Kerobiak adimen artifiziala erabili du bere azken bideoklipa egiteko

  • Albistea entzun

«Teknologiaren kuriositate hutsak bultzatuta» egin dute 'Gora bizitza (eta esplorazioko beste zenbait aurrebaldintza)' singlearen bideoa.  Ikasteko erabili dute prozesua: «Sormenaren inguruko gogoeta egin dezagun; ez gaitezen erori teknika aurrerabidearen miresmen hutsean». 

Kerobia taldeak azaldu duenez, lan berriarekin batera, galdera batzuk ere planteatu nahi izan dituzte: «Non dago sorkuntzaren arima? Gizatasuna non aurkitzen da lan honetan? ZilegicloseLegitimoa. al da artea deitzea adimen artifizialak egindako lan bati? Zer balio dauka adimen artifizialak egindako lan batek sortzaile batek egiten duen lanarekin alderatuta?». Horien inguruan hausnartu du taldeak, eta gai horren inguruan «esploratzea emozionantea» izan dela diote.

«Zer balio dauka adimen artifizialak egindako lan batek sortzaile batek egiten duen lanarekin alderatuta?».

Kerobia

Adimen artifiziala eta musika uztartzeacloseLotzea, batzea. lan «inportantea» izan da taldearendako, eta argi utzi dute inork ez diela eskatu prozesu horretan murgiltzeko. Hortaz, «zentzu bat, iritzi bat» eman nahi izan diote egindakoari, eta lana «proba bat, jolasa» izan dela azpimarratu dute: «Teknologiaren kuriositate hutsak bultzatuta».

Betiere, ikasteko erabili dute prozesua: «Sormenaren inguruko gogoetacloseHausnarketa. egin dezagun; ez gaitezen erori teknika aurrerabidearen miresmen hutsean. Horrek ez du baliorik. Zoriondu gaitezen elkarrekin esploratu dezakegun guztiarekin. Gora bizitza!».

Jatorrizko artikuluak