Malcolm Treviño-Sitte: «Telesailak kanpotarren ikuspegi baikorra ikusarazten du»

ETBren Primeran plataformak 'Toure detektibea' telesaila estreinatu, euskarara bikoiztuta. Rol protagonista jokatzen du Malcolm Treviño-Sittek (Malabo, Ekuatore Ginea, 1981).

Jon Arretxek sortutako pertsonaia da Toure; Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den Burkina Fasoko etorkin bat da, eta detektibe zereginetan murgiltzen da.

Toureren munduan nola murgildu zinen?

Gidoia irakurri aurretik, Jon Arretxeren eleberriak irakurtzeari ekin nion. Idazlearen unibertsoa ezagutzeko aukera izan nuen, eta liluratu egin ninduen.

Baina telesaila eleberrietatik oso desberdina da, ezta?

Pertsonaiaren esentziacloseMuina.
mantentzen da, baina Arretxeren Toure askoz ilunagoa da, gogorragoa. Telesaila gehiago dago publiko guztientzat pentsatua.

Zer ezaugarri berezi ditu Tourek zuretzat?

Intuizioa da horietako bat. KarismacloseNorbaiten dohain berezia, ingurukoengan begirunea eragiten duena.
handikoa da, era berean. Hainbat tresna erabiltzen ditu bere helburuak lortzeko. Eta nabarmenduko nuke baikortasun handiko tipoa dela. Ez du inoiz amore ematen.

«Nabarmenduko nuke Toure baikortasun handiko tipoa dela. Ez du inoiz amore ematen».

Malcolm Treviño-Sitte (aktorea)

Bilboko San Frantzisko auzoa pertsonaia garrantzitsua da telesailean.

Bai, zalantzarik gabe: auzoa eta Bilbo. Erraz antzematen da San Frantziskon daudela. Niri asko gustatu zitzaidan telesaila bertan grabatu izana. Kontuan izan ni Vallecas auzoan [Madril] hazia naizela. San Frantzisko duela 30 urte inguruko Vallecas bezalakoa da. Kulturen uztarketacloseLotura.
bat dago bertan, eta lorik egiten ez duen auzo bat da.

Nola lortzen du telesailak gizarte gaiak ukitzea eta aldi berean entretenitzea?

Gidoilari eta zuzendari oso onak daudelako lortu dute hori. Argi zuten ekoizpenean zer atera nahi zuten, eta hori oso ondo islatzencloseErakusten.
da fikzioan. Pobreziaz, droga mendekotasunaz, prostituzioaz eta beste gai batzuez mintzo da telesaila, eta komedia arma bat da gehiago, telesaila haz dadin.

«Pobreziaz, droga mendekotasunaz, prostituzioaz eta beste gai batzuez mintzo da telesaila, eta komedia arma bat da gehiago, telesaila haz dadin».

Malcolm Treviño-Sitte (aktorea)

Toure detektibea bezalako telesailek balio dezakete etorkinen gaineko aurreiritziak hausteko?

Bai, zalantzarik gabe. Errealitatean Gaizkiaren errudun nagusiak gu gara: diru laguntzez bizi garenak, lapurtu eta erail egiten dugunak... Telesailak ikusgarritasuna ematen dio immigrazioaren ikuspuntu on bati.

Jon Arretxe idazlea eta Malcolm Treviño-Sitte aktorea, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / FOKU

Jon Arretxek hamar eleberri idatziak ditu Toureren sailean. Telesailak denboraldi gehiago izango al ditu?

Hala espero dut. Badaude osagaiak denboraldi gehiago egiteko. Ea telesailak oso ongi funtzionatzen duen, eta denboraldi gehiago egin ditzakegun. Ederra litzateke jendeak Toureren beharra izatea. Ni pozez zoratzen egongo nintzateke pertsonaiarekin jarraitzeko aukera izango banu.

«Ni pozez zoratzen egongo nintzateke pertsonaiarekin jarraitzeko aukera izango banu».

Malcolm Treviño-Sitte (aktorea)

Hamargarren eleberriak Musker amarruak du izena. Kanaria uharteetan dago girotua, Espainian. Joango al zinateke hara?

Bitxia da, baina urtero joaten naiz Kanaria uharteetara grabatzera. Gaizki dago esatea, baina iaz Kanaria uharteetan Hollywoodeko film batean parte hartzeko deitu ninduten, baina ordurako Toure detektibea-n nintzen lanean. Toureren denboraldi bat Kanarietan... gertatuko den zerbait dela iruditzen zait.

Arretxe ziur al dago ikusleak telesaileko Toure maitatuko duela?

Bai, Arretxeri baba erortzen zaio telesailarekin. Oso pozik ikusten dut. Gainera, iruditzen zait telesailak balio izango duela aurreiritziak albo batera uzteko. Kontzientziak piztuko ditu.


Jatorrizko artikuluak