Kulturak ez dira mozorroak

Inauteri garaia da. Besta ez da jai, ordea, batzuen mozorroak bertzeen eskubideak zapaltzen dituenean. Hori gertatzen ohi da inauterietan: zapaldutako kolektiboei buruzko estereotipoak sendotzen dituzte.


Mozorro garaia da oraingoa, inauteriek Euskal Herriko bazterrak hartzekoa. Besta ez da jai, ordea, batzuen mozorroek bertzeen eskubideak zapaltzen dituztenean, eta hori gertatzen da, anitzetan, inauterietan: mozorroak, hain zuzen, zapaldutako kolektiboei buruzko estereotipocloseGizatalde bati buruz dauden aurreiritzi eta irudi sinplifikatuak.ak sendotzeko tresna bilakatzen dira. Gasteiz Antirrazista plataformako kideek ohartarazi dute hori gertatzeko arriskua dagoela, eta, mozorro arrazistei aurrea hartzeko asmoz, gutun bat bidali diete sarean mozorroak saltzen dituzten hainbat dendatako eta hiriko konpartsetako arduradunei. Inauteriak benetan ospakizun «alaiak, inklusiboak eta parte hartzaileak» izan daitezela eskatu dute, eta garbi erran dute horretarako «txinatarren, afrikarren eta indiarren mozorroak eta bestelako kutsu etnikoetakoak» bazter uzteko garaia dela.

Gasteiz Antirrazistak erran du «txinatarren, afrikarren eta indiarren mozorroak eta bestelako kutsu etnikoetakoak» bazter uzteko garaia dela.
«Uler dezaket batzuentzat zaila dela mozorroen atzean dagoen arrazakeria ikustea, baina ahalegin bat egin beharko lukete», erran du Gasteiz Antirrazistako kide Mikel Henda Gomez de Segurak. Harekin bat egin du Antonio Cunha taldekideak, eta herritarrei eskatu die mozorro arrazisten inguruko salaketa hutsaz harago jotzeko, eta ahalegina egin dezatela salaketa hori eragin duen «testuinguru historikoa» ulertzeko.

Testuinguru historikoa aipatzen dutenean, arrazakeriaren dinamikek nola funtzionatzen duten ulertzeko beharraz ari dira Gasteiz Antirrazistako kideak; hau da, arrazakeria egiturazkocloseEstruktural. zapalkuntza bat dela ulertzeko beharraz. Egitura horrek botere harremanak ditu bere oinarrian: sistemak kolektibo bat lehenesten du, pribilegiodun bilakatuz, eta bertze bat baztertzen du, haren subjektuclosePertsona, pentsatzen duen edo aritzen den izakitzat hartua. izaera ukatuz. Arrazakeriaren kasuan, sistemak zuriak arau bilakatu ditu, nolabait, eta, ezaugarri fisiko jakin batzuk dituzten pertsonak arrazializatuz, arau horretatik kanpo utzi ditu; bertze bilakatu ditu. «Eta zein da arrazakeriaren egitura horren oinarria? Kolonialismoa, inperialismoa, pertsona beltzak esklabotzeko prozesuak», azaldu du Gomez de Segurak. «Hori guztia dago mozorro arrazisten atzean; ezin ditugu bereiztu kolonialismoa eta pertsona arrazializatuon inguruan sortu dituzten estereotipoak», berretsi du Cunhak.

«Ezin ditugu bereiztu kolonialismoa eta pertsona arrazializatuon inguruan sortu dituzten estereotipoak».

Antonio Cunha (Gasteiz Antirrazista plataforma)

Erreferenteak eta ahalduntzea

«Afrikarrak karikaturacloseIrrimarra. huts bilakatu dituzte; zuri bat beltzez margotzen denean eta ezpain lodiekin eta afro ileorde batekin mozorrotzen denean, estereotipo horiek sendotzen ditu. Horrek badu eragin bat, eta nire seme-alabengan ikusten dut», kontatu du Gomez de Segurak. Haurra zela eskolan «muturbeltz» deitu zutenekoa oroitu du, eta negarrez joan zela amarengana: «Hark erantzun zidan muturbeltz erran zidan hari muturzuri errateko. Kontua da ez dela gauza bera, botere harremanek zuriak jartzen dituztelako bertzeen gainetik».

Gomez de Segurak eta Cunhak euren seme-alabak eta bertze haur eta gazteak dituzte buruan, batez ere, arrazakeriaren aurkako lana egiten dutenean. «Erreferenteak behar dituzte, estereotipoek sortutako beltzen inguruko irudiari aurre egiteko». Gasteiz Antirrazistaren bidez ere, «ahalduntzekoclosePertsona edo talde babesgabe batek indarra hartzeko.» tresnak eman nahi dizkiete gazteei.

Berretsi du arrazakeria egiturazkoa dela, eta, ondorioz, ez dela pertsona on edo gaiztoen kontu bat: «Gerta daiteke pertsona batek asmorik onenarekin errandako zerbait arrazista izatea; inauterietan ere, asmo txarrik izan gabe, mozorro batzuek min handia egin dezakete».

«Gerta daiteke pertsona batek asmorik onenarekin errandako zerbait arrazista izatea; inauterietan ere, asmo txarrik izan gabe, mozorro batzuek min handia egin dezakete».

Mikel Henda Gomez de Segura (Gasteiz Antirrazista plataforma)

Asmoak eta ondorioak

Desiree Bela-Lobeddek ere asmoak eta asmo horien ondorioak bereizteko beharra nabarmendu du. Arrazakeriaren aurkako ekintzailea eta idazlea da, eta sarean osatu duen Deseraikitze Laborategian anitzetan landu du mozorro arrazisten gaia. «Mugimendu antirrazistak argi eta garbi erran du: kulturak ez dira mozorroak», nabarmendu du. Bela-Lobeddek eskoletan gertatzen dena jarri nahi izan du erdigunean, uste baitu zentro anitzetan inauteriak direla bertze kulturen gaia lantzeko garai bakarra: «Ondorioz, bakarrik inauteriekin edo eskoletako kulturen arteko bestarekin lotzen baditugu, bertze kultura horiek folklorecloseHerri baten kultura adierazpenen multzoa. huts bilakatzen ditugu. Bertze kultura horien elementuak erabiltzen ditugu zer esanahi duten jakin gabe, eta eskola horietan mozorro bilakatutako herri horietako haurrak egon daitezkeela kontuan hartu gabe».

«Bertze kulturen elementuak erabiltzen ditugu zer esanahi duten jakin gabe, eta mozorro bilakatutako herri horietako haurrak egon daitezkeela kontuan hartu gabe».

Desiree Bela-Lobedd (arrazakeriaren aurkako ekintzailea)

Duela bi urteko inauterietan, hain zuzen, inauterietako desfilea bertan behera uztea erabaki zuten Getxoko (Bizkaia) eskola batean, hainbat familiak salatu eta gero. Haurrak afrikarrez mozorrotzea erabaki zuten zentro horretan. Atzera egin eta gero, ohar baten bidez azaldu zuten inauteriak baliatu nahi izan zituztela bertze kulturen gaia lantzeko, eta haurrak afrikarrez mozorrotzea proposatu zutenean ez zutela inor iraintzeko asmorik. Bela-Lobeddek berretsi du: «Gauza bat da asmoa, eta bertze gauza bat dira asmo horrek izan ditzakeen ondorioak».

Bela-Lobeddek ere botere harremanei erreparatu die: «Bertze kulturak landu nahi baditugu, landu ditzagun inauterietatik kanpo, eta bertze kultura horietako ordezkarien eskutik». Ildo berean, Mikel Henda Gomez de Segurak Antonio Cunha taldekideari entzundako hitzak gogoratu ditu: «Besta bertzeen lepotikcloseBesteen kontura barre egitea bada, jai izateari utzi, eta jazarpen bilakatzen da».

Jatorrizko artikuluak