Josphin Barasa: «Gurasook ezkutatu egiten dugu oker egindakoa»
Nairobin neska nerabeen %13 haurdun geratzen dira 18 urteak bete aurretik. Haietako asko nerabezaroan ama izandako emakumeen alabak dira.
Katea apurtzeko lanean ari da Josphin Barasa (1979, Nairobi). Hamabi urte daramatza indarkeria matxistari buruzko kontzientzia lantzen, pentsamoldeak eta jarrerak aldatzeko helburuarekin.
Zu zeu ere oso gazte izan zinen ama.
17 urterekin, eskolan
nengoela, gizon gazte batek eraso egin zidan. Kasua ez zen oso urrun
joan. Eta ume bat egin nuen. Hori duela 28 urte izan zen. Gaur egun,
nire alaba artista da. Artearen eta musikaren bitartez komunitatecloseInteres edo helburu bera duten pertsonek osatutako taldea.
a
sentsibilizatzen du hark ere. Nerabezaroan nik ez nekien ezer
sexuari buruz, sexuaz hitz egitea tabucloseSakratutzat edo ez-garbitzat hartzen denari ezartzen zaion debekua.
bat zen garai hartan, eta
aitak eta gurasoek ez zidaten horretaz hitz egin. Haurdun geratzean,
zorionez, aitak ez zuen abortuaren alde egin. Nire alderdi
psikologikoa zaindu zuen, eta jaio aurreko klinikara joatera bultzatu
ninduen.
Haurra izan ondoren, denon artean zaindu genuen umea. Eskolara itzuli ahal izan nintzen ikasten jarraitzeko, eta aurrera egin nuen, komunitate garapena ikasi nuen.
Gehienok ez dakigu zein diren gure eskubideak. Gizonak gure gainetik daudela sinesten duen kultura batean hazi ginen. Emakume gehienek ez dakite alarma nola piztu eskubideren bat urratzen dietenean. Gaur goizean, adibidez, dei bat jaso dut: 24 urteko ezkonbikote bat borrokan ari zen diru arazoengatik.
«Emakume gehienek ez dakite alarma nola piztu eskubideren bat urratzen dietenean».
Gehienetan dirua da arazoa?
Bai.
Emakume bati ekonomikoki ahalduntzenclosePertsona edo talde babesgabe bat indartzen.
lagunduz gero, uste dut senarrari
eta familiari laguntzeko gai izango dela. Neska bat 17 urterekin edo
gutxiagorekin haurdun geratzen denean, zikloa errepikatzeko arriskua oso
handia da.
Zergatik diozu hori?
Haurdun dauden neskak topatzen ditut egunerokoan, 17 urtetik beherako neska gazteak. Haien istorioak entzuten ditudanean, niri gertatutakoarekin lotzen ditut nolabait. Lehenik eta behin, uko egiten diogu sexuari buruz hitz egiteari. Bigarrenik, ez ditugu bortxaketa eta abusuak salatzen, eta ez ikusi egiten dugu.
Adibide praktiko bat jarriko dizut. 16 urteko neska bat, haurdun, zoritxarrez GIBarekin kutsatuta dago. Nola gertatu zen? Familia ikertu nuen. Amaren figura agertu zen. Neskak eskola utzi zuen amak ez duelako lanik; beraz, hemen eta han aurkitzen dituen lanen menpe dago. Horrelakoetan, familiak aukeratu egin behar du jan, alokairua ordaindu edo haurrak eskolara eraman, nahiz eta hirurak diren ezinbestekoak. Beraz, ikusi nuen zikloa errepikatu egiten dela.
Eredua bera da gehienetan?
Horixe. Neska gaztetan haurdun geratzen da. Ez dauka informaziorik. Ez zaio justizia egiten. Ez zaio ematen bere eskubideei buruzko informaziorik. Eta gauza bera gertatuko zaio hark izan duen neskatoari.
Nik neuk ez nuen inoiz zaindu nire alaba. Orain 28 urte ditu. Denbora hartu du zer harreman mota izan nahi duen jakiteko. Horrek esan nahi du dena nigandik hasten dela. Lehenik neure burua maitatu behar dut. Neure burua oinarri bihurtu behar dut besteen menpe egon gabe; gainontzean, zikloa ez da sekula amaitzen.
«Lehenik neure burua maitatu behar dut. Neure burua oinarri bihurtu behar dut besteen menpe egon gabe; gainontzean, zikloa ez da sekula amaitzen».
Zer irtenbide ditu ama izan berriak?
Arazoa da jendea isildu
egiten dela. Urraketak estaltzen dituzte, eta hori ez da irtenbidea. Nik
nire aita ondoan izan nuen. Familia psikosoziala hor nuen umetxoa
zaintzen laguntzeko. Baina egunero hemen ikusten ditudan kasuetan, ez
dago inor laguntzeko. Ama lanpetuta dabil, alokairua ordaintzeko eta
mahaian janaria egongo dela ziurtatzeko, baina gehienetan gosea pasatzen
dute, amak ez duelako ikasketarik. Aldi baterako lanak egiteko aukera
besterik ez du, eta oso lan urriakcloseEskasak.
izaten dira. Beraz, neska gazte horrek
bera hazi zuten moduan haziko du haurra. Eta haur hori ingurune
berean haziko da...
Buruzagitzarik ezean, aldaketarik ez dago. Hitz egin eta komunitatea sentsibilizatu dezaketen ekintzaileak behar dira, jakiteko zeintzuk diren gure eskubideak, eta nola atera gaitezkeen pobreziatik. Horrela lortuko dugu ahalduntzea.
Hala ere, datuak ez dira hobetzen ari.
Ez,
Nairobin okertzen ari dira. Katea luzatu eta luzatu ari da. Nire mezua
hauxe da: hitz egin dezagun sexuaz gure seme-alabekin. Jakin dezatela
zer eskubide dituzten. Ahaldundu ditzagun. Orduan, zutitu eta ezetz
esateko gai izango gara. Eta bortxaketarik edo erasorik egiten badigute,
garaiz jakinaraziko dugu. Haurdunaldi goiztiarcloseOhiko zaion garaia baino lehenagokoa.
hauek geldiarazi ahal
izango ditugu.
Neska gehienek eskolara itzuli nahi dute.
Bizitza hobea nahi dute. Baina guraso gisa, hutsegite hori errepikatzen
dugu, ezkutatu egiten dugu oker egindakoa. Beraz, datuak ez dira
hobetzen.
«Hitz egin dezagun sexuaz gure seme-alabekin. Jakin dezatela zer eskubide dituzten. Ahaldundu ditzagun. Orduan, zutitu eta ezetz esateko gai izango gara».
Jatorrizko artikuluak
- Josphin Barasa: «Gurasook ezkutatzen dugu oker egindakoa. Beraz, datuak ez dira hobetzen ari» Oskar Epelde Juldain | |