Kutsidazu bidea, Brian

  • 714 hitz

Joxean Sagastizabalen Kutsidazu bidea, Ixabel liburua oinarri hartuta, Kutsidazu bidea sortu dute Alkiza eta Hernialde artean (Gipuzkoa). Juan Martin protagonistak Arrialdetik Alkizako euskaltegira joateko egunero egiten zuen bide bera da. Brian Cullen euskaldun berriak gidatuko ditu bisita gidatuak.

«1980rako urte pare bat falta zela, uztaileko arratsalde sargori batean ailegatu nintzen zibilizazioaren azken portura, Tolosara». Horrela hasten da euskarazko eleberrien artean gehien saldu dena: Kutsidazu bidea, Ixabel. Juan Martinen ibilerak kontatzen ditu, udan euskara ikastera Arrialdeko Aranguren baserrira joaten den kalekume donostiarrarenak. Egunero, oinez egiten zuen Juan Martinek Alkizarako bidea (Gipuzkoa), bertako euskaltegian eskolak hartzeko. Bide horixe da Kutsidazu bidea izenez sortu dutena, Alkiza eta Hernialde artean (Gipuzkoa). Liburuarekin lotutako datuak emateko, panelak jarri dituzte ibilbideko zenbait gunetan, eta sardecloseGider luzea eta bi hortz zorrotz edo gehiago dituen lanabesa. batek gidatuko ditu bisitariak bidean barrena.

Apropos egina badirudi ere, kasualitatea da euskaldun berri bat izatea egingo diren bisiten gidaria: Brian Cullen Tolosaldea Tourreko turismo bulegoko langilea.  Euskal Herrian jaioa da Cullen, baina gurasoak kanpotarrak ditu, eta gazteleraz egin zituen ikasketak. Euskarara gerturatzeko beharra sentitu zuen, ordea: «Ulertu, ulertzen nuen, baina ez nuen hitz egiten. 19 urterekin hasi nintzen euskaraz hitz egiten, neure kabuz. Hemengo hizkuntza izanik, ikasi eta landu behar nuela sentitzen nuen». Bera ere barnetegicloseIkasleei eskola ez ezik egoitza eta mantenua ere eskaintzen dien ikastetxea. batean izana da: Lazkaoko (Gipuzkoa) Maizpiden, hain zuzen; harro dio duela gutxi lortu duela C1 mailako azterketa gainditzea.

«19 urterekin hasi nintzen euskaraz hitz egiten, neure kabuz. Hemengo hizkuntza izanik, ikasi eta landu behar nuela sentitzen nuen»

Brian Cullen (gidaria)

Ilusio berezia egiten dio ibilbideak, harentzat, beste ehunka euskara ikaslerentzat bezala, liburua «ikur bat» izan baitzen. «Kristoren barreak bota nituen irakurri nuenean. Niri Juan Martinen kontrakoa gertatzen zitzaidan: oso euskaldun zaharHaurtzarotik euskalduna dena.rekin ikasi nuen euskaraz, baina, gero, batuan aritzeko, azterketak-eta gainditzeko, arazoak nituen». Cullenek uste du bi aldeak «muturrera» eramaten dituela istorioak, eta hori dela gakoa: denei barre egitea.


Kutsidazu bidea zehazten duten ikurrak. MAIALEN ANDRES / FOKU

Liburuaren 100.000 aletik gora saldu dituzte —Alberdania argitaletxeak liburua berrargitaratu berri du, 30 urte bete dituelako—, eta literatura lana zena jolas interaktibo, antzezlan, film eta musikal ere bihurtu zuten. Hernialde eta Alkiza bezalako bi herri txikirentzat herria mapan kokatzeko modu bat izan zen. Halere, jendeak Hernialde ez du hain erraz liburuarekin lotzen, Luis Arana alkatearen hitzetan: «Garrantzitsua izango da ibilbidea. Jende askok ez daki istorioa gure herrian girotuta dagoenik, ez baitu Hernialde zuzenean aipatzen, Arrialde baizik».

Alkizan bestela gertatzen da; sona Ospea.handia du liburuak, Inaki Irazabalbeitia herriko alkatearen arabera. Liburuan aipatzen den barnetegia Alkizan baitago, gaur egun martxan ez badago ere. Datorren urtean 50 urte beteko dira hura sortu zutenetik, jendea euskalduntzeko. Hasieran, euskara eskolak ematen zituzten bertan, baina ez zegoen barnetegirik; baserrietan hartzen zuen jendeak ostatu, Juan Martinek bezala. Gerora, ordea, euskaltegia barnetegi bihurtu zen, eta Ilazki euskaltegiak hartu zuen hura kudeatzeko ardura.

Esajerazioa estrategia

Joxean Sagastizabal eleberriaren idazleak hilabete pasa eman zuen Hernialdeko Goienetxe baserrian, 1976. urtean. Egunero egiten zuen Hernialdetik Alkizarako bidea, euskarazko eskolak hartzeko. Ia 50 urte geroago, harriduraz begiratzen dio 19 urterekin aise Erraz.egiten zuen bideari: «Euskaldun berri batzuek esan izan didate Juan Martin tontoegia dela, eta euskaldun zahar batzuek esan izan didate baserritarrak ez direla hain basatiak. Komedia batean dena dago esajeratua; bestela, ez luke berdin funtzionatuko».

«Euskaldun berri batzuek esan izan didate Juan Martin tontoegia dela, eta euskaldun zahar batzuek esan izan didate baserritarrak ez direla hain basatiak. Komedia batean dena dago esajeratua».

Joxean Sagastizabal (idazlea)

Juan Martin idazlea bere «alter egoPertsona baten bigarren pertsonalitatea edo izaera adierazteko erabiltzen den lokuzioa. esajeratua» dela nabarmendu du, eta baita liburuko baserritarrak ere. «ArketipoEredu ideala, lehen eredua.ak dira, benetako pertsonak izan beharrean. Noski, nik familia guztiz normal eta maitagarri bat ezagutu nuen; ez Monster familia, liburuan bezala. Liburukoek ez zeukaten inongo antzik benetako pertsonekin». Egonaldi horretan, baina, bizi izan zituen Juan Martinen antzeko sentipenak, pertsona bat bere konfort eremutik ateratzean galduta sentitzen baita. Burura zetozkion pentsamenduak benetakoak dira, beraz: «Abiapuntua hori da: hizkuntza batean eroso ez dagoen pertsona bati burura etortzen zaizkion gauzak, familiarra egiten ez zaion inguru batean».

Liburuak pozak baino ez dizkio ekarri idazleari. Sagastizabalek azaldu duenez, idazle batek liburu bat ateratzen duenean, espero du saltzea, edo kritika onen bat jasotzea. Baina Kutsidazu pauso bat harago doa: «Kutsidazu Pandoraren kutxa bat da, alderantzizkoa: gauza onak baino ematen ez dituen Pandoraren kutxa bat. Sariak ere irabazi ditut kasu honetan, eta poztu egiten zara. Baina gauza bat da sari bat, eta beste bat da opari bat. Eta hau opari bat da, opariak ez baitira espero. Unibertsoan egongo da Esne Bide galaxia, Done Jakue bidea, eta Kutsidazu bidea. Hori bai dela oparia».

Jatorrizko artikuluak