Lurraren barne geruzak ere etenik gabeko mugimenduan

  • Albistea entzun

Lurraren barneko prozesuen berri izateko, uhin sismikoak erabiltzen dira. Berriki, ikerketa batek erakutsi du nukleo solidoaren abiadura moteldu egin dela, eta agerian utzi du mantuaren eta nukleo solidoaren arteko abiadura aldea.

Yi Yang eta Xiaodong Song ikerlariek Nature Geoscience aldizkarian argitaratutako ikerketaren arabera, Lurraren nukleo solidoan aldaketak gertatu dira. «Errotazioan sumatu ditugun aldaketak hamarkada batzuetako zikloetan gertatzen dira, eta Lurraren barne prozesuak hobeto ulertzeko balio dezakete», adierazi zuten ikerlari txinatarrek.

Ikerketak ez du deus berririk, aditu askoren arabera, orain arteko ikerketa bidea baieztatzen baitu. Hala ere, garrantzitsua da, Lurraren barrunbeak ezagutzeko bidea luzea baita oraino. Lurraren mantucloseLurraren barneko geruza bat, lurrazalaren eta nukleoaren artean dagoena.aren errotazio abiadura eta nukleo solidoacloseNukleoaren barne-barneko zatia.rena ez dira berdinak, eta alde hori aldatuz joaten da. 


Lurraren barrunbeak aztertzea ez da afera erraza, ezin baita bertatik bertara ikertu. Jakina da Lurraren sakonean nukleo solido bat dagoela, burdinazko esfera moduko bat, eta, horren inguruan, kanpoko nukleo likidoa dago, burdin urtuz osatutakoa. Azken hori da parte likatsuacloseItsaskorra., barne nukleoaren desakoplamenducloseBat egitea bereiztea.ari bide ematen diona. Hurrengo geruza mantua da, mineral arinagoek osatutakoa, eta, azkenik, lurrazala dago.

Lurraren sakonean nukleo solido bat dago, burdinazko esfera moduko bat, eta, horren inguruan, kanpoko nukleo likidoa dago, burdin urtuz osatutakoa.
Nola neurtu daitezke Lurraren barneko aldaketak?

Barneko geruza horiek ikertzeko bideak asko hobetu dira azken urteetan, Arturo Apraiz EHUko geologoak dioenez: «Lurraren barnea ezagutzeko metodorik eraginkorrena uhin sismikoak dira, eta sekulako aurrerapena lortu da azkenengo urteetan, uhin sismikoak detektatzeko askoz ere sismografo gehiago dagoelako Lurraren azalean, eta gaitasun informatikoa izugarri handitu delako».

Hain zuzen ere, uhin sismikoen azterketa da Yangek eta Songek egin dutena. Hegoaldeko Sandwich uharteetan (Erresuma Batua) gertatutako lurrikarek uhin sismikoak sortzen dituzte, eta, mantua eta nukleoa zeharkatu ondoren, Alaskako puntaraino iristen dira. Uhin sismiko horiek neurtu dituzte 70 urtean, eta ohartu dira ez direla beti denbora berean ailegatzen lurrikara gertatu den tokitik sismografocloseLurraren mugimenduak neurtzeko gailua.ra. «Horrek esan nahi du zeharkatzen dituzten materialetan aldaketaren bat dagoela, eta, dirudienez, aldaketa hori barne nukleoaren mugimenduan aurkitu dute», azaldu du Apraizek.

Zergatik aldatzen da abiadura?

«Bi faktore daude», zehaztu du Apraizek: «Eremu magnetikoaren indar elektromagnetiko batek eragiten du barne nukleoaren mugimendua, eta, gero, baita mantuaren eta nukleoaren arteko grabitazio indarrak ere. Bi indar horien eraginez mugitzen da barne nukleoa. Indar horiek aldatu egiten dira; beraz, ez dute berdin eragiten barne nukleoan».

«Eremu magnetikoaren indar elektromagnetiko batek eragiten du barne nukleoaren mugimendua, eta, gero, baita mantuaren eta nukleoaren arteko grabitazio indarrak ere».

Arturo Apraiz (EHUko geologoa)

Bada beste arrazoi bat: barne nukleoa ez da esfera perfektu bat. «Ez da billar bola bat burdinazko magma batean sartua; apur bat esajeratuta, esan genezake arrautzaren tankerakoa dela. Gainera, horren barruan materia ez dago modu homogeneoan hedatuta. Beraz, errotazioacloseObjektu batek bere ardatzaren inguruan edo beste gorputz baten inguruan egiten duen mugimendu zirkularra.
ez da perfektua». Arrautza bat biraraztean zer gertatzen den ikusi baizik ez dago.

Hala ere, egunaren iraupenean dagoen eragina milisegundo kontua da: «ezinezkoa da guk hori sumatzea. Lurraren eremu magnetikoan izaten diren aldaketa txikiek ere ez dute, printzipioz, eraginik guretzat».

Jatorrizko artikuluak