Larraitz Amezaga: «Hilekoak ez du minik eman behar»

  • Albistea entzun

Hilekoa izatean, obulazio garaian eta harreman sexualak izateko garaian mina izatea, horiek dira endometriosiaren sintoma nagusiak. 29 urterekin diagnostikatu zioten gaitz hori Larraitz Amezagari (Donostia, 1990).

EndoFeliz liburua argitaratu zuen, gaztelaniaz, eta, orain, hura euskaratu ahal izateko kanpaina abiatu du, Verkami plataforman.

Mito bat: hilekoak min ematen du?

Hilekoak ez du minik eman behar; min ematen badu, beti dago zerbait atzean. Izan daiteke estresa bera, baina beti zerbait dago.

Hilekoa tabua bada, endometriosiacloseUteroa inguratzen duen ehuna da endometrioa, eta, gaitza dutenen artean, handitu eta hazi egiten da ehun hori, uterotik kanpo.
are gehiago?

Bai, gaur egun, hilekoa tabua da oraindik, eta horrekin erlazionatuta dauden gaixotasunak, are gehiago.

Hilekoa duten hamar pertsonatik batek pairatzen du gaitza, baina, hala ere, ez da ezaguna.

Oso gaixotasun arrunta da, baina oso ezezaguna. Hamarretik batek pairatzencloseJasaten.
du, baina, ikerketarik ez dagoenez, agian gehiago izango dira. Diabetesa sufritzen dutenak baino askoz ere gehiago gara.

«Diabetesa sufritzen dutenak baino askoz ere gehiago gara».

Larraitz Amezaga ('Endofeliz' liburuaren egilea)

29 urterekin diagnostikatu zizuten zuri. Nola?

Hamazazpi urte neramatzan sintomak pairatzen, baina beti esaten zidaten dena ondo zegoela. Egun batean, min handiz jaiki nintzen, ezin nintzen tente jarri. Kiste bat aurkitu zidaten ezkerreko obulutegian. Mina neukanez, ebakuntza egitea erabaki zuten, eta esnatu nintzenean zirujauak esan zidan kistea endometrioma bat zela, eta laugarren graduko endometriosia neukala.

Zeintzuk dira sintoma nagusiak?

Nire kasuan, progresiboa izan da. Hasieratik eduki dut mina hilekoarekin, obulazio garaian, harreman sexualetan, sabela asko puzteagatik... Eta sintoma psikologikoak ere bai: 25 urterekin, antsietatea eta izu atakeak ere sufritu nituen. Horretarako arrazoi bat izan zen, hain zuzen, zuk mina izan arren medikuek esaten dizutela ondo zaudela. Azkenean, pentsatzen duzu minaren atalaseacloseMagnitude baten gutxieneko balioa, ondorio jakin bat eragiten duena.
besteek baino askoz ere apalagoa duzula, edo kexati bat zarela, edo zoratuta zaudela, eta dena asmatzen duzula. Emakume askori gertatu zaie gauza bera.

«25 urterekin, antsietatea eta izu atakeak ere sufritu nituen. Horretarako arrazoi bat izan zen, hain zuzen, zuk mina izan arren medikuek esaten dizutela ondo zaudela».

Larraitz Amezaga ('Endofeliz' liburuaren egilea)

Egunerokoa zailduko zizun sarri...

Hilabetean bitan, ezin izaten nintzen ohetik altxatu, eta, batez ere azken urteetan, medikuari esaten nion birus batekin nengoela botaka, pare bat eguneko baja emateko. Izan ere, esaten baduzu hilekoagatik mina duzula, esaten dizute pilulak hartzeko. Hor estigmacloseTxartzat hartzen den ezaugarri bat izateak norbaitengan ezartzen duen marka iraingarri edo lotsagarri bat.
dago, eta zuk ere normalizatzen duzu. Emakume askok esan didate lanbide jakin bat aukeratu izan dutela gaixotasunarekin bateragarri egin ahal izateko, beti dagoelako beldurra ea ez dizuten kontratua berrituko, zer esango duten zure lankideek... Gaixotasun kroniko bat pairatu arren, legearen aurrean ere ez gaude oso babestuta.

Zer tratamendu eskaini zizuten diagnostikoaren ondoren?

Ez zidaten esan ez zer zen endometriosia, ez betiko zela, ez ezer. Gaixotasunak ez daukanez sendabiderik, tratamendu hormonala eskaintzen dizute, aukera desberdinetan. Denek dituzte albo ondorioak, eta, gorputz bakoitza ezberdina denez, ikusi behar duzu zer tratamendu datorkizun ondo. Ebakuntza egiteko aukera ere badago, baina zirujauek oso espezializatuak izan behar dute.

Hortaz, gabezia handiak daude osasun sisteman?

Diagnostikoa jaso baino lehen, Euskal Herrian, Polonian eta Alemanian bizi izan nintzen ni, eta hiruretan joan naiz medikuarengana, sintoma berekin. Ebakuntzan ireki arte, ordea, ez didate inoiz diagnostiko bat eman. Denek normalizatu didate min hori guztia. Beraz, ez da Euskal Herriko arazo bat, mundu osokoa baizik. Horrez gain, ez dago profesional asko espezializaturik gaixotasuna tratatzeko.

«Ez dago profesional asko espezializaturik gaixotasuna tratatzeko».

Larraitz Amezaga ('Endofeliz' liburuaren egilea)

Zure kabuz bilatu dituzu alternatibak, ezta?

Aurretik ere probatu nituen dieta begetarianoa eta beganoa, baina ez zuten ezer aldatzen. Diagnostikoa edukita, elikadura aldatzen duzu, eta, niretzat, konponbidearen gakoa izan da: elikadura antiinflamatorioa egiten dut, estrogenocloseObarioek eta giltzurrun gaineko guruinek ekoizten dituzten sexu hormonak.
gutxikoa.

Informazioa ere pilula ona da. Horretarako euskaratu nahi duzu liburua?

Gazteleraz egin nuen hasieran, dagoen informazio gutxia erdaraz dagoelako. Baina gustatuko litzaidake euskarara itzultzea, ez dagoelako hainbeste liburu euskaraz hilekoari buruz, eta are gutxiago endometriosiari buruz, eta beharrezkoa da.

Zer jaso duzu bertan?

Gida moduko bat da liburua. Azaldu dut zer den endometriosia, nola funtzionatzen duen gure gorputzak, zikloak, eta zein diren sintomak. Tratamendu posibleak eta gure eskaerak ere jaso ditut. Azkenik, gai horri buruzko liburuak sartu ditut, informazio gehiago nahi dutenentzat. Elkar babesteko modu bat da, liburuak idatzi dituzten gehienak pazienteak baitira.

Jatorrizko artikuluak