Leire Jungitu: «Haurren garapen morala sustatzen du 'Go!azen' telesailak»
'Go!azen' telesailak balio etikoetan oinarritzen den hezkuntza eskaintzen ote duen ikertu dute Leire Jungituk eta Sara Osuna Acedok.
Telesailaren 8.0 denboraldiak izan ditzakeen aniztasun mezuak identifikatzea eta horiek hezkuntzan izan dezaketen eragina zehaztea izan dira egindako lanaren xede nagusiak.
Zergatik erabaki zenuten 'Go!azen' aztertzea?
Sara Madrilgoa da, eta ez zituen ezagutzen Euskal Herriko transmediacloseEuskarri bat baino gehiago elkarren osagarri erabiliz komunikatzen den istorioa.
telesailak. Ikerketarekin hasi, eta ikusi genuen oro har ez zegoela horren inguruko informazio zientifikorik. Go!azen-en ikus-entzuleak, ordea, oso leialak dira, eta arrakasta horren nondik norakoak ikertu nahi genituen. Erabilera pedagogikorik izan zezakeen jakin nahi genuen.
«Go!azen-en ikus-entzuleak oso leialak dira, eta arrakasta horren nondik norakoak ikertu nahi genituen. Erabilera pedagogikorik izan zezakeen jakin nahi genuen».
Zer emaitza eskuratu dituzue?
Transmedia telesaila izateak ikus-entzuleei modua ematen die edukiak eskuratzeko zenbait bide erabiliz. Go!azen ikusteaz gainera, telesaileko liburuak irakurri, podcasta entzun edota kontzertuak ikus ditzakete. Ikus-entzuleak igorleakcloseBidaltzailea, emisorea. ere badira.
Nola lortu dute hori?
2022ko udan kaleratu zuten abestia adibide argia da. Ikusleek bidali zituzten letra zatietatik sortu zuten kantua, puzzle baten antzera. Bizi alai du izenburua, eta 550 umek baino gehiagok hartu zuten parte sorreran. Bagoaz da beste adibide bat. Kantu lehiaketa hori irabaziz gero, pantaila zeharkatu eta telesaileko aktore bihurtu ahal ziren zuzenean.
Horrek leialtasuna bermatzen du?
Bai. Komunikazioaren arloan, emirec deritzo mota horretako estrategiari; hau da, hartzaile eta igorle. Atxikimendua sortzen du; ingelesez, engagement terminoa erabiltzen dugu hori definitzeko.
Zer balio helarazten die umeei?
Guk hamar aztertu genituen, Schwartz autoreak [Shalom H. Schwartz] esan zuelako kultura guztietan hamar balio etiko daudela. Boterea agertu da gutxien, eta Amaia zuzendariarengan agertu da. Aldiz, borondate oneko jarrera aurkitu dugu gehien. Pertsonaia guztiek zuten.
«Borondate oneko jarrera da gehien aurkitu duguna. Pertsonaia guztiek zuten».
Zeintzuk dira gainerakoak?
Norberaren erabakiak hartzeko gaitasuna: Maddik musika ikastea erabakitzen du. Arrakasta lortzeko gaitasuna: Maddik eta Unaxek maketa lehiaketa irabazten dute. Estimulazioa, hedonismoaclosePlazera bilatzea., onespena eta ziurtasuna. Unibertsalismoa, inplizituki, inor ez da ilegala mezua kamiseta batean agertzen denean. Eta tradizioa: Ibaik helarazten du.
Zer eragin dute haurrengan?
Gizartea closeEzaugarri ezberdinetako pertsonak biltzen dituen gizartea.
heterogeneoacloseEzaugarri ezberdinetako pertsonak biltzen dituen gizartea.
dela erakusten dute, baina biktimismoa alde batera utzita. Iraia gorra da, baina keinu hizkuntza erabiltzen du, eta abantaila bihurtzen du. Aniztasuna eta berdintasuna parean daude. Egoerek barne gatazkak sortzen dituzte umeengan, eta, beraz, haien garapen morala sustatzen dute. Gizarte arazoei irtenbideak bilatzen ere laguntzen die; balio etikoetan oinarritutako identitatea sortzea ahalbidetzen du.
«Egoerek barne gatazkak sortzen dituzte umeengan, eta, beraz, haien garapen morala sustatzen dute».
Euskara ere sustatzen du?
Eduki guztiak euskarazkoak dira, eta ageri diren abesti guztiak ere euskarazko kantuen bertsioak dira. Euskarari balio handia ematen dio hizkuntza gisa. Haurrek eskolatik kanpo erabiltzen dute, eta hori oso positiboa da. Alde horretatik, ondo egiten jakin du Go!azen-ek: aldizkarien 4.000 eta 5.000 ale artean saldu dituzte.
Jatorrizko artikuluak
- «Haurren garapen morala sustatzen du 'Go!azen'-ek» Iraia Vieira Gil | |