Aktualitatea, egunerokotasuna, autobiografia, historia, abentura, zientzia fikzioa edo fantasia. Gaiez eta generoz, askotariko eskaintza egin du komikigintzak udazken honetan, eta liburu horietariko zenbait aletu ditu BERRIAk.
Harriet argitaletxeari esker, mangak aparteko tokia hartu du azken urteotan, eta zer esanik ez haren barruko fantasia generoak. Aurreko urteetako ildoari jarraikiz, beste lau liburu plazaratu berri dira Gregorio Muroren zigilupean: Girls Last Tour4 eta 5 (Tsukumizu), Dinosaurs Sanctuari 4 (Itaro Kinosita) eta Otaku bat jainko lanetan 2 (Rootsport, Tomomi Usui).
Gaien eta generoen ugaritasuna, baina, eleberri grafikocloseKomiki liburua.
ek eman diote euskarazko komikiari. Paco Rocaren Ahanzturaren leizea, Asier Iturralde Gaston-en Egun bat Beti Berdin tabernan, Gregorio Muroren Mugako dragoiak. Azote eta Julen Ribasen eta Iban Zalduaren Botere handi batek albumez gain, hauek ere aztertu ditu BERRIAk, udazkenean argitaratu diren guztien lagincloseZerbaiten zati edo kopuru txikia.
gisa:
'Fun Home. Familia istorio tragikomiko bat'
Egilea: Alison Bechdel. Itzultzailea: Danele Sarriugarte Mochales. Argitaletxea: Txalaparta.
Alison Bechdel komikilari estatubatuarraren lanik estimatuenetako bat da Fun Home. Familia istorio tragikomiko bat, bai
eta nazioartean sonatuenacloseOspetsuena.
ere.
Autobiografikoa da hein handi batean, aita zenarekin izandako harreman zailaz mintzo baita egilea. Bruce Bechdel, Alison Bechdelen aita, ingeles literaturako irakaslea izan zen ofizioz, eta herriko ehorztetxea ere zuzendu zuen —senideek poz etxea deitzen omen zioten tokiari—.
Autobiografikoa da hein handi batean, aita zenarekin izandako harreman zailaz mintzo baita egilea.
Aita-alaben arteko tirabirez haragokoak ere badarakutsa Bechdelek: besteak beste, lesbiana dela deskubritu zuenekoa eta aita gay zela konturatu zenekoa. Toki berezia daukate, halaber, AEBetan 1970eko hamarraldian jazotako zenbait gertaerak ere, adibidez Watergate aferak eta Stonewalleko istiluek.
'Niretzat bedi zu hildakoan'
Egilea: ZeroCalcare. Itzulpena: David Zapirain. Argitaletxea: Farmazia Beltza.
Ohi bezala, Niretzat bedi zu hildakoan komikian ere bere bizipenetatik abiatu da Zero Calcare komikilari italiarra: aitari lotutako istorio autobiografiko bat dakar kasu honetan.
Eleberri grafiko mardul honek —300 orrialde ditu— Dolomitetara darama
irakurlea, eta, zehatzago, Zero Calcareren aitaren sorterrira.
Aita-semeek elkarrekin pasatuko duten oporraldiak gurasoa hobeki
ezagutzeko paradacloseAukera.
emango diolakoan dago Zero Calcare. Zein baino zein
traketsagoak dira, ordea, elkarrekin jarduteko, gai esanguratsuez hitz
egiteko eta, are, bizitzan erabakigarri izan zaizkien gertaerak
gogoratzeko.
Zero Calcareren gainontzeko argitalpenetan bezala, oraingoan ere Koldo Izagirre idazlea izan da hizkuntza aholkularia, eta oroitzapenen planora jotzerakoan, zuberera hobetsi dute.
Koldo Izagirre idazlea izan da hizkuntza aholkularia, eta oroitzapenen planora jotzerakoan, zuberera hobetsi dute.
'Itsaso gaziaren balada bat'
Egilea: Hugo Pratt. Itzultzailea: Irene Hurtado de Saratxo. Argitaletxea: Astiberri.
Itsaso gaziaren balada bat komikiak Lehen Mundu Gerraren atarira darama irakurlea. Corto Maltese marinelarekin osatutako liburu sortaren lehen abentura da komiki hau —hamalau dira guztira—, eta, halaber, hura mundu osoan mito bilakatu zuena.
Irene Hurtado de Saratxo itzultzaileak, komikizalea izanik, Corto
Malteseren istorio bat baino gehiago du lehendik irakurria. Honi,
ostera, berezi deritzo, besteak beste, garbi ez dagoelako pertsonaia
nagusia Corto Maltese den edo nor den: «Beharbada itsasoa bera da
protagonista, Ozeano Barea, eta gai asko astintzen ditu uhinen artean».
Gai horien artean aipagarri dira, adibidez, gerra, kolonialismocloseEstatu batek bere mugetatik urrun dagoen atzerriko lurralde bat menpean hartzeko politika.
a eta
herri indigena azpiratuen inguruko begirunea. Besterik ere nabarmendu du
itzultzaileak: «Gai politiko eta moralak jorratzen ditu, eta etengabe
zalantzan jartzen ditu ontasunaren eta gaiztotasunaren balioak
pertsonaia guztien jokaeren bidez».
«Gai politiko eta moralak jorratzen ditu, eta etengabe zalantzan jartzen ditu ontasunaren eta gaiztotasunaren balioak pertsonaia guztien jokaeren bidez».
'Goizero'
Egilea: Javier de Isusi. Itzultzailea: Nekane Gonzalez Gerriko. Argitaletxea: Astiberri.
Harrera espezializatuan parte hartzen duten bi familia dira ardatza Goizero-n. Hortaz, kalte emozional larriak dituzten haurrak eta haiek zaintzeko gai diren helduak bihurtu ditu protagonista Javier Isusi marrazkilari bilbotarrak; esate baterako, Ana eta Laia, elkarren lagun izateaz gainera etxean haur bana hartu duten bi emakume.
Kalte emozional larriak dituzten haurrak eta haiek zaintzeko gai diren helduak bihurtu ditu protagonista.
Gizatasun handiz landutako komikia dela dio Astiberri argitaletxeak, baita errealismoz ere: «Egiaz betetako pertsonaia biziak erakusten ditu, eta esan daiteke errealitatearekin edozein antz izanez gero... errealitate hutsa dela».
'Ihes plana'
Egilea: Agustin Ferrer Casas. Itzultzailea: Miel A. Elustondo. Argitaletxea: Harriet.
Eleberri grafiko historiko honek 36ko gerrara darama irakurlea, eta lapurretaren eta antzeko ekintzen zilegitasuna ditu mintzagai, besteak beste.
Altxatuen bonbardaketek Madril txikituko duten beldurrez, Valentziara
joko du Espainiako gobernu errepublikanoak, baita Prado museoko
artelanek ere. Baina egoera larria da Valentzian ere (Herrialde
Katalanak): Jende askorentzat itsasoz harago alde egitea da bizirik
irauteko aukera bakarra. Horretarako, ordea, dirua behar erruzcloseUgari.
, eta
errepublikano talde bati Pradotik Valentziara kamioiz aldatuko dituzten
margolanetako bat lapurtzea otucloseBururatu.
ko zaio. Margolan hori, zein, eta Mona Lisa da, Leonardo da Vinciren tailerrean egindako Giocondaren bertsio bat, hain zuzen.
36ko gerrara darama irakurlea, eta lapurretaren eta antzeko ekintzen zilegitasuna ditu mintzagai, besteak beste.
'Argia iraungi zen tokia'
Egileak: Mikel Begoña (gidoia), Igor Sarralde (marrazkia). Argitaletxea: Harriet.
Eleberri grafikoaren egileek Argien Garaira jo dute, XVIII. mendera alegia, ilustratuen kontraesan nabarmen bat azaleratze alde: «Aurrerapenaren eta askatasunaren alde egin arren, esklabotza beharrezkotzat eta naturaltzat jotzen zuten», azaldu du Mikel Begoñak.
Joseph Tribiñu esklabo trafikatzaile bizkaitarra eta Nanny esklabo matxinatuen buruzagi iraultzailea dira komikiaren ardatzak.
Joseph Tribiñu esklabo trafikatzaile bizkaitarra eta Nanny esklabo
matxinatuen buruzagi iraultzailea dira komikiaren ardatzak. Horiez gain,
zimarroiak, Karibeko hegaztien entziklopedia bat ilustratzeko aitzakian
barrandancloseZelatan.
dabilen espioia eta beste hamaika pertsonaia ere jarri
dituzte dantzan, ingelesen menpe dagoen uharte batean.
Komikia fikzioa da, baina badu alde historikorik ere, besteak beste, Nanny benetan bizi izan zelako. Begoña: «Plentziako historiagile baten bidez jakin nuen New Orleanseko emakume batek —Jennifer Morris— gutun bat igorri zuela Plentziara, Joseph Tribiñuri buruzko informazioa eskatuz. Arbasoa omen zuen».
'Amaiur 1522. Inperioak berriz erasotzen du'
Egilea: Cesar Oroz. Itzultzailea: Andrea Gantxegi Sorabilla. Argitaletxea: Mintzoa.
Cesar Oroz marrazkilari eta zinta-egileak historian murgiltzeko joera izaten du bere lanetan, eta, horretarako, umoreari heltzen dio sarri. Halakoxea da Amaiur. Inperioak berriz erasotzen du. 1522. urtera jo, eta Amaiurko gazteluan kokatu du istorio historikoa. 100 nafar ausart daude bertan itxita, Jaime Velaz de Medrano kapitain nafarraren gidaritzapean, 500 soldaduz osaturiko gudaroste gaztelarraren setioari aurre egin beharrean, Nafarroako Erresuma defendatzearren.
'Gerra Gazan'
Egilea: Joe Sacco. Itzultzailea: Julen Gabiria. Argitaletxea: Astiberri.
Julen Gabiria itzultzaileak «fanzinecloseAle gutxiko argitaraldiak egiten dituen aldizkaria.
aren tankera» hartu zion Gerra Gazan-i
lehendabizikoz irakurri zuenean. Kritika gordina
dakar komikiak, eta, bereziki, AEBak izaten ari diren jarrerari egin dio
arbuioacloseEzespena.
Saccok. Izen-abizenak aipatuz eta ezer mozorrotu gabe gauza
sendoak esaten dituela dio Gabiriak: «AEBetako ahotsen artean ez dut
ikusi orain arte hark komiki honetan planteatzen duen moduko
kritikarik. Benetan latza da haren kritika».
«AEBetako ahotsen artean ez dut ikusi orain arte hark komiki honetan planteatzen duen moduko kritikarik».
Jatorrizko artikuluak
- Komikigintza aurten: oparoa eta askotarikoa Garbiñe Ubeda | |