Giorgia Meloni buru duen FdIk, Matteo Salviniren Legak eta Silvio Berlusconiren FI Forza Italiak osatu duten aliantzak botoen %44 inguru bildu ditu Diputatuen Ganberan eta Senatuan.
Abstentzioa inoizko handiena izan da: %36.
Italiako eskuin muturrak lehen aldiz irabazi ditu parlamenturako hauteskundeak, eta, hortaz, herrialdeak Bigarren Mundu Gerraz geroztik izan duen gobernurik eskuindarrena izango du. Behin-behineko emaitzen arabera, koalizio eskuindarrak gehiengo osoa izango du bi ganberetan.
«Oroitu behar dugu ez gaudela amaieran, hasieran baizik. Bihartik aurrera gure merezimendua frogatu behar dugu. Italiak gu aukeratu gaitu, eta ez diogu traizio egingo», adierazi die Giorgia Melonik (FdI) haren jarraitzaileei hauteskunde osteko lehen agerraldian. Oposizioan geratuta, FdIk sekulako gorakada izan du azken agintaldian: 2018an babesen %4 lortu zuen, eta atzoko bozetan [irailaren 25a], %26,4 inguru. Batez ere koalizioko haren aliatuei botoak kenduta egin du gora, Legak (%9) eta FIk (%8,8) duela lau urteko babesaren erdia galdu baitute.
FdIk sekulako gorakada izan du azken agintaldian: 2018an babesen %4 lortu zuen, eta azken bozetan, %26,4 inguru.
Halere, Matteo Salvinik eta Silvio Berlusconik zeresan handia izango dute datorren legealdian, ez baitaude ados Melonirekin hainbat auziren inguruan. Errusiari ezarritako zigorrak, zergak txikitzea eta pentsioen erreforma izango dira eztabaida iturrietako batzuk, eta horrek agerian utzi du, beste behin ere, koalizio gobernua osatzea baino zailagoa izango dela agintean irautea.
Koalizio gobernua osatzea baino zailagoa izango da agintean irautea.
Europako eskuin muturra, pozik
Meloniren emaitzak eta Italiako —EBko hirugarren ekonomiako— agintera iristea sekulako garaipena da eskuin muturrarentzat, eta horren erakusle da FdIren aliatuek erakutsi duten poza. Poloniako lehen ministro Mateusz Morawieckik berehala zoriondu du FdIren burua, zundaketencloseInkesten. emaitzen berri izatean. Marine Le Pen Frantziako RN Batasun Nazionalaren buruzagi ohi eta Asanbleako diputatua ere pozik agertu da Italiako hauteskundeen emaitzekin, eta Twitter sare sozialaren bidez zorionak eman dizkio Meloniri «Italiako herriari gobernu abertzale eta subirano bat» aukeratzeagatik. Espainiako Vox alderdiak ere bide beretik jo du, eta komunikatu baten bitartez adierazi du «Italiak nazio aske eta subiranoen Europa berri baterako bidea finkatu» duela.
Espainiako Vox alderdiak adierazi du «Italiak nazio aske eta subiranoen Europa berri baterako bidea finkatu» duela.
Jatorrizko artikuluak
- Ultraeskuindarrak buru dituen gobernu bat aldarrikatu du Melonik Ander Perez Zala | |