«Herrialdearen historiako lurrikararik okerrena izan da hau»

  • Albistea entzun

Otsailaren 6an bi lurrikara handik astindu zuten Ekialde Hurbila: Kurdistanen, Turkian eta Sirian izaniko lehen dardarak 7,8ko indarra izan zuen, eta bigarrenak, 7,5ekoa. Kurdistanen izan zuten biek epizentroa. Dagoeneko 21.300dik gora dira hildakoak [otsailaren 10eko datuak dira].

Dagoeneko 21.300dik gora hil dira [otsailaren 10eko datuak dira]; Turkian, 17.674, herrialdeko gobernuaren arabera; Siria osoan, 3.377, Kasko Zurien arabera. Horietako gehienak, ordea, Kurdistango eremuan hil dira.

Lurrikarak are gehiago okertu du Kurdistango eta Siria iparraldeko egoera, azken eremu horretan gerran baitaude duela hamabi urtetik. Egoerak hala behartuta, Siria iparraldean lan egiten ari diren gobernuz kanpoko hainbat erakundek laguntza eskatu diote nazioarteari, egoera «jasangaitza» dela eta. 

Siria iparraldean lan egiten ari diren gobernuz kanpoko hainbat erakundek laguntza eskatu diote nazioarteari, egoera «jasangaitza» dela eta. 

Bizirik atera direnentzat gogorrak izango dira datozen egunak, asko lasterka batean atera baitziren gauean etxetik, jantzi egokirik gabe. Lurrikarak, gainera, izua zabaldu du, eta askok beldurra diote etxera arropa bila itzultzeari.

Epizentroak Kurdistanen

Kurdistango Gaziantep (Antep) hirian atzeman zuten otsailaren 6ko goizaldeko lurrikararen epizentroacloseLurrikara bat indar gehienez sumatzen den gunea. Euskal Herrian 02:17 zirenean hasi zen lurra dardarka Kurdistan, Turkia eta Siriako eremuetan. Eguerdian, gainera, beste lurrikara handi batek astindu zuen eskualdea. Kurdistango Kahramanmaras (Maras) hiritik gertu egon zen epizentroa, eta 7,5eko indarra izan zuen; hau da, gauekoa baino pixka bat ahulagoa izan zen.


Lurrikarak Turkiako eskualde kurdua eta Siriako eta Irango Kurdistan astindu ditu, eta, laguntza kudeatucloseZuzendu. eta kaltetutako eremuetara iristeko, Kurdistanen krisi mahaia eratu du HDP Herrien Alderdi Demokratikoak. «Herrialdearen historiako hondamendi sismikoLurrikarari edo lurrikarei dagokiena.
rik larriena da hau», esan zion Mithat Sancar HDP alderdiko presidentekideak BERRIAko berriemaile Orsola Casagranderi. Eta zehaztapen bat nabarmendu zuen: «Asko etxean zeuden lurrikara gertatu denean, eta horregatik izan dira hainbeste hildako eta zauritu».

«Asko etxean zeuden lurrikara gertatu denean, eta horregatik izan dira hainbeste hildako eta zauritu».

Mithat Sancar (Kurdinstango Herrien Alderdi Demokratikoa)

Ohikoak, eta suntsitzaileak

Eskualde horretan sarri gertatzen dira lurrikara handiak. Baina gogoratzen diren hondamendirik larrienetan azkena 1999ko abuztuaren 17an gertatu zen. Azkena baino ahulagoa izan bazen ere (7,6), Izmiteko lurrikara deiturikoak 17.000-18.000 pertsona hil zituen, datu ofizialen arabera. Hala ere, Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentearen esanetan, Turkiak 1939. urtetik pairaturikocloseJasandako. «hondamendirik handiena» izan da azkenekoa. 

Turkiako presidentearen esanetan, 1939. urtetik pairaturiko «hondamendirik handiena» izan da.

Lurrikarak ohikoak dira Ekialde Hurbilean, baina hondamendi handiak eragiten dituzte gertatzen direnean. Horren atzean dauden arrazoietako bat da eraikinak ez daudela prestatuak halako seismo Lurrikara.ei aurre egiteko, nahiz eta herrialde horiek plaka tektonikoLurraren azala (litosfera) osatzen duten zati edo blokea.en gainean egon.

Lurrikarei Aurre Egiteko Estrategia Planak berak nabarmentzen du 1950eko hamarraldian migrazio handiak izan zirela hirietara, horrek azkar eraikitzea ekarri zuela, eta, hala, «hiriak ahuldu» egin zirela.

1950eko hamarraldian migrazio handiak izan ziren hirietara, horrek azkar eraikitzea ekarri zuen, eta, hala, «hiriak ahuldu» egin ziren.

1999ko seismoaren ondoren, Turkiako Gobernuak egitasmo bati ekin zion, eraikuntzen segurtasuna gainbegiratzeko. Adituen arabera, ordea, oso gutxi dira segurtasun bermeaclose Garantia.
k betetzen dituzten eraikinak. Azken lurrikararen ondorioz eroritako eraikinen artean daude, esaterako, Hatay eta Iskenderungo erietxeak.

Jatorrizko artikuluak