Lurraren %30 babestuta 2030. urterako
COP15 biltzarrean parte hartu duten ia berrehun herrialdeek akordio hori lortu dute. Hain zuzen ere, 3.000 zientzialariren ikerketa batek ohartarazi duenez, izaki bizidunen espezieen %10 galduta egongo dira mende amaierarako, neurririk hartu ezean.
Espezieen desagertze gero eta azkarragoa galgatzekocloseGeldiarazteko, mantsotzeko. asmoz, COP15 NBE Nazio Batuen Erakundearen natur aniztasunari buruzko goi bileran adostu dute planetaren %30 kontserbatzea. Abenduan Montrealen (Quebec) egindako biltzarrean parte hartu duten ia berrehun herrialdeek akordio hori lortu dute. AEBak ez daude, ordea, itunaren sinatzaileen artean. Txinak eta Kanadak bultzatu dute akordioa. Horiek izan dira biltzarraren antolatzaileak.
Adostutakoaren arabera, «bereziki garrantzitsuak» diren ekosistemak babestuko dituzte. Herrialdeek zortzi urteko epea dute helburu horri dagozkion neurriak hartzeko. Hori bai, ez dute zigorrik ezarri konpromisoak betetzen ez dituztenentzat. Xede nagusia da 2050erako etenda egotea orain arriskuan dauden espezieen galera, baita egungo desagertze tasa globala hamar aldiz apalagoa izatea ere.
Xede nagusia da 2050erako etenda egotea orain arriskuan dauden espezieen galera, baita egungo desagertze tasa globala hamar aldiz apalagoa izatea ere.
Mundu osoko 3.000 zientzialariren ikerketa batek ohartarazi duenez, izaki bizidunen espezieen %10 desagertuta egongo dira mende amaierarako, neurririk hartu ezean. Dinosauroak desagertu zirenetik, Lur planetan ez da inoiz galdu orain bezainbeste espezie; askoren ustez, seigarren espezie galera masiboa da prozesu hau.
Adituen arabera, estatuek akordioa betetzen baldin badute, horrek aldaketa handiak eragingo ditu nekazaritza industrialean, enpresen horniduraclosezerbaitetarako behar diren gauzen multzoa. kateetan, eta komunitate indigenek kontserbazioan izango luketen rolean. Izan ere, itunean helburu gisa jaso dute 2030erako erdira jaistea nekazaritza intentsiboan erabiltzen diren ongarriak, eta neurri berean murriztea pestizidei eta produktu kimiko arriskutsuei lotutako arriskuak.
Helburu gisa jaso dute 2030erako erdira jaistea nekazaritza intentsiboan erabiltzen diren ongarriak, eta neurri berean murriztea pestizidei eta produktu kimiko arriskutsuei lotutako arriskuak.
Finantzaketari buruzko desadostasunak
COP27 NBEren klima aldaketari buruzko Egiptoko bilkuran gertatu bezala, COP15 biltzarrean ere finantzaketari buruzkoak izan dira desadostasunik handienak. Hegoaldeko eta iparraldeko herrialdeen arteko zatiketak porrotaren amildegiaren ertzeraino bultzatu ditu negoziazioak. Azkenean, akordioa egin dutela iragarri dute, baina, Afrikako zenbait herrialdek salatu dutenez, «behartua» izan da. Presidentetzari, zeina Txinaren esku baitzegoen, egotzicloseLeporatu. diote ez duela kontuan hartu haiek kontra egotea. Kamerunek «iruzurra» salatu du; Ugandaren iritziz, «estatu kolpea» izan da, eta, Kongoko Errepublika Demokratikoak adierazi du kontra zegoen arren akordioa egintzat jo dela.
Hegoaldeko eta iparraldeko herrialdeen arteko zatiketak porrotaren amildegiaren ertzeraino bultzatu ditu negoziazioak.
Afrikako hiru herrialde horietan [Kamerun, Uganda eta Kongoko Errepublika Demokratikoa] baso eremu handiak daude, eta egiteko garrantzitsua dute biodibertsitatea babesteko orduan. Kongoko Errepublika Demokratikoa, esaterako, munduko oihan tropikalik handienetan bigarrenaren jabe da.
Afrikako estatuen eta garabidean diren beste batzuen lehentasuna zen funtsKapitala. bereizi bat sortzea biodibertsitatea babesteko, eta diru ekarpen handiagoa eskatu diete estaturik aberatsenei. Iparraldeko herrialdeek onartu egin dute funts bat eratzea, baina NBEren egungo finantzaketa mekanismoaren barruan, eta funts bereizi bat eratzeko elkarrizketak abiatzera konprometitu dira.
Jarritako helburuak betetzeko behar den diruari dagokionez, itunean adierazi dute 2030. urtea baino lehen urtero 200 milioi euro «mobilizatuko» dituztela, iturri publiko eta pribatuetatik. Horretarako, herrialde garatuek 19 milioi euroko ekarpena egin beharko diete urtero, 2025erako, garabidean diren herrialdeei, eta ekarpen horrek gutxienez 29 milioi eurokoa izan beharko du 2030etik aurrera.
Herrialde garatuek 19 milioi euroko ekarpena egin beharko diete urtero, 2025erako, garabidean diren herrialdeei, eta ekarpen horrek gutxienez 29 milioi eurokoa izan beharko du 2030etik aurrera.
Montrealgo Akordioak 2010ean onartu zen Aichiko Akordioa ordezkatuko du. Orduan 2020rako ezarri ziren hogei helburuetako bat bera ere ez da bete. Montrealgo bilkurak Aichik eragindako etsipena amaitzea ere izan du helburu. Hala, ezarri dituen xedeak errazagoak dira neurtzeko; beraz, errazago ikusi behar litzateke estatuek zenbateraino betetzen dituzten konpromiso horiek.
Jatorrizko artikuluak
- Ituna COP15 goi bileran: Lurraren %30 babestuta, 2030. urterako Igor Susaeta - Gorka Berasategi Otamendi | |