Legez kanpo itzularazten dituzte migratzaileak Europaren atarian
Europara heltzeko bidean, 3.000 migratzaile daude harrapatuta Bosnia eta Kroazia arteko eremuan. Hortik, bidaia arriskutsu bat egiten dute Italiara heltzeko. Baina Kroaziako Poliziak, atzeman, eta legez kanpo itzularazten ditu; askotan, indarkeria erabiliz. BERRIAk haien lekukotasunak bildu ditu, tokian bertan.
Hemen dauden migratzaile gehienen helburua da EBko muga gurutzatzea, eta Kroazia eta Eslovenia oinez zeharkatuz Italiaraino iristea. Horretarako, ordea, mendiak, basoak eta ibaiak gurutzatu behar izaten dituzte, eta Europara heltzeko ibilbide arriskutsu horri The game esaten diote, nahiz eta jolasetik ezer gutxi izan.
Kroaziako Poliziarekin topo egiteak jokoaren amaiera dakar, hain zuzen, migratzaileak EBren lurretan atzemanak izan arren, ia kasu guztietan legez kanpo Bosniara itzularazten baitituzte, asiloa eskatzeko aukerarik eman gabe.
Jatorrizko artikuluak
- Legez kanpo itzularazten, Europaren atarian Iñaki Agirre | |