Kaka egitearen lotsari parkopresia deritzo. Emazteek gehiago pairatzen dute. Haurtzaroari hertsiki lotua da gaitz psikologiko hori, eta ondorio fisiologikoak dauzka, baina baditu aterabideak.
«Nire lantokian kaka egin? Ezta hurrik eman ere! Hau lotsa! Zer erranen lukete bertzeek?», dio batek. «Ezin dut, dena aditzen baita!». «Gogoa bai, baina komunak hurbilegi dira bulegotik, ezin dut: etxeratzeraino behacloseIkusmiran, begira. egoten naiz». «Ikastolako komoditateetan kaka egin? Ezin dut! Atepetik ikus nazakete», erran du haur batek.
Ezin konta ahala lekukotasun bil daitezke nehorcloseEdonor.en inguruan kaka edonon egin ezina kontatuz. Eta ezkutatu behar izateak badakartza ondorioak: sobera kukutucloseEzkutatu. nahi izateak eragin diezaioke jendeari hala psikologikoki nola fisiologikoki. Eta, badirudi, emazteei gizonei baino haborocloseGehiago.: kaka egiteko beharrari ezin bide eman noiznahi, nonahi, baizik eta bakarrik intimitate gradu batetik goiti: gehienetan, etxean.
Parkopresia du izena kaka egin nahi baina egiteko ahalketua izateak.
Parkopresia du izena kaka egin nahi baina egiteko ahalketuacloseLotsa izan. izateak, edo, are, une edota tokiaren arabera, egiteko fobia edukitzeak, egiteko gogorik sentitu gabe. Josune Martirena Sagastibeltza gorputz psikoterapeutak definitu du zer den parkopresia: «Kaka modu naturalean ez egitea gorputzak behar duenean. Alegia, aurreiritziek edo tentsioa dakarten zenbait egoerek eraginda, leku batzuetan edo une batzuetan, gorputzean ez sentitzea kaka egiteko gogorik, nahiz eta kaka eduki. Aldiz, toki seguruan eta lasai sentitzen denean, orduan kaka egiteko gogo hori sentitzea».
«Ingurukoek behin eta berriz bidaltzen dizkioten mezuengatik hasten da jabetzen haurra kaka zerbait zikina dela, usain txarrekoa, eta berehala desagerrarazi beharreko zerbait dela, agerian utzi gabe».
Parkopresiaren kasuan, Martirenak argi du arrazoi nagusietako baten jatorria haurtzaroan datzala. Izan ere, umea burutik behera hasten da gorputza koordinatzen, poliki-poliki genitaletaraino helduz. Orduan, bi urte inguru dituelarik, zoru pelbikoaren inguruko giharrak kontrolatu ahal izaten ditu: esfinterrak. Hala, garapen ebolutiboaren eraginez iristen da hori hautematekocloseAntzemateko, igartzeko. gaitasuna. Horrekin batera, kaka pasatzean plazera sentitzen du. Alta, jabetu orduko bere gorputzetik ateratzen ari diren «produktu horiez», usaindu eta ukitu nahi izaten ditu. Martiarenak imitatu ditu nahi horrek eragiten dituen haurraren ingurukoen erreakzioak: «Ez ukitu hori, kaka da, buaaark!». Azpimarratu du umeak aurreiritzirik gabe heldu direnez kakaren usaina ez zaiola txarra: «Ingurukoek behin eta berriz bidaltzen dizkioten mezuengatik hasten da jabetzen kaka zerbait zikina dela, usain txarrekoa, eta berehala desagerrarazi beharreko zerbait dela, agerian utzi gabe».
Kaka balio peioratiboz beztitzeazcloseJazteaz, estaltzeaz. gain, bada ere parkopresia pairatzeko bertze faktore bat: emozioak.
Sentimenduen mende
Digestio aparatu osoko neurona multzoari nerbio sistema enterikoa deitzen zaio; batzuek diote «bigarren burmuina» ere badela. Martiarenak laburtu du: «Digestioa egiten da hor; janariarena eta emozioena». Horregatik, emozioak hainbertze sentitzen dira sabelean. Horiek horrela, emozionalki eraginda denari giharrak estutuko zaizkio, eta, nahiz eta kaka berez askatu beharra, burmuinari kontraerranezko mezua bidaltzen zaio: «Gure aspaldiko oroimen horretan zenbait sinesmen barneratuak baditugu kaka egitearen inguruan, horrek zuzenean eragiten du digestioan emozionalki. Emozio horiek gogortzera eramaten dute giharra. Hesteetatik atera beharko luke kaka horrek giharrak zabalduta, baina, zabaltzen ez direnez, kaka bertan gelditzen da».
Digestio aparatu osoko neurona multzoari nerbio sistema enterikoa deitzen zaio; batzuek diote «bigarren burmuina» ere badela.
Martirena ere ohartua da neskei gehiago eragiten diela kaka egitearen lotsak, mutikoei baino. Umezaroan du horrek ere jatorria: «Mutikoak pitilinari heltzen dio pixa egiteko, errazagoa zaio pitilinera heltzea. Baina neskak propio joan behar du baginara edo klitorira. Etengabe entzuteagatik 'hori ez ukitu', neskari inprimatua gelditzen zaio, eta, giharrak elkarren artean lotuta daudenez, tentsioa denean zabaltzen da; bereizi gabe sexualak edo uzkikoak diren».
«Etengabe entzuteagatik 'hori ez ukitu', neskari inprimatua gelditzen zaio, eta, giharrak elkarren artean lotuta daudenez, tentsioa denean zabaltzen da; bereizi gabe sexualak edo uzkikoak diren».
Aterabideak badaude, eta Martirenak zerrendatu ditu: gorputz eta pentsamendu kontzientzia hartzea; uztea haurrari eboluzionatzen bere erritmoan, eskatu gabe kaka kontrolatzea behar baino lehen; uztea haurrari kaka egiteko tokia hautatzen; helduek zaindu dezatela haien jarrera haurren aitzinean: adibidez, ez deitzea kaka nahi ez diren gauzei.
Ondorio kaltegarriak
Kaka egiteko gogoari muzin egin eta atxikitzeakcloseEusteak, gordetzeak., ordea, badu ondorio fisiologikorik. Hala helduengan nola haurrengan. Iñaki Irastorza gastroenterologo pediatra da. Kontatu du haurrengan askotan gertatzen dela parkopresia, eskolan ez baitute kakarik egin nahi. «Hasieran heste lodiak bidalitako seinaleak iristen dira: entzun, burua, kakaz beteta nago. Baina hilabete batzuk pasatu eta gero, buruak kasurik ez dionez egiten, hesteetako neuronek ez dizkiote gehiago seinaleak bidaltzen. Eta idorreria kronikoa bilaka daiteke».
Catherine Riviere gastroenterologo pediatrak egun guziez artatzen ditu parkopresiaren ondorioz sabeleko minez jincloseJoan. diren haurrak larrialdietan: «Ez badugu kakarik egiten egun osoan, aldi oroz ura xurgatua izanen da; beraz, lehortuko da. Fekal metaketa gertatuko da. Min ematen du: lodia baita, gogorra, ezin pasatua...».
«Arazo soziala da erabat: biziki haur gutxik egiten baitute kaka eskolan».
Parkopresiak aerofagia ere eragin dezake, metaketa fekalak ez diolarik gasari ateratzen uzten hesteak hantzenclosePuzten, handitzen. baitira. Rivierek azaldu du nola heltzen zaizkion aerofagiaz jotako haurrak astero: «Hesteak dilatatzen dira, eta, nerbioz beteak direnez, mina jasanezina da, erditzearen parekoa. Orroka ikusi ditut haurrak. Bola posturan ezarriz edota masajeak eginez hasten dira puzkerka, eta berehala ongi jartzen dira». Azkarki gomendatu du arnasketa abdominala. Hala, azpimarratu du arras kexu dela eskoletako komunen egiturekin: urteak daramatza aldarrikatuz horretan inbertitu behar dela, baldintza onetan kaka egin ahal izateko eta arazo horiek ekiditeko: «Arazo soziala da erabat: biziki haur gutxik egiten baitute kaka eskolan».
Bai Irastorzak, bai Rivierek ere, garrantzi handia ematen diote haurrarekin solas egiteari, alde psikologikoari, hots: kaka egiteari lotutako beldur horiek desmuntatzeari.
Jatorrizko artikuluak
- Kaka lotsa: kaka koka Ainize Madariaga | |