Laiene Izagirre: «Emakumea izateagatik gutxietsita sentitzen zara batzuetan»
Komentario eta begirada matxista asko jasan ditu Laiene Izagirrek (Gaintza,
Nafarroa, 2003) buzoa janztea erabaki zuenetik, baina ez da damutzen, oso gustura ari baita mekanikari izateko ikasten.
Haurra zenetik erakarri dute autoek Laiene Izagirre (Gaintza,
Nafarroa, 2003). «Autoen itxurak gehienbat, baina baita soinuak ere. Ez
dakit zergatik, baina motor indartsuen hotsak oilo ipurdia jartzen
zidan». Baina duela urte pare bat arte ez zuen erabaki mekanika ikasiko
zuela. «DBH bukatutakoan, oraindik ez nekien zer ikasi; gazteegia zara
halako erabaki bat hartzeko. Urte sabatikocloseUrteez mintzatuz, ohiko eginkizunez bestelakoak egiteko hartzen dena.
a hartu, eta Irlandara joan
nintzen aldi baterako, nire bizitzarekin zer egin lasai pentsatzeko; han
nengoela erabaki nuen automozioa ikastea».
Euskal Herrira itzulita, 2022ko udan hasi zen mekanikari izateko ikasten, Don Bosco lanbide heziketako zentroan, Errenterian (Gipuzkoa). Hamabost-hogei ikasleko taldean, bi neska baizik ez daude.
Komentario matxista frankocloseAsko.
entzun behar izan ditu erabaki horren
ondorioz. «Nik beti desberdintzen dut eskola mundua eta kalea. Eskolan
beste ikasle bat zara, eta ez dago diferentziarik mutilen eta nesken
artean. Baina gero, kalean, kristoren desberdintasuna ikusten dut.
Askok, emakumeek ere bai, galdetu didate ea benetan gustatzen al zaidan
mekanikari izatea, lana zikina dela esaten dute... GutxietsitacloseGutxitzat hartua.
sentitzen
zara batzuetan, pentsatzeraino merezi al duen bide honi jarraitzea».
«Askok, emakumeek ere bai, galdetu didate ea benetan gustatzen al zaidan mekanikari izatea, lana zikina dela esaten dute...».
Etxetik bost-hamar minutura ari da praktikak egiten, Beteluko Sotil garajean, eta ezagun ditu bezero gehienak. «Tailerrean ikusi nautenen artean bi motako begiradak ikusi ditut: harrituta, ‘aiba, Laiene!’ esaten dutenak, batetik, eta ‘zer arraio egiten duzu hemen’ esaten duten begiradak, bestetik».
Monotoniarik ez
Lanbide Heziketa Dualean ari denez, goizean klasera joaten da, eta arratsaldean hiru orduko lanaldia du tailerrean. Udan hasi zen, eta oso gustura dabil, eskolan ikasitakoa lantzen, eta are urrunago joaten. «Klasean esaten dizkizuten gauzei zentzu handiagoa aurkitzen diezu. Teoria bat daukazu buruan, eta tailerrean gauzak lotzen dituzu». Beste erritmo batean, hori bai. «Lan erritmoa oso desberdina da».
Lanbide Heziketa Dualean ari denez, goizetan klasera joaten da, eta arratsaldean hiru orduko lanaldia du tailerrean.
Hasieran Tolosako Audiren kontzesionarioan egin behar zituen
praktikak, baina pozik dago azkenean herri bateko tailer txiki batean
ari delako. Ez da soilik etxetik gertu dagoela eta lanerako giro ona
dutela, baizik eta denetatik egin behar duela. «Kontzesionarioetan, dena
sailkatuago dago: elektrizitatea batek egiten du, mantentzea beste
batek, diagnosia... Eta niri bereizketa hori egitea monotonocloseBeti-batekoa.
a egiten
zait».
Bere etorkizuna, oraingoz, tailer batean ikusten du. «Hiru lan mota egin ditut: zerbitzari gisa, fabrikan eta hemen. Eta zer alde dagoen: lanera joatea zerbitzatzera, edo hona etortzea sortuko diren arazoak konpontzera. Lan hau beti da desberdina: arazoak eta buruhausteak, baina, asmatzen duzunean, saria».
«Lan hau beti da desberdina: arazoak eta buruhausteak, baina, asmatzen duzunean, saria».
Baina tailer txikietako lana ere
aldatzen ari da autoak modernizatu ahala. Gero eta osagai elektroniko
gehiago dituzte, eta horiek ere konpontzea erronkacloseLortu beharreko helburu zaila.
handia da motor
mekanikoetan trebaturiko mekanikarientzat. «Niri mekanika
gustatzen zait gehiago, baina ari naiz ikasten. Elektronika beste mundu bat da,
eta horrek emango ditu buruhauste handienak. Dena ordenagailuarekin egin
behar da, eta badirudi informatikaria bihurtu behar duzula».