Amaitu da 23. Korrika, eta AEK-k hizkuntza politika «ausartak eta sendoak» baliatzeko eskatu du, euskarak aurrerantzean ere lekua irabaz dezan. Garazi Arrula Ruiz idazleak idatzi eta irakurri zuen 23. Korrikako mezua.
Irunen (Gipuzkoa) abiatu zen 23. Korrika, martxoaren 14an, eta eskuz esku 2.792 kilometro eginda, martxoaren 24ean iritsi zen lekukoa Baionara. 11 egun eta hamar gauotan Euskal Herriak frogatu du badela herri harroa, euskaraz bizi nahi duen herri harroa, eta bere hizkuntzari herri eta ekosistema oso bat opa dizkiona. Euskararen aurkako oldarraldicloseErasoaldi.
aren erdian, indar erakustaldia egin du Euskal Herriak bere hizkuntzaren defentsan.
Garazi Arrula Ruiz idazleak idatzi eta irakurri zuen 23. Korrikako mezua. Osorik, hemen:
Korrika da herri bat gose
iraun baino, haginka.
Herri anbiziotsu bat
ez baita husten agiritan.
«Mintzairaren setacloseAsmo bati amore eman gabe eusten dionaren jarrera.
guk dugu, erromantiko porrokatuok, pikuan bizi garenok, zozook». Halaxe zioen, ironiaz, zozo egoskor batek.
Hegazti
harrapari guztiek ehizatzen dute zozoa, gautarrek nahiz egunekoek. Ez
omen du primaderan kantatzen, eta gure lurretan urriago dira pinu eta
eukalipto birlandaketetan, tokiko baso autoktonoetan baino. Arrainak
ura, eta euskarak ekosistemacloseHabitat jakin batek eta bertan bizi diren izaki bizidunek osatzen duten sistema naturala.
osoa. Hizkuntzaren dimentsio guztiak izan
ditzan hiztunak, gizartearen arlo oro busti beharko du
hizkuntz-politikak: basoak, soroak, plazak, lantegiak, pantailak,
iruditeria. Egunerokoa hartu behar du biziko bada, Beskoitzen,
Eguesibarren zein Bizkarsoro orotan.
Baina hemen gara, zozoan eleancloseHizketan, eztabaidan.
.
Ez altxor, ez oroitarri, ez toponimia. Euskarak hegemoniacloseNagusitasuna.
hartzeaz ari gara.
Ez agur bat, ez txapa bat paparcloseBularraren goialdea.
rean, ez lur zatitu bat.
Ez da fenomeno meteorologiko bat, ez gastronomia huts, ez borondate libreko kontsumogai.
Ez da brilli-brillizko bilgarria, ez trukerako txanpona.
Ez da beste, ez besteena.
Eta batez ere, batez ere, ez da diskriminazio iturri, ez inposizio.
Izan bedi gutxiago konpetentzia, eta gehiago konpromiso, norabide, zehar lerro, harrobide.
«Gutarik bakoitzak anitz hizkuntza ukancloseIzan.
ditzake; euskarak gu baizik ez gaitu». Halaxe zioen beste zozoren batek.
Nor izatearen aitortza, horixe dugu euskara: ez gehiago, ez bestelako, ez gutxiago.
Oxala, hizkuntza bat balitz, eta fini.
Bestela
esanda, ez dugu hazkunde lasterreko espezieen industria laborecloseUzta.
rik nahi,
tokian tokiko basoak nahi ditugu, hangok eta hemengok babes hartzeko
eta bere egiteko, non zozoak izanen duen non kukutu, ibaiak nora isuri,
onddoak zeri heldu, eguzkiak zer urtu.
Kontingentzia closeGerta daitekeen gorabehera kaltegarria.
planik ez: egiazko trantsizioa nahi dugu.
Eta izanen bada, kolektiboa, antolatua eta lotsagabea izan beharko du.
Elkar zainduz, bidea bizigarri eginez. Afektuaz ere ari baikara, afektatzeaz. Konplexurik gabe. Erabakitasunez bezala ahizpatasun haizez.
Tinko eta fermukicloseIrmoki.
, ados, baina amultsucloseOnginahiz eta maitasunez jokatzen duena.
, narras, hauskor ere bai.
Gorputzetik pasako baita, halabeharrez. Desira bada transmisiorako biderik behinena, ez dugu ahazteko hizkuntzaren auzia politikoa dela. Eta urgentziazkoa. Desira historia batean hasten da. Gurea egunero idazten, kontatzen, egiten gabiltza, gero bat gaurdanik sortzen, euskarari bere lekua munduan eta geroan finkatzen. Mundu oso bat kabitzen baita euskaran. Noranahiko, euskaraz gara.
Udaberrian ere kantatuko dugu zozook. Bizi gareino kantatuko dugu; bizi deino, herri honek euskara dantzatuko du.
Esna dadila piztia, zeren kea usaindu duelako izanen da, eta guk badakigu sua egiten.
Biba korrika, harro herria!
Jatorrizko artikuluak
- Herri oso bat euskararentzat Irati Urdalleta Lete | |
- Harro herri, 23. Korrikako mezua Garazi Arrula Ruiz | |