Likidotasuna gelditu
Egunero ikusten ditugun irudi bortitzei buruz ari da bere iritzi artikuluan BERRIAko zutabegile Goizalde Landabaso kazetaria. Oso irudi gogorrak ikustera ohitu garela uste du, eta horrek zaildu egin dezakeela gertaeren larritasunaz ohartzea.
New Yorkeko auzo aberats batean jazocloseGertatu.
da. Bertako kaleetan saltoki ibiltaria zuen musulmandar saltzailearen kontra. Erasotzailea: Stuart Seldowitz 64 urteko estatubatuar bat da. Ez edozein estatubatuar, Barack Obamaren gobernuan palestinar eta israeldarren arteko Auzietarako Bulegoko zuzendariordea. Erasoaldia beroaldi bati egotzi dio Seldowitzek, baina dozena bat egun zeramatzan eraso eta erasoka. Bideoak daude eta sare sozialetan barra-barra dabiltza. Hamaika astakeria esaten dizkio saltzaileari, esaterako, 4.000 ume palestinar hil zituztela berrestencloseAurretik esan dena baieztatzen.
dio, eta gutxiegi izan zirela. Azkenean atxilotu dute erasotzailea eta epaile aurretik pasatzeko zain dago.
«Nik ez dut bideo osoa ikusi; jarraitzeko indarrik ez dut izan. Itzela da zein harrokeria eta inpunitatez egiten dion saltzaileari».
Nik ez dut bideo osoa ikusi; jarraitzeko indarrik ez dut izan. ItzelacloseIkaragarria.
da zein harrokeria eta inpunitatez egiten dion saltzaileari. Ez dakit Hannah Arendt-en gaiztakeriaren banalitateacloseZerbaiti garrantzia kentzea.
rekin duen zerikusirik, edota deshumanizazioarekin. Agian zineman edo telebistan ikusi ditugun fikziozko sorkuntza lanekin du zerikusia. Hainbeste ikusi ditugu, hain astakeria handiak, dagoeneko dena bilakatu zaigu fikzio. Sarraskiak fikzio edo errealitateari dagozkion ekoizpencloseProdukzio.
aren arabera bereizten ditugu. Pelikula bada, fikziotzat hartzen dugu; albistegietan bada, aldiz, errealitate. Uste dut, baina, mugarri hori gero eta lausoagoa dela, eta nik ere ez dut hain argi, batzuetan, zein den zein. Irudi gaindosia ote? Ikus-entzunezkoen kontsumo zorabiagarriak anestesiatu ote gaitu? Likidoegi bihurtu dira gure mundua, gure hedabideak, gure pertzepzioa, gure burmuina, gure pentsatzeko gaitasuna? Slowtasuna ote irtenbidea? Nor izango da lehena tren bizkorraren galgacloseBalazta.
ri eusten?
Mundu hau toki hobea izan liteke; argi dago.
Jatorrizko artikuluak
- Likidotasuna gelditu Goizalde Landabaso | |