Lehen musua: akordatzen zara?

Norberaren biografian markatuta gelditzen diren mugarrietako bat da lehen musua. Adituak bat datoz: nortasuna eraikitzen duten piezetako bat da lehen musua, eta nerabezaro-helduaro trantsizio horretan dauden sexu jarrerak hobeto ulertzen lagun dezake.

Eman egin ote zenion, edo berak zuri. Ez zenekien zer egin mingainarekin. Ezta arnasketarekin ere. Itxi zenituen begiak? HatscloseArnasa.
ari hatsa ote zerion jakiteko bota zenuen hatsa airera lehendabizi. Eta sudur hori? Planifikatuta zeneukan, eta entseatuta ispilu aurrean. Edo ezustean harrapatu zintuen berak. Gustatu egin zitzaizun. Edo goragale apur bat eragin. Lehen musua izan zen. Akordatzen zara?

Erantzuna (ia) beti da baiezkoa. Psikologoek memoria autobiografikoa esaten diote: norberaren bizitzaren narrazioa, alegia. Eta narrazio horretan badira kapituluak: bizi mugarriak esaten diete. Izan daitezkeenak beldurra, poza, lotsa... sekula ahazten ez diren horiek. Eta kapitulu horietako bat da lehen musuarena.

The Guardian egunkariak duela aste batzuk eman zuen Japonian egindako ikerketa baten berri. Hezkuntza Sexualerako Elkarteak egin du hango gazteen artean inkesta bat, eta «minimo historikoetara» jaitsi da jada lehen musua eman duten 15-18 urteko gazteen kopurua. 2023an egindakoa da inkesta. Mutikoetan: %22,8. Nesketan: %27,5. Ondorioa: gazte horiek «sexu aktibitate fisiko errealetik» aldendu egin direla, eta horrek eragina izan dezakeela Japoniako «jaiotza tasan». Arrazoien artean bat: pandemia. Ikastetxe asko itxi egin zituztela, aurrez aurrekoa debekatu egin zutela, eta askorentzat «oso une delikatuan» gertatu zela hori: «Euren arteko kontaktuan eta sexualitatean interesa agertzen hasten diren garaian». Tamaki Kawasaki soziologoarena da hausnarketa: «Gazteok gero eta joera handiagoa dute etxean gelditzeko eta eduki sexualak bakarka kontsumitzeko».

«Gazteok gero eta joera handiagoa dute etxean gelditzeko eta eduki sexualak bakarka kontsumitzeko».

Tamaki Kawasaki (soziologoa)

Itsaso Bakedano sexologoak ere gogoan du bere lehen musua: «Bai, oroitzen dut. Aritu naiz arakatzen, eta badu nire biografiaclosePertsonaren bizitzaren historia.
n toki garrantzitsu bat».

Lehen musua «une funtsezkoen» artean beste bat dela dio Bakedanok, eta inportantea: «Zeren lehen aldi asko ditugu bizitzan. Bizikleta bat hartu nuen lehen aldia, eskolara bakarrik noan lehen aldia, etxeko giltzak ematen dizkidaten lehen aldia… Horrelako momentu asko daude gure bizitzan, giltzarricloseGako.
ak izan daitezkeenak, eta sexualitatean ere badira halako giltzarriak, baina ematen du penetrazio bat dagoenean bakarrik dela lehen aldia. Hori oso ikuspegi mugatua da. Hortik ateratzea da gaur egun sexologoen artean dauzkagun erronketako bat».

«Ematen du penetrazio bat dagoenean bakarrik dela lehen aldia. Hori oso ikuspegi mugatua da. Hortik ateratzea da sexologoen erronketako bat».

Itsaso Bakenado (sexologoa)

Bakedanok topatu ditu bere kontsultan lehen musuari buruzko «bizipenak» eta «abenturak». Eta atera du lehen ondorioa: «Dudarik gabe, lehen musuak markatu egiten du. Eta lehen musua eman aurreko prozesuek eta gogoetek ere markatzen dute. Hau da: nerabeekin edo haurrekin nabilenean, zalantzetako bat izaten da. ‘Jakingo dut musu bat ematen? Jakingo ote dut non jarri behar ditudan mingaina-eta?’. Zalantza asko daude».

Musuen testuingurua

Bakedano sexologoak beste elementu bat nabarmendu du: «aldentzen gaituela dena genitaldu behar horretatik ere. Horregatik eman behar diogu garrantzia eta eman behar diogu lekua. Musua ematea hartu-emana da, eta bi mingainek elkarren ahoan sartuta lortzen dutena da hori: biok dugula mingaina, eta zu sar zaitezkeela nirean eta ni zurean. Hor dagoena magia da. Gero erritmoak daude, hatsaren usainak daude, txikleak, zigarretak, listuak… Hor ere badago mundu bat. Baina bai, egia da musuak berdindu egiten gaituela».

Baina ez da hala kultura guztietan. Nerea Osinalde EHUko Biokimika saileko irakasleak musuen jatorria aztertu du BERRIAren Argi Aldian zutabean. Gehienok musua «afektuarekin eta maitasunarekin» erlazionatzen dugula dio, «baina pertzepziocloseIrudipen.
hori ez da unibertsala eta ez da kultura guztietan gertatzen». 2015ean musuei buruz egindako ikerketa baten berri eman du Osinaldek: munduko 168 kultura ezberdini egindako inkesta bateko emaitzek erakutsi zuten soilik kulturen %46k dutela elkarri musu emateko praktika erromantiko eta soziala. Kultura batzuetan «nazkagarritzat» hartzen dituztela ere azaldu du, eta dokumentatutako lehen musu erromantikoa Mesopotamian emandako bat dela, K.a. 2500. urtean —buztinezko oholtxo batean agertzen da irudia—.

K.a. 2500. urtean Mesopotamian aurkitutako buztinezko oholtxoa. Hori da dokumentatutako lehen musu erromantikoa. BERRIA

Eta ezpainetan musu emateko ohitura hedatu ahala, ahoz aho transmititzen diren birusen infekzioak gehitu eta hedatu ziren. Eta egungo primateen higiene erritualak aipatu ditu, eta nola amaitzen dituzten garbiketa saioak musuka, eta nola zituzten lehen gizakiek ere antzeko jokabideak higieneari dagokionez, eta nola ikertzaileek uste duten garai bateko portaera erritual haien aztarna direla musuak.

«Badago, bai, kimika musuetan: hormonak, endorfina, dopamina... Musua eta maitasuna hori baino gehiago da, baina baditu osagai kimikoak».

Nerea Osinalde (EHUko Biokimika saileko irakaslea)

Baina badute kimikarik musuek? «Badago, bai, kimika musuetan: hormonak, endorfina, dopamina... Musua eta maitasuna hori baino gehiago da, baina baditu osagai kimikoak». Osinaldek dio «maitasun erromantikoan» hiru fase bereiz daitezkeela: «Desira, erakarpen erromantikoa eta atxikimendua». Eta fase bakoitzaren azterketa kimikoa egin du. Desira fasea: «Sexu hormonek, hots, estrogenoak eta testosteronak gidatzen dute». Erakarpen erromantikoaren fasea: «Euforia sentimenduak gailentzen dira; antza, garunean gertatzen den dopamina eta noradrenalina neurotransmisoreen askapenari esker». Atxikimendu fasea: «Egonkortutako bikotekidearen ondoan sentitzen den barealdi eta batasun emozionalaren garaia. Garuneko oxitozina eta basopresina neurotransmisoreen mailek gora egiten dute».

Jatorrizko artikuluak