Lourdes Perez: «Buruko gaitz bat izateak ez du esan nahi ezin denik sexualitateaz gozatu»
Sexualitatea eta buruko nahasmenduak. Biak ala biak dira gai tabuak. Lourdes Perez (Gasteiz, 1963) Emaize sexologia zentroko sexologoa da, eta estigma bikoitz horri aurre egiteko lanean dabil aspaldian.
Garrantzitsua iruditzen zaio pertsona guztiek ulertzea sexualitatea sentitzeko eta bizitzeko modu desberdinak daudela, «bakoitzak bere errealitatetik».
Buruko nahasmendu arazoak dituzten pertsonen sexualitateari arreta nola eman izeneko gidan diozue buruko nahasmenduak dituztenen eskubide sexualak urratzen direla. Non atzeman duzue hori?
Lehenik
eta behin, ulertu behar da eskubide sexualak eta erreproduktiboak
oinarrizko giza eskubideak direla, pertsona guztientzat. Hala ere,
urratzen dira, eta hori argi ikus daiteke sexualitateak lantzeko
proiektu edo estrategiacloseHelburu jakin bat lortzeko egiten diren urratsen multzoa.
gabezian. Orokorrean ez dago horrelako
egitasmorik, baina buruko nahasmenduak dituztenentzat, are gutxiago.
Zer zailtasun ditu tabu bikoitz bati aurre egin behar izateak?
Ez dagoenez gaia lantzeko estrategiarik, oso zaila da pertsona horien
behar sexualak eta erotikoak ikusaraztea, eta, ondorioz, errealitate
horiek ikusezin bihurtzen dira. Gainera, pertsona horien dimentsio
erotikoa ez bada existitzen, haien espazio intimoak ez dira
errespetatzen. Gehienetan, beren ingurukoek gehiegi babesten dituzte,
eta, nolabait, beren intimitatea izatea galarazten diete.
«Gehienetan, beren ingurukoek gehiegi babesten dituzte, eta, nolabait, beren intimitatea izatea galarazten diete».
Intimitate falta horrek zer ondorio ditu?
Pertsona horiek ez badute intimitaterik izan, ez dute jakingo zer
gustatzen zaien eta zer ez, ez dute ikasiko mugarik jartzen. Gainera,
nerabezaroan edo gaztetan egiten bazaie buruko nahasmenduaren
diagnostikoa, horrek asko eragingo du pertsona horiek izan ditzaketen
esperientzia erotikoetan.
Zer erreminta behar dira zailtasun horiei aurre egiteko?
Sexualitateetan
arreta jartzen duen formakuntza da erremintarik garrantzitsuena. Nire
ustez, ezinbestekoa da hezkuntzako agente guztiek [formakuntza] hori
izatea: pautacloseJarraibide.
k eman behar dizkiegu, sexualitateen arreta orokorra
ziurtatzen duten irizpideekin. Horrez gain, komunikazioa egon behar da
diagnostikoa jaso duen pertsonaren eta familiaren nahiz haren inguruko
profesionalen artean.
Pertsona horiei zer erreminta ematen ahal zaizkie?
Sexualitatea
gai tabu bat da. Baina horri buruz hitz egiten hasten garenean,
bakoitzak bere desioak betetzen dituenean edo adierazten duenean zer
duen gustuko eta zer ez, norbera bere buruaren jabe izaten hasten da,
ahaldundu egiten gara, eta hori da erremintarik indartsuena. Horregatik
da garrantzitsua ulertzea nahasmendu horiek dituztenak desberdinak
direla, eta bakoitzak bere errealitatearen jabe egin behar duela.
«Garrantzitsua ulertzea nahasmendu horiek dituztenak desberdinak direla, eta bakoitzak bere errealitatearen jabe egin behar duela».
Errealitate anitz badaude ere, gidan diozue guztiei ezaugarri berak jartzen zaizkiela. Nondik datoz uste horiek?
Uste
edo aurreiritzi horiek guztiak sexualitatea itzalean egon izanaren
ondorioa dira. Baina argi izan behar dugu: buruko gaitz bat izateak ez
du esan nahi ezin denik sexualitateaz gozatu. Ez dago sexualitatea nola
bizi behar den azaltzen duen eredu orokor bat, bakoitzak deskubritu
behar du zerk sentiarazten duen ondo eta zerk ez, mugak ere jarriz.
Uste horiei lotuta, genero desberdintasunik nabaritu duzue?
Ikusi
dugu diagnostikoa duten emakumeei sozializazioa ez zaiela hainbeste
errazten, eta, ondorioz, arazo gehiago dituztela harremanak egiteko.
Gainera, menpekotasun afektibo batean sozializatzen dituzte, eta hori
zaurgarritasuncloseErraz kaltetua gerta daitekeenaren nolakotasuna.
aren faktore bat izan daiteke kasu askotan; besteak beste,
indarkeria matxistan. Beraz, argi dago buruko nahasmenduak dituztenen
sexualitateaz ez hitz egiteak ez digula inolako onurarik egiten, batez
ere emakumeoi.
«Argi dago buruko nahasmenduak dituztenen sexualitateaz ez hitz egiteak ez digula inolako onurarik egiten, batez ere emakumeoi».
Nola egiten ahal zaie aurre aurreiritzi horiei?
Garrantzitsua
da pertsona guztiek, diagnostikatuta egon edo ez, ulertzea sexualitatea
sentitzeko eta bizitzeko modu desberdinak daudela, bakoitzak bere
errealitatetik. Horri guztiari aurre egiteko era da [sexualitatea]
bizitzea bakoitzari erosoen egiten zaion modutik: sentitzeko, izateko,
harremanak izateko eta maitatzeko. Ez dago besterik.
Pertsona guztien eskubide sexualak ziurtatzeko bide onean doa gizartea?
Baietz
esango nuke. Askotan aukeretan jarri beharrean arreta, mugetan eta
zailtasunetan pentsatzen dugu, baina txoko horretatik begirada oso
mugatua da. Arreta sexualitatean jartzea arriskutsua dela pentsatu ohi
den arren, errealitatea guztiz bestelakoa da. Horretaz mintzatzeak
ahalduntzekoclosePertsona babesgabe bat indartsua egiteko.
baliabideak ematen ditu, batez ere buruko nahasmenduren
baten diagnostikoa dutenei.