Katixa Dolhare-Zaldunbideren bizitza 'bakarra'

Zergatik irakurtzen duen, literatura beretzat zer den eta beste hamaika kontu kontatzen ditu Katitxa Dolhare-Zaldunbide idazleak (Ezpeleta, Lapurdi, 1982) bideo honetan.

Idazleak protagonista dituen elkarrizketa hau Euskal Idazleen Elkarteak egin du, 'Zipriztinak' izeneko atalean.

Katixa Dolhare-Zaldunbide literaturan doktorea da, eta Bordeleko Montaigne Unibertsitatean irakasle dihardu. Nafarroa Behereko hainbat eskola eta institututan ere irakasle izan da.

Biribilgune lehen eleberria argitaratu zuen 2014an. Arazo sozialak ditu hizpide bertan, hala nola immigrazioa, islamismoa, Frantziako laikotasuna...