Batxilergoko ikasleekin akordio bat egin du Danel Abando irakasleak: astegunetan euskarazko artikulu bat irakurtzea komunean kaka egiten ari diren bitartean. Irakasleak bidali dizkie artikuluak, ulermena landu eta lexikoa aberasteko asmoz.
Badut akordio bat batxilergo 1. mailako Historiako ikasleekin.
Astero, eskola-egun guztietan (asteburuetan ez, asteburuak sakratuak
dira), euskarazko artikulu bat bidaltzen diet elkarrekin dugun Whatsapp
taldera, komunean daudela, kaka egin bitartean zehazki, euskarazko zer
edo zer irakurri dezaten. ArincloseErraz.
batean egiteko zerbait, esfortzu handirik
eskatzen ez duena. Horrela, ulermena landu, hiztegia aberastu eta,
garrantzitsuena, hizkuntzarekin bizipen berri bat izateko aukera dute.
Sistema
sinplea da: nik artikulua bidaltzen diet, eta irakurri duenak emotikono
bat jarriko dio dokumentuari; gehientsuek gorantz begiratzen duen
erpurua, baina badira animaliak, aurpegiak edota Espainiako banderak,
beren-beregicloseBerariaz, apropos.
irakasleari eskainiak azken horiek. Adarjotzaile galantak
ditut ikasleak.
«Helburua ez da haien intimitate usaintsua euskararen lurrin ederraz goxatzea, ezpada edozein hizkuntzan hitz egiteko ezinbestekoa den lexikoa eurenganatzea».
Noski, helburua ez da haien intimitate usaintsua
euskararen lurrin ederraz goxatzea, ezpada edozein hizkuntzan hitz
egiteko ezinbestekoa den lexikoa eurenganatzea, ondoren eremu formalean
eta bereziki ez-formalean erosotasunez hitz egin dezaten. Izan ere,
zuzentzen dizkiedan azterketak ateraldi zoragarriz beterik daude, modu
dibertigarrian bada ere, dituzten gabeziak erakusten dituztenak.
Horrela, besteak beste, Napoleonek apartamentuak eraiki zituen (eta ez
departamenduak, iraultza osteko lurralde-egiturak), edo alabaina
lokailucloseTestu mailako lotura gauzatzen duen gramatika-baliabidea.
a mutatu eta Albania herrialde bilakatzen da; bada are urrunago
joan denik, zer eta Gizonaren sufrimendu unibertsala aldarrikatzeko.
Eta, neurri batean, ez da harritzekoa ikasleek halako akatsak egitea, oroimenean oinarritu ohi den Historia bezalako ikasgai batean bereziki, zeinetan testu amaigabeak buruz ikastera behartzen ditugun. Uzten al dio horrek tarterik ulermenari?
«Errege Guardiako Zalditegitik ihes egin eta Londresen kaosa eragin zuten bost zaldien artikuluak izan du arrakasta gehien, ia guztiek ikusi baitzuten, Athletici, Palestinari, euskarari edo zientziari buruzkoak baino dezente gehiago».
Ez dakit
zer esan nahiko duen, baina, momentuz, britainiar Errege Guardiako
Zalditegitik ihes egin eta Londresen kaosa eragin zuten bost zaldien
artikuluak izan du arrakasta gehien, ia guztiek ikusi baitzuten,
Athletici, Palestinari, euskarari edo zientziari buruzkoak baino dezente
gehiago; soilik idatzizko bizpahiru lerro eta azalpen-bideoa izateak
izango zuen zerikusirik, noski. Badakizue, «testu gutxiago eta
ikus-entzunezko gehiago» izan ohi da ikasleen nahia. Irakurtzeak akitzencloseNekatzen.
omen ditu, aspertzen, eta, azkenerako, nekearen nekez, salbuespenaren
esperantza biltzen duen eskabidea irakasleari: «Maisu, gaur dinastia,
ezta?!». Eta irakaslearen arranguracloseKexa, intziria.
: «Amatxu maitia...».
Tira,
ez dakit zerbait lortzen ari naizen, baina hori da gaur egungo
irakaslearen demacloseDesafioa.
, eta, garaipen eguna heldu bitartean, euskarazko
artikuluak irakurtzen jarraituko dugu.
Jatorrizko artikuluak
- Kaka egin, euskaraz irakurri Danel Abando Olabarri | |