Kantok jolasa, euskal musikarekin jolasteko

  • 203 hitz
  • Albistea entzun

'Badok' BERRIAren euskal musikaren atariak Kantok jolasa sortu du: kantu baten pasartea entzunda, abestia asmatu behar da. Egunero kantu ezberdin bat jarriko dute, 'Badok'-en datu basean entzungai dauden 32.000 abestietako bat.

Euskal musikazaleen topalekua da mundu digitalean Badok ataria —BERRIArena da—, eta aisialdirako lagun gehiago bildu ahalko ditu aurrerantzean. Izan ere, Kantok jolasa sortu du Badok-ek, euskal musikaren ezagutza eta erabilera sustatzeko asmoz.

Euskal musikara hurbiltzeko beste modu bat izango da, gamifikazioacloseJokoen teknikak erabiltzea berez jokoekin zerikusirik ez duten jardueretan.
ren bidetik. Egunero kantu bat asmatzea da jolasaren muina. Kantuaren pasarte labur batzuk entzunda, erabiltzaileak kantua zein den asmatu behar du, eta, horretarako, bilatzaile baten laguntza izango du.


Erabiltzaileak sei saialdicloseEkinaldi. ditu kantua asmatzeko. Saialdi bakoitzean bost segundoko pasarte bat entzun ahal izango du —guztira 30 segundo—. Sei aukera daude kantuaren izenburua asmatzeko.

Erabiltzaileak sei saialdi ditu kantua asmatzeko. Saialdi bakoitzean bost segundoko pasarte bat entzun ahal izango du.

Egunero kantu bat asmatu behar da, Badok-en datu basean entzungai dauden 32.000 abestietako bat. Batzuk ezagunak izango dira, baina beste batzuk ez. Entzulearen belarrien zorroztasuna neurtzeko modu bat izateaz gain, kantu berriak ezagutzeko aukera bat izango da. Asmatu edo ez, jolasaren amaieran kantua zein den jakingo du erabiltzaileak, eta osorik entzun ahalko du.

Asmatu edo ez, jolasaren amaieran kantua zein den jakingo du erabiltzaileak, eta osorik entzun ahalko du.
Musika artxiboa, albisteak, elkarrizketak, kontzertuen agenda eta Dunbala podcasta ez ezik, jolasa ere izango du Badok-ek hemendik aurrera.

Jatorrizko artikuluak