Laura Pego: «Tortura jasan duten gehienek eskatzen dute tortura egon dela aitortzea eta negazionismoari aurre egitea»
Askotariko diziplinetan aditu diren hamabost ikerlarik 1979tik 2015era arteko Nafarroako tortura kasuak ikertu dituzte: 1.068 kasu orotara. Kriminologiaren Euskal Institutuko lantalde zabal horren zuzendari izan da Laura Pego (Pasaia, Gipuzkoa, 1968).
Nabarmendu duzue azterlana ez dela bukatu. Zergatik?
Ez dugu denbora askorik izan kasuen bolumen guztiari aurre egiteko. Gainera, azaroan, txostena amaitu aurretik, albiste batzuetan kaleratu zen ikerketa egiten ari ginela, eta kasu berriak sortzen dira. Unibertsitateak egiten du ikerketa: talde independentea da, ez du erlaziorik gobernuarekin, eta horrek bermea ematen du.
«Unibertsitateak egiten du ikerketa: talde independentea da, ez du erlaziorik gobernuarekin, eta horrek bermea ematen du».
Kanpoko laguntza izan duzue?
Nafarroako Torturatuen Sareak lan garrantzitsua egin du. Haien laguntza izan dugu. Izan ere, garrantzitsua da proiektuarenganako eta gure taldearenganako konfiantza. Esperientzia traumatikoa closeGertaera batek osasunean dituen eragin negatiboen multzoa.
da. Prozesu oso bat behar du, eta gogorra da, gogoratzen hasten baitira. Zer gertatu zitzaien galdetzen dien paper zuri bati egin behar diote aurre. Ez diegu guztiei elkarrizketa egiten, baina, egiten diegunen artean, askok lehen aldiz kontatzen dute bizi izandakoa. Kontatzen digutenez, elkarrizketa gogorragoa da. Guregana etorri baino aste edo egun batzuk lehenago, urduritzen hasten dira. Zenbaitek esaten digute ezin dutela lorik egin. Elkarrizketaren ostean, gauza bera. Hala ere, askok diote kontatzeak mina arintzen diela.
Emaitza kontuan hartuta [1.068 kasu], tortura sistematikotzat jo daiteke?
Frankismoan eta trantsizioko lehen urteetan sistematikoa izan zen, eta, hortik aurrera, intentsitate handiko garaiak izan zituen. Amnesty Internationalek esaten du ordutik tortura noizbehinka baino gehiagotan erabili zela. Txostenean diogu nabarmentzeko moduko maila batean gertatu zela, terrorismoaren aurkako borrokaren eta inkomunikazio erregimenarencloseAtxilotuak kanpoaldearekin inolako harremanik eduki ezin duen atxikitze egoera.
testuinguruan gertatu zela nagusiki, eta abusu horiek orain gutxi arte iraun dutela, nahiz eta azken urteetan kasu gutxiago izan.
Hego Euskal Herrian, hiru txostenak aintzat hartuta, 5.000 tortura kasu inguru identifikatu dituzue. Kalkulu bat da, baina arazoaren tamaina islatzen du?
Errealitatera gerturatzen gaitu; dena den, ez da argazki osoa. Eusko Jaurlaritzarentzat egindako azterketako 4.113 kasuko kopuru hori txiki geratu zaigu. EAEko proiektuan, aztertzen jarraitzen dugu, kasuak bilatzen, eta gure datu basea zabalduz joan gara, gure artxiboa handituz. […] Finantzaketarik ez izanda ere, lan hori gure gain hartuko dugu.
Bere burua eta esaten dutena demostratzera behartuta egon dira maiz torturaren biktimak?
Arriskutsua da birbiktimizazioa, min gehigarria eragiten baitu ukazioak. Frogak exijitzea genero indarkeriarekin edo haurren sexu abusuekin parekatu daiteke. Nola frogatu daiteke hain toki itxian eta hain lekuko gutxirekin egindako delitu bat? Frogaren zama biktimaren gain jartzen da, eta hark ezinezko du frogatzea.
«Frogak exijitzea genero indarkeriarekin edo haurren sexu abusuekin parekatu daiteke. Nola frogatu daiteke hain toki itxian eta hain lekuko gutxirekin egindako delitu bat?».
Biktimaren profilari begira, gehienak gazteak ziren, eta %87 gizonezkoak dira.
Egiteko geratzen zaigu emakumeek aurkeztutako alegazioak sakonago aztertzea. Deigarria da adingabeen kopurua. Gutxi dira, baina inkomunikatutako 11 adingabek torturak salatu zituzten.
Txostenean, torturaren hamalau metodo identifikatzen dituzue...
Inkomunikazioa hamar egunekoa zenean, indarkeria fisikoa gehiago aplikatzen zen, eta agerikoak ziren ondorioak. Denborarekin, psikologikoagoa, sotilagoacloseAntzematen zailagoa.
den beste batera pasatzen da. Seinale gutxiago uzten dituzte. Fisikoki ez dira hain gogorrak, baina psikologikoki izugarriak dira. Ezin diogu balioa kendu tortura psikologikoari.
Istanbulgo Protokoloa closeTorturei, Zigorrei eta Tratamendu Krudel, Anker eta Iraingarriei Buruzko Dokumentazio Eraginkorra eta Ikerketa Eskuliburua da.
aplikatu diezue hamahiru pertsonari. Zertan datza?
Erreminta bat da torturaren biktimen lekukotasunaren sinesgarritasuna neurtzeko. Horretarako espresuki diseinatutako erreminta bat da, eta Nazio Batuen babesa du. Guk arlo psikologikoari erreparatu diogu. Bost ordu inguruko grabaketak dira, proba psikometrikoakcloseOndorio psikologikoak aztertu eta neurtzeko probak.
, galdeketak... Egun askoko lana da. Aipatzen digutenean soilik hamahiru direla, kontuan eduki behar da prozesu luzea dela. Emaitza izan da sinesgarritasuna handia izan dela.
Txostenak, datu bidez, torturaren errealitatea deskribatzen du; aztergaia, bestalde, sufritu duten pertsonak dira. Nola uztartu bi aldeok?
Euskal Kriminologiaren Institutuan, ahalegintzen gara alde teorikoan ez geratzen. Errealitatearen dimentsioa ezagutzeko, ezinbestekoa da zenbakiak ematea. Baina, bestalde, norbanakoa dago. Zer gertatu zaio? Bi dimentsio horiek daude, elkarren osagarri. Datuak hotzak dira, eta arazoa ikusten laguntzen dute; aldi berean, biktimarengana gerturatzen gara, eta norbanakoari begirako lan egiteko modu hori interesgarria da. Kostu handia du, pertsonaz pertsona ibili behar dugulako.
«Datuak hotzak dira, eta arazoa ikusten laguntzen dute; aldi berean, biktimarengana gerturatzen gara, eta norbanakoari begirako lan egiteko modu hori interesgarria da».
Zertan lagundu dezake aitortzari begira?
Biktima orok du egia, justizia eta erreparazioa izateko eskubidea. Gu egiaren bila gabiltza. Tortura jasan duten gehienek eskatzen dute tortura egon dela aitortzea eta negazionismoari aurre egitea. Askok esaten digute mina arintzeko modu bat dela entzutea, esaten dutena zalantzan ez jartzea, lekukotza onartzea. Horrelako ikerketak ere garrantzitsuak dira politika publikoei begira.
Jatorrizko artikuluak
- «Torturaren errealitatera gerturatu gaitu, baina ez dugu argazki osoa» Joxerra Senar | |
- 1.068 tortura kasu izan dira Nafarroan, Kriminologiaren Euskal Institutuaren arabera Julen Aperribai | |