Latxa eredu linguistikoak ChatGPTren lehen bertsioa gainditu du EGAren atariko proba egiten, eta Trivialen. Orain helburua da Latxa erabiltzaileekin harremanetan jarduteko prestatzea. Urtebete barru-edo emaitzak espero dituzte.
Hitz zentroa EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen ikerketa zentro propioetako bat da, hizkuntza teknologian espezializatutakoa. Albistea eman du egunotan:
beren jardunaren emaitza nabarmenenetariko batek, Latxa hizkuntza
ereduak, aurrerapauso «itxaropentsuak» eman ditu, eta gainditu egin du
adimen artifizialean garatu den tresna entzutetsucloseOspetsu.
enetariko bat, ChatGPT.
Itziar Aldabe, Julen Etxaniz eta Oskar Sainz ikertzaileak ari dira
Latxaren lanketan, beste hainbatekin batera, eta Eneko Agirre zentroko
zuzendariarekin elkartu dira beren lanaren berri emateko: zehazki zer
lortu duten esplikatzeko. Etxaniz: «ChatGTP gainditu du ebaluazio proba
batzuetan». Latxa hura baino abilagoa da euskaraz. Zer egiten?
«Adibidez, EGAko atariko probak egiten, EGAko irakurmenetako ariketetan,
eta Trivialeko ezagutza orokorreko gaietan».
Agirrek esan du ez dutela propio horietarako «prestatu», baina gai dela
dagoeneko horiek egiteko. Orain dela urtebeteko ChatGPT gainditu du
Latxak: lehen bertsioa. Urtebete besterik ez daramate tresna lantzen,
eta uste baino urrutirago heldu direla azaldu du Agirrek. «Hasieran,
nahiko eszeptikocloseSinesgogor.
ak ginen». Hizkuntza ereduak «motor handi baten
antzekoak» direla esplikatu du. ChatGPT eta tankerako motorrak batez ere ingelesez
eta gaztelaniaz dabiltza ondo. «Eta guk motor bat sortu dugu euskaraz
ondo dabilena».
Bi xedecloseHelburu.
nagusi ditu, eta biak ditu ezaugarri: «Lehena da euskaraz
ondo egitea. Bigarrena, librea izatea: guk Latxaren bertsio bat egiten
dugun bakoitzean webgune batera igotzen dugu; edozeinek har dezake, eta
motor hori erabil dezake bere produktuak egiteko, guztiz irekia delako».
Horiek horrela, orain gainerako hizkuntza gutxitu askorentzat ere aski
tresna erabilgarria dela uste dute.
«Guk Latxaren bertsio bat egiten dugun bakoitzean webgune batera igotzen dugu; edozeinek har dezake, eta motor hori erabil dezake bere produktuak egiteko, guztiz irekia delako».
Metaren Llama abiapuntua
Webean eskura dauden euskarazko eduki
«guztiak» erabili dituzte Latxaren «ikasketa prozesurako», eta
arrakastatsua izan da. Sainz: «Irakurtzen eta testuak sortzen ikasi du,
aldi berean». Eta «benetakotik» gero eta gertuago ari da. Hitz batetik
abiatu, eta hurrengoa «aurreikusten» ikasten dute halako ereduek:
«Etengabe». Euskarazko testuak urricloseKopuru txiki.
agoak dira beste hizkuntza
batzuetakoak baino, eta kezka zuten hasieran Hitz zentroan, eskasia hori
muga izango ote zen, baina emaitzak onak lortzen ari dira. Aurretik
«existitzen» zen eredu batetik abiatu dira, eta lagungarria izan da
hori: Metaren Llama izan da abiaburua. «Ingelesez daki batik bat; guk
egin diogu euskara sartu, eta orain ingelesez eta euskaraz daki», azaldu
du Etxanizek.
Orain helburua denez Latxa erabiltzaileekin
harremanetan jarduteko prestatzea, hori nola egiten den azaldu du
Agirrek, eta adimen artifizialak egun dituen aurrerabide bizkor eta
sakonen erakusgarri dira haren hitzak, txundigarriak: artegatasuna closeUrduritasuna.
eragiteraino ia. «Bigarren fase honetan, esaten zaio: ‘Txintxo
portatu’». Alegia, oinarrizko arau sozialak ikasten ditu: zentzu
horretan ez okerrik egiteko, legerik ez hausteko. Halaber, gauza
«erabilgarriak» egiten irakatsiko diote: «Esaterako, testuen
laburpenak». Urtebete barru-edo emaitzak espero dituzte.
«Zientzia jendearentzat egiten dugu, unibertsitate publikoan gaudelako. Bestetik, euskara zaindu nahi dugu».
Lantzen ari diren bidearen garrantzia nabarmendu nahi du Aldabek. Bi
ziocloseNorabide.
nagusirengatik: «Bat da librea dela. Guk zientzia jendearentzat
egiten dugu, unibertsitate publikoan gaudelako. Bestetik, euskara zaindu
nahi dugu, eta euskararen inguruan gehien dakigunak gu gara. Uzten
badugu beste batzuen esku, eta ingelesa bada haien jomuga, euskaraz
egingo dute, baina guk beste mimo batekin egingo dugu».
Eta
punta-puntako eran ari dira. Agirre: «Hemen daukagun gaitasuna ez dago
leku askotan Europan. Oraintxe bertan estatuan entrenatu den eredu
handiena hau da». Eta badago nola hobetua. «Hurrego Latxa hobea izateko,
euskararen munduak testu gehiago behar ditu». Taldeak laguntza eskatu
du corpuscloseIkerlan baten oinarri gisa erabiltzen den testu bilduma.
a osatzeko: «Testu horietako asko erakundeen esku daude. Asko
digitalizatuta daude, baina ez daude libre. Baina Latxak testu gehiago
behar ditu». Oraindik ere abilago jarduteko.
Jatorrizko artikuluak
- EGA egiten ikasten ari da Latxa Arantxa Iraola | |