'Daniel' ekaitzak eragindako uholdeen ondotik, epidemia arriskua Libian
Milaka lagun hil ostean, Libiako Derna hirian ia
galdua da inor bizirik topatzeko itxaropena. Erreskate lanetan izan
diren Accion Norteko kideek azaldu dutenez, epidemiarik ez sortzea dute
orain lehentasuna. Horretarako, lehenbailehen atera behar dira uholdeetan hil zirenen gorpuak.
Beste krisi humanitario baten mehatxupean dago Libiako Derna hiria, irailaren 10ean Mediterraneo kostaldeko hiri hura Daniel
ekaitzak jo zuenetik. Uholdeen ondorioz, 10.000 lagun baino gehiago
daude desagertuta, eta 3.300 herritarren baino gehiagoren gorpucloseGorputz hila.
ak
erreskatatu dituzte orain arte [irailaren 20ko datuak dira], Libia ekialdeko gobernuaren datuen
arabera. Milaka gorpu horiek epidemiarik ez eragitea da orain erronkacloseLortu beharreko helburua edo eginbehar zaila.
rik
premiazkoena.
«Erreskate lanak amaituta, orain beste behar batzuk daude. Makineria sartzen hasi dira suntsitutako eraikinak apurtzeko, ea han harrapatuta dauden gorpuak ateratzen dituzten». Roberto Ogeta Gasteizko Udaleko suhiltzaileak Libiatik itzuli berri adierazi duenez, garrantzi handia du gorpu horiek lehenbailehen ateratzeak, epidemiarik ez izateko. «Ur putzuak sortu dira sotoetan eta halakoetan, eta halakoak oso azkar kutsatzen dira».
«Ur putzuak sortu dira sotoetan eta halakoetan, eta halakoak oso azkar kutsatzen dira».
Accion Norte elkarteko kidea da Ogeta, eta hilaren
13an iritsi zen Libiara, erakunde horretako beste bederatzi kiderekin batera —guztiak
Gasteizko Udaleko suhiltzaileak—. «Ezin izan dugu inor bizirik topatu».
Azaldu duenez, suntsitutako eraikinetan hondakinen artean sortzen diren
tarteak, lurrikaretan bizirauteko aukera eman dezaketenak, Libian ez
dira nahikoa izan. «Bizirauteko eremuak urez estalita egon dira, eta
lohizcloseLokatzez.
beteta gelditu dira».
Accion Nortekoekin batera aritu dira Italiako eta Turkiako erreskate talde batzuk lanean. «Haiek ere ez dute inor bizirik topatu. Jendea itsasoan dago, edo bizpahiru metroko lohi geruza baten azpian lurperatuta».
Urtegiak apurtuta, triskantzacloseTxikizioa.
Derna ur jario erraldoi batek zeharkatu zuen hilaren 10ean. Ekaitzak
botatako euri jasari ezin eutsita, urtegi bat lehertu zen, eta hark
askatutako urak beste urtegi bat apurtu zuen segidan. Derna ibaiak lau
solairuko altuera hartu zuen bere ibarcloseBi mendialderen arteko tarte aski luzea, gehienetan ibai batek zeharkatzen duena.
retik kanpo, eta ur mailak altuera
horretan jarraitu zuen 40 minutu inguruan, hiriko biztanleek Accion
Norteko suhiltzaileei azaldu dietenez.
«Altuera horretatik behera gelditu zirenak —eta asko urak suntsitutako
eraikinen hondakin artera erori ziren— itota hil ziren», Juan Carlos
Delgado Accion Norteko presidentearen esanetan. «Itsasoa, ibaiaren
bokaleancloseIbaia itsasoratzen den lekuan.
, gorpuz beteta zegoen: pertsonen gorpuak eta animalienak; auto
birrinduak ikusten ziren, urak ehunka metro arrastaka eramandakoak.
Irudi kaotiko bat». Ogetak ere urak hartu zuen indarra nabarmendu du.
«Merkantzia itsasontzietako edukiontziak agertu dira eraikinetako
teilatuetan». Urak auzo osoak, zubiak eta errepide zatiak eraman zituen
itsasoraino.
«Merkantzia itsasontzietako edukiontziak agertu dira eraikinetako teilatuetan».
Accion Nortekoek badute eskarmentua nazioarteko laguntzan. Turkian izan ziren joan den otsailean, lurrikararen harira; Amazoniako sute batzuei aurre egiten izan ziren 2019an, Bolivian; erreskaterako trebakuntza saioak eskaini dituzte Nikaraguan; Mendebaldeko Saharan ere egonak dira hango suhiltzaileei laguntzen; eta, Libiara joan baino egun batzuk lehenago, Marokora joateko prestatu ziren, hilaren 8an gertatu zen lurrikararengatik, baina azkenean ez ziren joan, hango agintariek «berandu» bidali zutelako nazioarteko laguntza eskaria.
Herritarrak, erantzukizun eske
Dernako herritarrek haserrea adierazi
dute egunotan, hondamendia agintari politikoen utzikeriaren ondorio ere
badela iritzita. Ikerketa bat egiteko exijitu dute, eta uholdeak eragin
duen suntsiketaren erantzukizunen bat dutenek kontu emateko. Herenegun [irailaren 19an],
milaka lagun irten ziren kalera protesta egitera, eta, manifestazioen
hondarreancloseBukaeran.
, talde batek su eman zion duela egun gutxi arte hiriko alkate
izan denaren etxeari —Libia ekialdeko gobernuak kargugabetu egin du,
krisiaren ostean—. Protestak piztu ostean, gobernuak hiritik kanporatu
ditu kazetariak.
Dernako uholdea klima larrialdiarekin lotuta dagoela ondorioztatu du,
bestalde, World Weather Attribution erakundeak, zeinak helburu baitu
Lurra berotzearen eragina neurtzea. Argitaratu duen ikerketa baten
arabera, industriaurreko garaiaren aldean planeta 1,2 gradu berotu
izanak 50 bider gertagarriagoa egin du Daniel ekaitzaren gisakoak
sortzea Libian. Ikerketak nabarmendu du, era berean, herritarren egoera
zaurgarriacloseAhula, erraz kaltetua gerta daitekeena.
faktore garrantzitsua izan dela ekaitzak Dernan eragin
dituen kalteetan.
Industriaurreko garaiaren aldean planeta 1,2 gradu berotu izanak 50 bider gertagarriagoa egin du Daniel ekaitzaren gisakoak sortzea Libian.
Jatorrizko artikuluak
- Beste krisi bat eragozteko premia Gorka Berasategi Otamendi | |