Lokatzetan

Andoni Egaña |
  • 202 hitz

Mediterraneoan jazo diren uholdeen berri ematerakoan kazetari batek egin duen iruzurra kritikatu du bere iritzi zutabean Andoni Egaña bertsolariak. Halako albisteak ongi transmititzeko izaten diren zailtasunak ere azpimarratu ditu.

Denik eta lanik zailenetakoa iruditzen zait telebistako erreportariarena. Batik bat albistea ez denean hain albiste. Zuzendariak erabaki du, esaterako, Gernikako urriko azken asteleheneko azokara joan behar duzula eta konexio bat egingo dutela, zuzenekoa. Urteroko kontua da. Ez da deuscloseEzer.
desberdinik gertatzen urtetik urtera. Han dago erreportaria zuzenean sartzeko prest, «Joder! Zer kontatu behar dut nik ez bada ezer zirraragarririk gertatu» pentsatuz. Gero, argitxo gorria piztean, ahalik eta enfasicloseHanpadura.
rik handienez esaten ahalegindu beharko du: «Aurten ere jendetza ikaragarria bildu da…».

Albistea albiste denean besterik da. Baina, orduan ere, kosta egingo zaio erreportariari tonu egokia aukeratzen. Jolastiegia hautatuko du. Edo sarkorregia. Axolarik eza sumatuko zaio edo eraginegia azalduko da.

«Kosta egingo zaio erreportariari tonu egokia aukeratzen. Jolastiegia hautatuko du. Edo sarkorregia. Axolarik eza sumatuko zaio edo eraginegia azalduko da».

Valentziako herri batetik, Espainiako telebista kate pribatu baten programarako zuzenean sartzeko prestatzen ari zen erreportaria. Ez zuen hitzik aurkituko hango sarraskiacloseGizaki askori bizia kentzea.
ren izugarria adierazteko, eta belaunikatu eta propio lokatzetan sartzea otu zitzaion. Hartara, argi gorria pizten zenean bera ere lokaztua azalduko zen. Baina kamera batek tranpa hori egiten harrapatu zuen, eta irudiak guztiok ikusi ahal izan ditugu. Programaren zuzendariak esan du berehala kaleratuko duela erreportari iruzurgilea. Eta harrapatu izan ez balute…?

Jatorrizko artikuluak