Arrunt libre sentitzen da Joanes Etxebeste sudur gorria ezartzen
duelarik (Sara, Lapurdi, 2005). Ttipitik, pailazokeriatan ibiltzen da
saratarra, baina 12 urte zituelarik sortu zuen oraindik ere jokatzen
duen pertsonaia: Pontx pailazoa.
Joanes ala Pontx?
Egunaren arabera, umorearen arabera,
eta betebeharraren arabera aldatzen da hori. Erranen dut ongi etortzen
zaidalarik Joanes hautatzen dudala, eta ongi etortzen zaidalarik Pontx.
Zertan zarete desberdinak?
Bi
pertsonaia dira, baina pertsona bera. Desberdintasuna bada janzteko
moduan, izateko eran eta gauzak errateko moduan. Aldiz, antzekoak
gara n, umorean, dena axola izatean.
«Pailazoa izan nahiko nuke» erran, eta pailazo izatea lortu duzu gerora. Nola?
Biziki
modu naturalean izan zen. Betidanik ikusten nituen pailazoak telebistan
eta emanaldietan, izan Txirri, Mirri eta Txiribiton, edo izan Pirritx,
Porrotx eta Marimotots, beti erraten nuen: «Nik handitan pailazo izan
nahi dut». Eta horren harira, ganbaran gauzak asmatzen hasi nintzen.
Amaren lagun baten urtebetetze batean izan nuen antzezteko lehen aukera,
eta geroago, Sarako ikastolaren bestan. Dena naturalki egin nuen,
momentuan bertan, konturatu gabe urte batzuk ago nire ogibidea
bilakatuko zela.
«Dena naturalki egin nuen,
momentuan bertan, konturatu gabe urte batzuk berantago nire ogibidea
bilakatuko zela».
Joanes Etxebeste (pailazoa)
12 urterekin hasi zinen Pontxena egiten. Egun 19 urte dituzu. Zu aldatu ahala, nola aldatu da Pontx?
Hasieran,
ezagutzen nituen pailazoen nahasketa edo kopia zen Pontx. Ez nekien
ongi nondik hasi, zer egin... Ezjakintasunez egiten nituen gauzak.
Baina gaur gauza anitz ez nituzke berdin eginen, eta segur hemendik
hamar urtera gaur egiten ditudan gauza batzuk ez ditudala gehiago
eginen. Pontxek duen eboluzioa ikusita, biziki kontent naiz.
Iruditzen zait azkenean atzeman dudala nire pailazoa, edo
Joanesena: zirikatzailea, umore onekoa, ironikoa, saltsa guzietan
sartzen dena...
Azaroan emanaldi bat aurkeztu duzu, Denak plazara.
Lan
hori nire lan handienetan bigarrena da. Emanaldiarekin batera, hamar
kantuko disko bat plazaratu dut. Emanaldian hainbat berritasun ekarri
ditut: nirekin batera, beste antzezle bat dut, Alazne Etxeberria.
Laburki, saltzailea den bere lagun bat laguntzera joanen da Pontx,
herriko denda batera. Lagunak Pontxi utziko dio denda denbora baterako.
Baina arazoa da herriko k saltegia itxi nahiko duela aireportu
bat eraikitzeko. Auzapezak dirua lortu nahi du turismoaren eta
modernitatearen bitartez. Emanaldi denboran, Pontxek ahal duen guzia
eginen du denda ez ixteko; herri osoa plazan elkartuko da aterabide bat
atzemateko.
Beste pertsonaia bat duzu ikusgarrian, eta Alazne Etxeberriak du antzezten. Goazen! telesailaren grabaketan ezagutu zenuten elkar. Nola oroitzen duzu abentura hura?
Goazen!
ene biziko ametsa zen. Kristoren esperientzia izan zen, ber zaletasunak
dituzten gazteak topatzeko bat. Grabaketa udan izaten da; beraz,
bai, lana da, oso nekagarria, baina, zinez, berriz ere berdin-berdin
parte hartuko nuke. Euskara, antzerkia, dantza, kantua... Maite ditudan
gauza guztiak nahasten ditu. Alazne [Etxeberria] bigarren denboraldian
ezagutu nuen, eta segituan harreman ona sortu genuen. Nire emanaldi
berrian parte hartzeko proposatu, eta segituan onartu zuen.
«'Goazen!'
ene biziko ametsa zen. Kristoren esperientzia izan zen, ber zaletasunak
dituzten gazteak topatzeko parada bat».
Joanes Etxebeste (pailazoa)
Iaz, Pirritx, Porrotx eta
Marimototsen emanaldian parte hartzea proposatu zizuten.
Iazko urte hasieratik parte hartzen dut haien emanaldietan: Lore antzezten dut. Ohore bat da niretzat.
Tipidanik miresten dituzu. Zein da eman dizuten kontseilurik baliagarriena?
Hasieran,
harritu nituen: 7 urteko haur bat ikusten zuten osoki bere baitatik ari
zena. Haien emanaldiak kopiatzen nituen; zortzinaka egiten zutena
bakarrik erreproduzitzen nuen. Katxiporretakoak beti esker onekoak dira,
eta aholku bikainak ematen dizkidate. Sekula ez dituzte honelako
oharrak egiten: «Hori ez da ongi, horrela egin behar duzu», edo «Hori
aldatu behar zenuke»; baina, bai, nire bidea eta estilo propioa
atzematera bultzatu ninduten. Horrez gain, kooperatibako batek erran
zidan emanaldiaren hasierak eta bukaerak beti bikainak izan behar
dutela; tartean gertatzen dena barkatzen ahal da. Hori da
ditudan aholkuetako bat.