eta argi dago manosferak badituela interes kapitalista batzuk atzetik. Horiek biek elkarrekin jardunda, tantaka-tantaka mezuak zabaltzen ari dira». Bertan errazagoa da mezuak idatzi eta, algoritmoen funtzionamenduari esker, publiko jakin batengana iristea.
Bertzelakoa da foroen funtzionamendua, eta, Linaresen erranetan, «ia erritu bat da bertan sartzea»: gonbidapen bat behar izaten da elkarrizketa jakin batzuetan parte hartu ahal izateko, eta, gainera, parte hartzaileek baieztatu behar dute norbait hor sartzea. Arizkorretak gehitu du «filtrorik gabeko» lekuak direla: «Askatasunaren izenean ez dago filtrorik: kalean esan ezin dituzten horiek guztiak hor botatzen dituzte». Azpimarratu du emakumeak eta genero disidenteak ez daudela leku horietara gonbidatuta.
Emakumeak eta genero disidenteak ez daude foro horietara gonbidatuta.
Zer mezu klase zabaltzen dituzte?
Oro har, mezu matxistak, misoginocloseEmakumeenganako ezinikusia duena.
ak eta feminismoaren kontrakoak dira espazio horietan aurkitu daitezkeenak. Halere, plataformak xeheago aztertuta, bi mezu mota identifikatu ditu Linaresek, Euskal Herriko errealitatera estrapolatu daitezkeenak: zaintza partekatuari buruzkoak, eta indarkeriazko estrategiak.
Lehenbiziko multzo horretan, zabaltzen dute «emakumeek emakume izateagatik aukera gehiago» dituztela, edo «beren onurarako legeak» ere bai, Linaresek erran duenez. Bigarren multzoan, berriz, «mezu bortitzagoak» topatu daitezke: «Feminista edo aktibista baten izena zabaltzen dute, eta haren kontra joaten dira denak, indarkeria zuzena erabilita. Informazio pribatua bidaltzeko ere erabiltzen dituzte plataforma horiek; sanferminetako kasuan, adibidez, hainbat argazki eta bideo zabaldu zituzten».
«Informazio pribatua bidaltzeko ere erabiltzen dituzte plataforma horiek; sanferminetako kasuan, adibidez, hainbat argazki eta bideo zabaldu zituzten».
Zer lotura du red pill (pilula gorria) metaforak mezu horiekin?
Matrix filmetik hartutako metafora bat darabilte manosferako parte hartzaileek: red pill delakoa (pilula gorria). Arizkorretak xeheago azaldu du pertsona horiek egiten duten analisia: «Pilula hori hartu dutenak egia ikusi dutenak dira, konturatu direnak sistema feminismoak kontrolatzen duela eta gizonezkoak direla biktimak». Filmean bezala, bertze aldean daude blue pill (pilula urdina) gizonak, eta horiek dira «egia ez ikustea erabaki dutenak».
Zein dute helburua?
Mugimendu feminista «gelditzea» litzateke xede nagusia, Linaresek dioenez. Hori lortzeko, bigarren mailako bi helburu nagusi identifikatu ditu Arizkorretak: «Jendeak beraiei begiratu eta entzutea, batetik; eta dirua lortzea, bestetik».
Nola ateratzen dute etekin ekonomikoa?
Sare sozialei dagokienez, horiek monetizatzea da aukera bat, eta beren edukia kontsumitzearekin lortzen dute dirua; horrez gain, eduki horretan bertan iragarkiak txertatucloseSartu.
daitezke. Ohiko monetizazio bide horiez gain, zenbait gizonek ikastaroak edo eduki esklusiboak saltzen dituztela azaldu du Arizkorretak, eta hortik dirua jasotzen dutela.
Zenbait gizonek ikastaroak edo eduki esklusiboak saltzen dituztela azaldu du Arizkorretak, eta hortik dirua jasotzen dutela.
Bertzelakoa da foroetako egoera: «Hortik ez da hainbeste diru ateratzen; badago esaten duenik hor atzean alderdi politikoak daudela, baina nik ez dut oso argi, ez dut hori ikertu. Baina baliteke interesa izatea sareetan eta kalean diskurtso hori egoteko».
Nola daude antolatuta sare horiek?
Bi hizlariek zalantzak dituzte. Arizkorretak, erraterako, ez du argi «antolamendu oso zehatzik» ote dagoen. Linaresek azaldu du «gizon zuri eta pribilegiatuak» direla goian daudenak, baina gainerako parte hartzaileen soslaia askotarikoa dela: «Adinari edo klase sozialari begira, denetarik dago». Ordea, jende horren artean «zeharkako lerro» bat identifikatu du: «Eskuin muturreko jendea dago, eta horiekin beldurraren bidezko aktibazio prozedura erabiltzen dute, desoreka soziala mantentzeko».
«Eskuin muturreko jendea dago, eta horiekin beldurraren bidezko aktibazio prozedura erabiltzen dute, desoreka soziala mantentzeko».
Hau da, Linaresek dioenez, eskuin muturraren diskurtsoaren arabera, mugimendu feministak gizonei beren eskubideak kenduko dizkie; mezu horiek emozioen bidez transmititzen dituzte, beldurra eraginez, kasurako. Eta, ondorioz, jende anitzek mezu horiekin bat egiten dute, etorriko denaren beldur.
Nor dute jomugan bereziki?
Linaresek dio mugimendu feministaren kontrako mezuak direla manosferan zabaldu ohi direnak. Eta, horiez gain, emakume jakin batzuk ere jarri ohi dituztela jomugacloseHelburua, itu.
n. «Aktibista feministen webguneak edo kontuak salatzen dituzte, horiek ixteko», gehitu du.
Feminismoaren kontra ez ezik «guztiaren kontra» jotzen dutela azaldu du Arizkorretak: ekologismoa, arrazakeriaren kontrako edo kapitalismoaren kontrako mugimenduak ere jomugan izaten dituzte. Finean, beren ideia horiek «egia» bezala aurkezten dituzte.
Jatorrizko artikuluak
- Feminismoaren aurrerapausoen aurkako erreakzioa Isabel Jaurena | |