Kontrazepzioa osoki doan da 25 urterainoko emazteentzat Iparraldean
Pilula, biharamuneko pilula, kobrezko antisorgailua, antisorgailu hormonala, hormona inplantea eta diafragma osoki ordaintzen ditu Gizarte Segurantzak; bi preserbatibo marka ere urririk eskuratzen ahal dira farmazietan: Eden eta Sortez Couverts.
Aurten hasita, 25 urterainoko emazteek kontrazepzioa urririkcloseDoan. eskuratzen ahal dute Ipar Euskal Herrian. Antisorgailuok hartu ahal izateko prozesu osoa ere doakoa izanen da 25 urterainoko emazteentzat, hala nola kontsultak eta azterketa biologikoak.
Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak azaldu du «gero eta emakume gehiagok» uko egiten diotela antisorgailuak erabiltzeari, arrazoi ekonomikoengatik. 25 urteko muga jarri du Frantziako Gobernuak, «adin horretatik aurrera ekonomikoki eta sozialki autonomia handiagoa» lortzen delako. Guztira, 21 milioi euro kostako da neurria, Veranek erran duenez.
2013az geroztik, 15 eta 18 urte bitarteko emakumeentzat osoki urririk da kontrazepzioa, eta 2020an, 15 urtetik beherako neskei ere zabaldu zieten doakotasuna. Iaztik, beraz, 18 urtetik beherako emakume guztiek urririk eskura dezakete kontrazepzioa. Adin horretatik aurrera, berriz, zenbait antisorgailu bakarrik ordaintzen ditu Gizarte Segurantzak, eta kontsulta gastuen %65 hartzen ditu bere gain. Bada, 2022ko urtarriletik aurrera, antisorgailu gehienak eta horiei lotutako desmartxenclosePausoen. gastuak osorik ari da ordaintzen Gizarte Segurantza.
Dena ez da doan
Zenbait kontrazepzio ez dira doakoak izanen: emakumeentzako pilula berezi batzuk —18 urtetik beherakoek ere pagatu behar dituzte— eta gizonezkoentzako espermizidak eta preserbatiboak —bi marka izan ezik—.
La Menstruelle podcast feministaren egileek sare sozialetan nabarmendu dute ezen, neurria «aurrerapauso bat» izanik ere, «kontrazepzioaren ardura orekatu» egin behar dela, gizonezkoen kontrazepzioak ere doakoak eginez.
Jatorrizko artikuluak
- Kontrazepzioa osoki doan izanen da 25 urterainoko emazteentzat Iparraldean Oihana Teyseyre Koskarat | |