«Kontziente naiz bortxaketa bat izan zela eta larritasun hori daukala»
Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, emakumeen aurkako askotariko indarkeriak salatzeko eguna. Horren harira, bortxa mota hori pairatu duten bi emakumerekin hitz egin du BERRIAk: haurra zela sexu abusuak jasan zituen emakume baten testigantza da lehena; bikotekide edo lige ohiak bortxatu zuen batena bigarrena.