2020ko abenduan hamabost urte bete dira Lourdes Iriondo kantaria hil zela (Donostia, 1937 - Urnieta, Gipuzkoa, 2005). Bakarlari izarra, Ez Dok Amairuren akuilua eta euskal kantagintzaren erreferentea izan zen 1965etik 1978ra bitartean. Behinola izan zuen itzala itzalpean geratu da, baina.
«Lourdesi ez zaio aitortu ezer ere», uste du Joxemari Iriondo kazetari eta abeslariaren lehengusu txikiak: «eta euskal kanta berriaren linea Soroak laukoteak hasi bazuen, gero etorri zen Mixel Labegerie, eta segidan Lourdes; eta Lourdes izan zen mugimendu guztia abian jarri zuena. Mitoak bakoitzak bereak egiten ditu, baina Ez Dok Amairuren arima eta gorputza Lourdesen lilura izan zen».
Lourdes Iriondok Andoainen (Gipuzkoa) kantatu zuen euskaraz lehen aldiz jendaurrean, herriko ikastolaren alde, 1964an. Urte hartan hasitako taula gaineko ibilbidea 1978an eman zuen amaitutzat. Hamabost argi urte, eta, ondoren, itzal handiko izan zena itzaletan geratu zen.
Jatorrizko artikuluak
- Izar eta ezin Amagoia Gurrutxaga Uranga | |