'Hasiera bat' diskoko kantuen bertsioak

Leizaran Institutua (Andoain)-Batxilergoko 1. maila |

Gorka Urbizuren 'Hasiera bat' diskoa abiapuntu hartuta, hainbat lan sortu zituzten Batxilergoko lehen mailako ikasleek: kantuen jatorrizko hitzak aldatu eta berriak asmatu dituzte, neurri berean. Hona hemen bi adibide:

TEORIA BAT

Zain
zeren zain erabaki gabe
gai izan
beregain izaterik gabe

Irtenbide bat bada
ez da izango hemen
utzi gazteak bakarrik, libre
gauzak ez dira horrela
gauzak horrelaxe daude
eta ez da gauza bera
nire adiskide

Zain
eguzkiaren zain
eta izarak heze
ederrak dira kaleak
jendearen jantzitan

Irtenbide bat bada
izan daiteke hemen
utzi gazteak bakarrik, libre
gauzak ez dira horrela
gauzak horrelaxe daude
eta ez da gauza bera inola ere

Gauzak ez dira horrela
gauzak horrelaxe daude

eta sinesmen horretan
ardazten da gure mundua
gure mundua

Gorka Urbizu



PLANETA BAT

Zain
zeren zain erabaki gabe
nola izan
beregain izaterik gabe

Paradisu bat bada
ez da izango hemen
laga arimak bakarrik, libre
arauak ez dira horrela
arauak horrelaxe daude
eta ez da gauza bera
ene larrasuge

Zain
ilargiaren zain
eta arjeak heze
ederrak dira herriak
egunaren jantzitan

Paradisu bat bada
izan daiteke hemen
utzi arimak bakarrik, libre
arauak ez dira horrela
arauak horrelaxe daude
eta ez da gauza bera inola ere

Arauak ez dira horrela
arauak horrelaxe daude

eta amets horretan
murgiltzen da gure bizitza
gure bizitza

Unax Goikoetxea, Iria Gonzalez, Iker Ibarguren eta Levi Zamfirescu



--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Sute bat

Itsasoak olatuak dakarzki
orain bare, orain bortitz
nonbaiten sute erraldoiren bat
Itzali beharko balitz bezala

Zenbat da ateri dela
zenbat da bero hau fahrenheitetan

Nonbaiten sute erraldoiren bat
irazeki
izan balitz bezala da

Eta jendea pozik
ongi deritzot nik
denetarik behar baita
eraikitzeko mundu oso bat

Itsasoak olatuak dakarzki
orain bare, orain bortitz
guk ez dakigun beste zera bat
Baleki bezala da aspaldi

Eta jendea pozik
ongi deritzot nik
denetarik beharko da
eraikitzeko mundu oso bat

Denetarik


Gorka Urbizu


Bihotz bat

Maitasunak hotzikarak dakartza
orain bare, orain bortitz
nonbaiten bihotz erraldoiren bat
berregin beharko balitz bezala

Zenbat da ateri dela
zenbat da bero hau masailetan

Nonbaiten bihotz erraldoiren bat
irazeki
izan balitz bezala da

Eta arima pozik
ongi deritzot nik
denetarik behar baita
eraikitzeko sentimendu bat

Maitasunak hotzikarak dakartza
orain bare, orain bortitz
guk ez dakigun beste zera bat
baleki bezala da aspaldi

Eta arima pozik
ongi deritzot nik
denetarik beharko da
eraikitzeko sentimendu bat

Denetarik


Yera Tome, Amaiur Quesada eta Andreea Fartais