Lehenbiziko aldiz Jaizkibelek konpainia gisa desfilatuko du
Konpainia parekideak irailaren 8rako baimena eskatu zion udalari, eta onartu egin dio. Orain arte, manifestazio moduan desfilatu behar izan dute.
Konpainiak adierazi du erantzun hori «historikoa» dela, herrian inoiz ez delako halakorik gertatu: udalak berak aitortza egitea berdintasunaren alde egiten duen konpainia bakarrari.
Jaizkibelek konpainia gisa desfilatuko du datorren irailaren 8an,
Hondarribiko Udalak (Gipuzkoa) horretarako baimena eman baitio. Hala
jakinarazi dio konpainia parekidecloseBerdintasun printzipioan oinarritzen dena.
ak berak BERRIAri. 28 urtean gertatu
ez dena posible izanen da aurten, eta, horregatik, «aldaketa
garrantzitsua» dela azaldu du konpainiak: «Lehenbizikoz udalaren
errekonozimendua jaso dugu, eta, modu horretan, konpainia bat garela
onartuko du herriak».
«Lehenbizikoz udalaren errekonozimendua jaso dugu, eta, modu horretan, konpainia bat garela onartuko du herriak».
Orain arte, manifestazio moduan atera behar izan dute Jaizkibel
konpainiakoek, eskatuta ere udalak ez zielako baimenik ematen konpainia gisa
desfilatzeko. «Zenbait urtetan, baimena eskatu izan
diogu udalari, baina udalak ez zigun erantzuten; edo baimena ematen
zigun, baina beste kale batzuetatik desfilatzeko». Ondorioz,
manifestazio moduan irtetea zen «modu bakarra» berdintasunaren
aldeko aldarriacloseEskaera.
kalera eramateko.
Iaz Igor Enparan alkateak hartu
zuen kargua (Abotsanitz alderdikoa), ordura arte agintean egon ziren
jeltzaleei alkatetzaren lekukoa hartuta. Hark propio errancloseEsan.
zien
konpainiakoei baimena eskatzeko udalari, baina Jaizkibelekoek soilik
entseguetarako baimena eskatu zuten, eta ez alarde egunean
desfilatzekoa. Irailaren 8koa ohi bezala egitea erabaki zuten: Eusko
Jaurlaritzako Segurtasun Sailari manifestazio gisa ateratzeko baimena
eskatzea. Halere, udalak onartu egin zien entseguetarako baimena, eta
alarde egunean Guadalupen egiten duten mezarako ere toki bat gorde zuen
konpainiako ordezkarientzat. Alarde egunean, berriz, ohi bezala atera
ziren.
Aurten, baina, iazkoa gogoan izanda, hausnarketa egin dute taldean, eta erabaki dute baimena eskatzea udalari. Inoiz jaso gabeko erantzuna eman diete: konpainia gisa ateratzen ahalko dira.
Bilera ugari
Abotsanitz alderdiak iragarri zuen aurten
«administrazioaren urtea» izanen dela, Enparanek berak urte hasieran
erran baitzuen udala ari zela baimen guztiak kudeatzencloseEgiteko baten antolaketaren arta izaten.
aurten. Eta hala
gertatu da, errandakoa bete baitu. Udalak berak erran izan duenez,
astero ari dira bilkurak egiten gaiari konponbidea emateko bidean; eta
aitortu dute bide horretan urratsak egiten ari direla.
Zehazki,
iaz hasi zen Enparanen gobernuaren «konponbiderako bidea»: hark sustatu
zituen bai alarde baztertzaileari eta bai Jaizkibel konpainiari harrera
egiteko orduan eginiko berritasunak. Hain justu ere, erran zuen
pozgarria zela alderdi guztiak egon izana «harrera instituzionalaren
gunean» —Hondarribiko EAJk ez zion harrerarik egin Jaizkibeli; eta
Hondarribiko EH Bilduk, Emakundek eta Arartekoak ez zioten harrerarik
egin hautu baztertzaileari—; gogoratu zuen hori gertatzen zen lehen
aldia zela aldarri parekidea hasi eta horren ondoriozko gatazka hasi
zenetik.
Etorkizunera
begira, azaldu zuen aurrerantzean egin beharreko pausoak herritarren artean
«adostu» behar direla, eta azpimarratu herrian
«adiskidetze» prozesu bat behar dela horren atariko. Iaz desadostasunak
antzemancloseNabaritu.
baziren ere, udalean talde politiko guztiek bat egin dute adierazpen
instituzional batean, azaldu zuenez, eta uste du horri eman behar
zaiola garrantzia.
Jatorrizko artikuluak
- Lehenbiziko aldiz Jaizkibelek konpainia gisa desfilatuko du Isabel Jaurena | |