Maddi Ariztia, ipuin biltzaile oparo bezain ezezaguna
Irailean mende erdia bete da Maddi Diharassarri 'Ariztia' zendu zenetik: Resurreccion Maria Azkue eta Aita Donostia etnografoen heineko Sarako (Lapurdi) istorio biltzailea. 50 ipuin jaso zituen 'Amattoren uzta' bilduman (1937).
«Oharturik nere haurrak zein prestuki egoten ziren, lorietan, choratuak, ichtorio aditzen, etcheko neskatoek kontatzen ziozkatelarik, gogoatu zitzaidan behar nituela ichtoria zahar horiek, eskribuz eman, beldurrez eta ahantz. Eta gero, nere haurrek erran detzozten beren haurreri, hek, ttikitan, horren gochoki entzun zituzten ichtorio berak. Baziren, franko, neronek, haurrean, aditu nituenak, eta zein gogotik, entzuten nituen berritz! Hola bildu nuen beraz ichtorio andana bat. Geroztik, Aita Donostiak sustaturik, egin ahalak egin ditut ichtorio multchu hori emendatzeko», izkiriatu closeIdatzi.zuen Maddi Ariztiak Amattoren uzta (1937) liburuaren aitzinsolascloseLiburu baten hasieran sarrera gisa kokatzen den testua.ean.
Marie Diharassarri 1887ko uztailaren 28an sortu zen, Sarako Lehetxipia etxaldean; alta, 23 urtetan Ariztia deitura hartu zuen, Pedro Ariztia baztandarrekin esposatzean, 1910ean. Geroztik, Saratik mugitu ere egin gabe, baina urtero berritu behar zuen Espainiako kontsulatuaren baimen berezi batekin bizi behar zuen.
Euskara aberatsa
«Ariztiak biltzaile etnografo gisa du inportantziarik handiena. Azkue eta Aita Donostia bezalakoa izan zen: biltzailea», uste du Xabier Kalzakorta Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak. «Ariztia konturatu zen gauza zoragarri batez: bazeudela Saran istorio erraile profesionalak, oso onak. Bere herriko euskaraz bildu zituen kontakizun zoragarriak Ariztiak. Altxorra da alde askotatik: euskararen edertasunagatik, istorioak kontatzeko moduagatik... 50 ipuineko altxorra bildu zuen; inportantzia dauka».
«Bere herriko euskaraz bildu zituen kontakizun zoragarriak Ariztiak. Altxorra da alde askotatik: euskararen edertasunagatik, istorioak kontatzeko moduagatik...».
Etnografo baten zientifikotasunez, Ariztiak aitortu zuen ipuin bederacloseBakoitza. nori eta noiz behatuacloseEntzuna. zion. Ipuin errailecloseIpuin kontalari. horien arteko bat bereziki kuttuna zuen: Josepe Amorena, zeina aitzinsolasean berean aipatzen baitu: uda Itsasun (Lapurdi) iragaten zuen; negua, berriz, Saran. Halaxe azpimarratu du Patxi Zubizarreta idazleak: «Oso ederra da, berak esaten baitu nori eta zein urtetan entzun zion ipuina. Batez ere Josepe Amorena Itsasuko artzaina aipatzen du, eta haren dotorezia; nola egoten ziren liluratuta etxeko lanetan aritu bitartean, baina nola eguberri bezperetan ere deitzen zioten liluraturik egoten zirelako. Herri literaturak gure beldurren, ilusioen eta ametsen isla poetiko bat eskaintzen digu». Horregatik karrikaratucloseKaleratu, atera. zuen Zubizarretak 2012an Amattoren uzta-ren egokitzapena, Erein argitaletxean, Klis Klasikoak bilduman, Maite Gurrutxagaren ilustrazioak lagun, ezezagutzaren ilunpetik jalgiaraztekocloseAteratzeko. Ariztiaren lana: «John Bergerrek esaten zuen ezin dugula harrika bota milaka urtetako kultura; gaur egun pantailari begira gaude, lehen sutondoa zena pantaila bihurtu da, baina oso hotza da. Sutondoan taldea zegoen, lilura zegoen, gaur egun pantailak duena. Oroimenari egiten zaion omenaldi bat da liburua, eta aldarri bat. Pixka bat nor garen hobeki ezagutu dezagun, eta baita hizkuntzaren edertasuna eta musikaltasuna ere».
«Oroimenari egiten zaion omenaldi bat da liburua, eta aldarri bat. Pixka bat nor garen hobeki ezagutu dezagun, eta baita hizkuntzaren edertasuna eta musikaltasuna ere».
Kepa Altonaga idazleak ez du dudarik haren ekarpenaren garrantziaz, baina lekuz eta tenorezcloseGaraiz. kanpokoa egiten zaio: «Bide urratzailea izan zen Ariztia, baina une eta gune deserosoan. Ipuin etnografikoak bildu zituen. Ez zuen literaturarik egin. Beste langile xume eta ahaztu bat izan zen». Altonagak ere, preseski bidean duen liburuan (Axularren gerizapean, Pamiela), bere buruari galdegiten dio Ariztiaren idatz zaletasunaren jatorriaz: «Ez dakit nondik etorriko zitzaion letrak paperean emateko zaletasuna. Beharbada, etxeko osaba apaizarengandik. Halaber, seguruenez, Silvestre Fortabat herriko erretoreak itsatsiko zion Axularren xarma, eta hauspotuko. Nolanahi delarik, nik neuk Maddi Ariztia axulartu bat begietaratzen dut, 1925ean, 82 urteko Josepe Amorenaren Axularren ipuinak hurrupatzen eta kopiatzen».
Apezak akuilatucloseBultzatu.rik idazten hasi bazen ere, Zubizarretak erantsi du Ariztiak bazuela garai hartan usaiacloseOhitura.z kanpoko alderdi bat: bahecloseGalbahe, filtro.rik gabeko kontaketa egiten zuela, nonbait: «Ariztiak ez zeukan karga ideologikorik, Azkuek, Barandiaranek edo Lafittek eduki zezaketen bezala: entzun bezala idatzi zituen ipuinak, Aita Donostiak akuilatuta».
Jatorrizko artikuluak
- Maddi Ariztia: beldurrez eta ahantz Ainize Madariaga | |