Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasle Unai Artabe Oleak uste du irakasleek alboratu egin dituztela klase magistralak, eta salatu du «irakaskuntza mekanizistarekin» nahasten dela irakasteko modu hori.
Haren irudiko, «hezkuntza modernoak» ezin du gaitzetsi klase magistrala, behar-beharrezkoa baita: «Izan ere, ikasleak ezin ditu ezagutzak hutsetik eraiki».
Kopetilun sartu da irakasle gelan DBHko euskara irakaslea. Nonbait,
lehen saioan, onomatopeiacloseHots bat fonemen bitartez imitatzea; horrela sorturiko hitza.
k azaldu nahi ditu. Klasera sartu bezain
pronto, onomatopeia bat zer den galdetu die ikasleei, baina ikasleek
ordenagailura begira jarraitu dute. Badirudi begiak pantailara
iltzatucloseFinkatu.
ak dituztela. «Zonbiak bezala egoten dira!», azpimarratu du
irakasleak. Etsita, kideen artean, ikasleak motibatzeko aholku eske hasi
da. «Klase magistralacloseMaisu bati dagokiona.
k ez du funtzionatzen!», erantzun du batek;
besteak, barrezka, «ikasleak motibatzeko, ordenagailua erabili behar
da!»; eta azkenak, «ikasleak bere kabuz bila dezala informazioa
Interneten, eta kito!», oihukatu du. Entzundakoa ezin sinetsirik,
amorruz erantzun du: «Beraz, ezagutza Googlen badago, zein da
irakaslearen funtzioa?».
Hezkuntza aldatu egin dela diote.
Gaur egun, lehen ez antza, ikaslea ikaskuntzaren erdigunean dago;
ikasketaren protagonista da, alegia. Teknologia berriei
esker gauzatu omen da eraldaketa hori. Irakurri al duzue noizbait eskola baten
promozio eskuorri bat? Makina bat termino azaltzen dira: adimen
anizkuncloseHainbat osagai berdin edo berdintsuz osatua.
ak, proiektukako edo lankidetzako lana, estimulazio goiztiarra,
ikasgela iraulia, ikasten ikastea, eginez ikastea... Ufa, zoramena da!
Gaur
egun, ikasleak ezagutzak eskuratzeko, metodologia «moderno» eta
«aktibo» horien beharra eicloseOmen.
du. Haiei esker, ikasleak ezagutza bere
baitarik gorpuzten du; eta, itxuraz, horretarako ez du irakaslearen
instrukzio zuzenik behar. Hori horrela, irakaslearen
esku hartzea azalekoa da ikasgelan. Okerrena zera da: dirudienez, irakasleak
onartu egin duela bere paper otzana. Lezio magistrala metodo zaharkitua
dela barneratu du, inolako ebidentziacloseBegien bistako gauza.
zientifikorik gabe, gainera.
Askoren ustez, ikaslea ezin da klasea entzuten egon, pasibo bihurtzen
baita. Eta pasiboa bada, ez du ezer ikasten.
«Okerrena zera da: dirudienez, irakasleak onartu egin duela bere paper otzana. Lezio magistrala metodo zaharkitua dela barneratu du».
Ordea, zer da
berez lezio magistrala? Informazioa kontestualizatuz, irakasleak
instrukzio zuzenen edo demostrazioen bitartez gauzatzen duen
ikasketa metodoa da, besterik gabe. Ikasleak ezagutza eskuratuko du,
irakaslearen azalpenak praktikan jartzean. Horregatik, klase magistrala
arbuiatzeacloseGaitzetsiz baztertzea.
, ezjakintasuna baino ez da! Tamalez, klase magistrala
ikaskuntza mekanizistarekin nahasten da, eta sekulako hanka
sartzea da hori.
Ikasketa mekanizistaren teoria, Johann Friedrich Herbat filosofo eta pedagogo alemaniarrak garatu zuen. Horren arabera, ikaslea erabat
moldagarria da. IkastuncloseAsko edo ongi ikasten duena.
ak informazioa jaso eta buruz estudiatzen du:
loroak bezala errepikatzeko gaitasuna garatu arren, helarazitakoa
inolako kontesturik gabe jasotzen duenez, ez du ezagutzarik
bereganatuko. Soldaduak lortzeko, beraz, metodo aproposa. Ez, ordea,
ikasleak hezteko.
Hori dela eta, «hezkuntza modernoak» ezin du klase magistrala gaitzetsi, behar-beharrezkoa baita; izan ere, ikasleak ezin ditu ezagutzak hutsetik eraiki. Jacques Maritain filosofo frantsesak argi esan zuen: «Hezkuntzak haurraren gain uzten badu haurrak ezagutzen ez duen horri buruzko informazioa eskuratzeko ardura, hezkuntzaren eta, era berean, gizartearen porrot hutsa izango da».
Jatorrizko artikuluak
- Klase magistrala Unai Artabe Olea - DBHko irakaslea | |