Konexioa egin dute 'Lur-1'-ekin, osorik Euskal Herrian egindako lehen satelitearekin
Abuztuaren 16an, ostirala, 20:56 zirenean, espazioratu zuten osorik Euskal Herrian egindako lehen satelitea. Kaliforniatik (AEB) bota zuten, Elon Musk enpresari estatubatuarraren SpaceX enpresaren Falcon 9 suziri batean. Hamasei ordu geroago, larunbateko 12:42 zirenean, satelitearekin konexioa egitea lortu zuten.
AEBetako Indar Espazialak Vandenbergen (Kalifornia) duen basetik egin zuten jaurtiketa. Suziria jaurti eta hiru minutura, 20:59an, satelitea eta suziria banandu egin ziren, eta suziria lurrera itzuli zen, abiatu zen toki berera. 22:00ak baino pixka bat lehenago heldu zen Lur-1 helmugara, hots, lurrazaletik 515 kilometroko garaierara. Orbitan sartu zen gauean. Ondoren, 90 minutuan eman zion munduari lehen itzulia.
Orbitan sartu zen gauean. Ondoren, 90 minutuan eman zion munduari lehen itzulia.
Ostiral gaua eta larunbat goiza urduri igaro zituzten AVS Added Value
Solutions enpresan, satelitea eraiki duen Gasteizko enpresan. Enpresak
berak duen antenarekin harremanetan jarri zen satelitea larunbat eguerdian,
12:42 zirenean. Konexioa
ongi egin dela bermatutacloseZiurtatuta.
, espero dute satelitea irudiak hartzen hasteko
prest egongo dela aurki.
AVS Added Value Solutions enpresaren azkeneko misioa da Lur-1. Elgoibarren (Gipuzkoa) sortu zen enpresa, baina egoitza nagusia Gasteizen du 2021etik, Arabako Parke Teknologikoan. Bertan diseinatu eta muntatu dute satelitea, osorik. Behin espazioan dagoenean, enpresak bere gain hartuko du satelitearen kontrola, eta 24 orduz jarraituko dio.
Lur-1 satelitearen ezaugarriak
Gailuak 57 kilogramo pisatzen du, eta hainbat
antena ditu, baita beso zabalgarri bat ere, eguzki panelez hornitua.
Haren helburua Lurrari behatzeacloseSo egitea.
da, Hego Euskal Herriko geografia batez
ere. Horretarako, Lurraren inguruan egingo du orbita, segundoko
zazpi kilometroko abiaduran. Bereizgarri nagusia zera da, Lurreko
argazkiak oso kalitate onean ateratzeko gai dela.
Bereizgarri nagusia da Lurreko argazkiak oso kalitate onean ateratzeko gai dela.
Horrez gain, Lur-1-ek txertatuta dauka MICE gailua —Arabako konpainiak garatu du, Europako Espazio Agentziarentzat—, zeinak orbitatik irteteko aukera emango dion sateliteari, hala behar izanez gero. Haren helburua da misioa amaitutakoan satelitea espazioan ez geratzea, espazioko zabor bihurtuta. Aurreikusi dute bost urtez egongo dela martxan Lur-1.
'Perseverance' aurrekari
AVS Elgoibarren sortu zen, 2006. urtean. Gaur egun, 200 langile baino gehiago ditu, eta haietatik 25ek parte hartu dute proiektu honetan. NASAren Marte 2020 misioko Perseverance ibilgailuak dituen bi osagai ere garatu ditu enpresak Marte 2020 Perseverance: MEDA meteorologia neurtzeko gailua eta Super Cam kamera sistema bat; azken hori ibilgailuaren mastaren goialdean kokatuta dago.
Enpresak espaziora jaurti nahi dituen lau sateliteetako bat da Lur-1. Horren ondoren, beste bi espazioratuko ditu heldu den urteko otsailean, eta beste bat, berriz, uztailean.
Ez da Euskal Herriko satelite bat espaziora jaurti duten lehen aldia: aurrekoa, Urdaneta-Armsat1, 2022. urtean espazioratu zuen Satlantis taldeak —EHUk Leioan duen parke teknologikoan du egoitza—. Hori, baina, ez zen guztiz Euskal Herrian egina: Europako zenbait talderen laguntzarekin eraiki zen; beraz, Lur-1 aitzindaria da alde horretatik.
Ez da Euskal Herriko satelite bat espaziora jaurti duten lehen aldia: aurrekoa, Urdaneta-Armsat1, 2022. urtean espazioratu zuen Satlantis taldeak.
Jatorrizko artikuluak
- Konexioa egin dute 'Lur-1'-ekin, osorik Euskal Herrian egindako lehen satelitearekin Amaiur Asurmendi - Nerea Intxausti Castiñeira | |