Kami Magassa eta Mariam Traore: «Ohartu gara hemen egoteko ez diogula gure erroari uko egin behar»
Txikitatik ezagutzen dute elkar Kami Magassak (2003) eta Mariam Traorek (2006). Malin jaiotako iruindarrak dira, eta Black Power kolektiboko kideak. Afrikar jatorriko hogei emakume gazte inguruk egin dute bat talde horretan, arrazakeriaren aurka lan egiteko.
Zer da Black Power?
MARIAM TRAORE: Arrazakeriaren, xenofobiacloseAtzerritarren eta atzerriko gauzen kontrako joera edo gorrotoa.
ren eta matxismoaren aurka ari gara. Gazteak gara, eta auzi horiei buruzko gure ikuspuntua zabaldu nahi diegu bertze gazteei. Horretarako, zapalduaren antzerkia erabiltzen dugu. Kontzientzia piztu nahi dugu.
Zuen kasuan, nola piztu da zuen kontzientzia?
TRAORE: Elkartean lantzen ditugun gaietako bat mutilazio genitala da. Ni taldean sartu arte, baina, ez nekien hori zer zen ere. Zur eta lur gelditu nintzen. Arrazakeriaren auziarekin gertatu zitzaidan banekiela zer zen, baina inoiz ez nuela gai horri buruz inorekin hitz egin, taldean sartu arte. Gure artean hitz egiten hasi garenean ohartu gara denok sufritu ditugula hamaika eraso arrazista.
Inportantea da sentitzen duzuenari garrantzia kenduko ez dion espazio seguru bat sortzea?
KAMI MAGASSA: HagitzcloseOso.
inportantea da. Gure artean erraza da hitz egitea eta elkar ulertzea. Gurearen gisako espazioetatik at, hori zailagoa da.
TRAORE: Anitzetan, umorea baliatzen dugu elkarri kontatzen dizkiogun gertaerez aritzeko, baina egoera gogorrak dira.
MAGASSA: Kontua da gogoeta bultzatzea, eta ondorioak ateratzea. Anitzetan, edukazio oneko erantzun batek zure kontrako jarrera arrazista bat geldiaraz dezake. Eskoletan, adibidez, norbaiti beltz erraten diotenean, isilik gelditzen ohi da. Nik uste dut horrek erasotzaileari ematen diola boterea. Gelako kide batek bertze bati beltz erraten badio, eta zuk jarrera hori mozten baduzu haren izena erabil dezala eskatuz, hurrengoan, segur aski, bitan pentsatuko du beltz deitu aurretik. Gazteenei tresnak falta zaizkiela uste dut, eta ulertu behar dutela ez dutela zertan isildu.
Tresna horiek izan dituzue zuek?
MAGASSA: Ni eraso arrazistak jasateko beldur nintzen, baina, aldi berean, inoiz ez nintzen isildu. Gai nintzen erantzuteko.
TRAORE: Ni ere bai. Duela pare bat urte, karrikan, emakume batek errieta egin zidan, iturri bateko ura hartzen ari nintzelako puxika bat betetzeko. Nire herriko ura gastatzeko erran zidan, joateko nire herrira. Ez nintzen isilik gelditu.
MAGASSA: Halere, ni taldean hasi naiz gogoeta egiten, eta nire pentsamendua deseraikitzen. Taldean sartu aurretik, gertatu zait nire lagun zuriek beltzen kontrako jarrerak agertzea nire aurrean, eta nik nire lagunei arrazoia ematea; ez nuen neure burua beltz horien multzo berean ikusten, ezberdina nintzela uste nuen. Kontua da ez duzula beltza zarela onartu nahi, beltzen inguruko estereotipocloseTalde batean sailkatu ondoren, talde bateko pertsonei buruz osatzen den aurreiritzi eta irudi sinplifikatua.
ak eta aurreiritziak negatiboak direlako, eta ez duzulako irudi horrekin bat egin nahi.
«Kontua da ez duzula beltza zarela onartu nahi, beltzen inguruko estereotipoak eta aurreiritziak negatiboak direlako, ez duzulako irudi horrekin bat egin nahi».
Zuek ere barneratu dituzue estereotipo horiek?
TRAORE: Nik txikitatik izan ditut pertsona beltzak eta zuriak lagun. Ez nuen sentitzen gaizki tratatzen nindutela, baina Black Powerren sartu naizenean konturatu naiz, ohartu gabe, eraso arrazistak jasan ditudala.
MAGASSA: Uste dut Mariamen eta nire egoera ez dela bera. Mariamen ikasgelan bizpahiru pertsona beltz daude. Ni beti izan naiz bakarra. Niri sistemak beti erran dit ez naizela hemen ongi egokitzen, eta nik barneratua nuen hori. Gogoeta egiten hasi naiz, neure burua deseraikitzen, eta lehen bilatzen ez nituen erreferenteak izateko beharra aldarrikatu nahi dut orain. Unibertsitatean ere bai. Erizaintza ikasten ari naiz.
Zuen amekin aritzen zarete elkartean. Zein da asmoa?
MAGASSA: Belaunaldien arteko elkarrizketa sustatu nahi dugu. Gure gurasoen kulturaren eta guk hemen jaso dugunaren artean talkacloseIritzi edo jarrera kontrajarrien arteko aurrez aurrekoa.
gertatzen da anitzetan, eta horrek elkarrizketa zailtzen du. Gure amekin egiten ditugu gauzak taldean, komunikazio hori lantzeko. Gure amek erran izan digute, adibidez, ez garela haiekin ongi komunikatzen ari.
Zer eskatu dizuete?
MAGASSA: Hitz egiteko beharra dugu, hori da kontua.
TRAORE: Nik ikasi nahi dut, eta horri buruz hitz egin dut etxean. Ikastetxeetan, baina, guri ez digute informaziorik ematen. Gure gurasoei ere ez, ziurtzat jotzen dutelako ez garela unibertsitatera iritsiko. Nik ez dut inoiz ezagutu dentista beltz bat, edo irakasle beltz bat...
«Nik ikasi nahi dut, eta horri buruz hitz egin dut etxean. Ikastetxeetan, baina, guri ez digute informaziorik ematen. Gure gurasoei ere ez, ziurtzat jotzen dutelako ez garela unibertsitatera iritsiko».
Afrikar jatorriko ekintzaileak zaretela dio zuen elkarteari buruzko informazioak. Zer-nolako harremana izan nahi duzue Afrikarekin, zuen sorterriarekin?
MAGASSA: Afrikar jatorriko ekintzaileak garela diogu, orain lortu dugulako beltzak garela aldarrikatzea; orain gure kulturaren berri jaso nahi dugu.
ErroacloseJatorria.
berreskuratu nahi duzue, nolabait?
TRAORE: Bai, eta hori hagitz garrantzitsua da guretzat. Guk etxean ikusi dugu gure gurasoek euren ohiturak dituztela; guk erro hori jaso dugu, baina hemen hazi gara, eta hemengo ohiturak ere jaso ditugu. Taldean egindako lanari esker ohartu gara hemen egoteko ez diogula gure erroari uko egin behar, ezta alderantziz ere.
Afrikaz ezer gutxi daki jendeak handik kanpo?
TRAORE: Hagitz gutxi. Aurreiritziak dira nagusi. Ni Malira joaten naizenean, ez dut ikusten jendeak hemen Afrikaz uste duena. Kontinente ezezaguna da; jendeak, gainera, ez du jakin nahi.
MAGASSA: Hemengoek Afrikaz dakitena da pobrea dela. EspoliatucloseNorbaiti, indarrez eta bidegabe, berea dena kendu.
tako kontinente bat da gurea, ordea.