Julio Soto: «Opari bat da zeure buruari ere aldaketa bat eskatu behar izatea»
Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazten seigarren aldia du Julio Soto Ezkurdiak (Iruñea, 1987). Azken urteetako egoerari erreparatuta, azpimarratu du Nafarroako bertsogintzan aldaketak izan direla eta loraldian dela.
Emozionatuta ikusi zintugun larunbatean [abenduaren 2an]. Nola jaso duzu txapela?
Emozio
handiz jaso dut, ez txapelketa bera irabazteagatik, baizik eta lehengo
larunbatean izan nuen argitasunagatik eta aldartecloseUmore.
agatik. Oso eskertuta
nago horrelako egun bat egokitu zitzaidalako, ez delako hala izaten, eta
are gutxiago lehiaren estutasun horretan. Beraz, bukaeran, egun argi
eta, esan dezagun, presente bat, txapelarekin borobiltzen denean,
poztasun handiz jaso nuen txapela.
Iragarri zenuen finalaren aurreko egunetan: maila handia izanen zela. Bete delakoan zara?
Jakina bete dela. Uste dut Nafarroako bertsogintza loraldicloseZerbaiten oparoaldia.
bete-betean
dagoela. Beti izan dira Nafarroan bertsolari oso onak. Baina gaur da
eguna bertsolari on kopuru hori inoiz baino ugariago dena. Bertsolari
onak datoz atzetik. Heldu dira jada. Gazteek lan handia egin dute, eta
uste dut hori ere azpimarragarria dela: dedikazio handia eskaini diote
bertsoari, eta gero eta bertsolari hobeak izateko lanean ari dira, oso
serioski. Hori ezinbestekoa da gerorako emaitza etor dadin. Beraz, bai,
nik espero nuen bezalako maila izan da finalean, eta oso pozik nago
gazte onak ere agertu direlako.
«Beti izan dira Nafarroan bertsolari oso onak. Baina gaur da eguna bertsolari on kopuru hori inoiz baino ugariago dena».
Hainbat final dituzu bizkarrean, eta aldatuz joan da argazkia. Nola ikusten dituzu gaur egungo oholtzak eta bertsolariak?
Plazer
handia da. Ez aurreko argazkiak itsusiak direlako, jakina. Nik suerte
handia izan dut, urtez urte, oholtza gainetik aldaketa horretan
egoteagatik. Aldaketa positiboa izan da, bertsoa aniztencloseUgaritzen.
joan baita,
aniztasunaren ertz guztietara. Argazkia aldatu ahala, ni neu ere aldatu
behar izan naiz inguruarekin bat. Ni ere ez naiz duela hamabost urteko
bertsolari bera. Neure burua landu behar izan dut, eta, aurrerantzean
ere, inguruan izaten ari diren iraultza txiki horien guztien aurrean
nire begirada eta nire egoteko modua aldatu beharko ditut. Opari bat da,
oholtza aldatuz doan heinean, zeure buruari ere aldaketa bat eskatu
behar izatea.
Zure jardunari erreparatuta, zein ariketatan ikusi zenuen zeure burua indartsuen?
Arratsaldeko
lehen eta azken ariketetan sumatu nuen asmatu nuela. Lehenengoa, Sarai
Roblesekin egin nuen, zortziko handiclose10 eta 8 silabako zortzi lerroz osatua den bertsoa eta 8 silabako lerroetan puntua duena.
an. Buruz buruko ganbaran ere,
gustura. Horietan nahiko lasai eta eroso aritu nintzen. Arratsalde osoa
nahiko tenplecloseAldarte.
onez aritu nintzela esango nuke, hala ere.
Eta, kontrara, gehiago kostatu zitzaizun ariketaren bat?
Puntu erantzunetan gehiago kostatu zitzaidan kontzentrazioari eusten. Horrez gain, arratsaldeko lehen bakarkakoetan, sentitu nuen bigarren bertsoa ez nuela borobildu. Lehenengoarekin eta hirugarrenarekin bai, asmatu nuen, baina bigarrenean hortzak estutzeko momentua bizi izan nuen.
Buruz burukocloseFinalaren amaiera aldera, ordura arte puntu gehien lortu duten bi bertsolariren artean jokatzen den aurrez aurrekoa.
rako zure izena kasik ziurtzat ematen zuten entzuleek. Hala sentitzen zenuen zuk ere?
Egia da ikusten ari nintzela bertsolari batzuk gehixeago asmatzen ari ginela, eta horien artean ere neure burua ikusten nuen. Nolanahi ere, nitaz gain beste bertsolari asko ere baziren. Ez nuen batere argi buruz burukoa jokatuko zutenetako bat izango nintzenik. Ikusten nizkion aukerak neure buruari, eta badaezpada mentalizatuta nengoen. Baina denbora handirik ez nuen asimilatzeko, izan ere, zortzigarren kantatzea egokitu zitzaidan, eta bakarkako gaiaren ostean oso denbora gutxi izan genuen, azken zati horretan kantatuko genuenon izenak esan aurretik. Hala ere, bertsolari guztioi gertatu izan zaigu inoiz, gure barne kalkuluetan oinarrituta, sorpresa onak bezala, sorpresa txarrak ere hartzea. Badaezpada, segurtasunez eta oinak oholtzan kantatu nuen. Nire izena atera edo ez, prest nengoen.
«Bertsolari guztioi gertatu izan zaigu inoiz, sorpresa onak bezala, sorpresa txarrak ere hartzea. Badaezpada, segurtasunez eta oinak oholtzan kantatu nuen. Nire izena atera edo ez, prest nengoen».
Beste behin ere buruz burukoa Eneko Lazkozekin batera kantatu duzu. Hirugarren aldia izanik, elkarri neurria hartu al diozue honezkero?
Ilusio handiz bizi izan nuen buruz burukoa
Enekorekin egokitu zitzaidalako. Aspaldiko bertso eskolako kide. Bidea
hasiera-hasieratik egin dugu elkarrekin. Bertsolari kuttunacloseMaitea.
izateaz
gain, lagun handia ere badut. Ordu asko pasa dugu elkarrekin. Eta berriz
ere buruz burukora elkarrekin pasatzea, uste dut bioi ilusio handia
egin zigula. Edozeinekin ere ederra izango zen, jakina. Baina
Enekorekin, pozik.
Azken hiru urteetan, hiru txapelketa. Datorren bi urteetan, hurrengo lehiaketa etorri bitartean, zer?
Orain dator, hasteko eta behin, atseden hartzea eta emozionalki errekuperatzea. Txapelketak oso zailak direlako guretzat, eta asko gastatzen gaituztelako zentzu guztietan, batik bat, emozionalki. Hiru urte oso gogor izan dira, eta orain dator zauri guztiak osatzeko momentua. Baina plazan bertsotan segitzea ere tokatzen da, ahal bezain ongi. Bereziki kantatzeko gogoz eta ilusioz harrapatzen nauen momentua da. Badut zer hobetu, eta lanean segitzeko gogoa ere badaukat, baina bereziki plazan kantatzekoa. Ez da besterik, gurea beti da nahiko antzekoa: txapelketak bukatzen direnean, osatu, eta gero plazan kantatzen segitu. Izan ere, gu plazari zor gatzaizkio, eta asteburuero plan hori dugu. Beraz, etor daitezela etorri beharreko saioak, ni ahal bezain ongi egitera joango naiz, beti bezala.
«Plazan bertsotan segitzea ere tokatzen da, ahal bezain ongi. Bereziki kantatzeko gogoz eta ilusioz harrapatzen nauen momentua da».
Jatorrizko artikuluak
- Julio Soto: «Opari bat da zeure buruari ere aldaketa bat eskatu behar izatea» Iñigo Satrustegi | |